«Independentziaren bideak ez du guretzat inolako etorkizunik»


1994ko urriaren 09an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Javier Madrazo IU-EBko lehendakarigaiari elkarrizketa
«Independentziaren bideak ez du guretzat inolako etorkizunik»
Javier Madrazo, IU-EBko lehendakarigaia
Mugimendu bakezaleetan eginiko lanagatik ezagunagoa den Madrazok politikagintzara zuzendu ditu erabat pausoak. 1986tik PCEko afiliatua, autodeterminazioa eskubide gisa defenditzen duen arren, ez du independentziaren bidean sinesten eta Europa federal baten barruko estatu federalaren alde egiten du apustu.
Ezagunago izan zara Bakea Orain taldeko bozeramaile bezala, baina aspaldidanik zabiltza PCE eta gerora IU inguruan. Bi arloak bateragarriak al dira?
Bi planoak ezberdindu nahi izan ditut. Mugimendu sozialek pluralak behar dute izan, eta publikoki mugimendu sozial batekin lotua ageri den pertsona bat alderdi batekin identifikatzea txarra da mugimenduarentzat. Horregatik hauteskundeetara aurkeztean giza mugimenduan nituen ardurak utzi nituen.
Giza mugimendua eta alderdiaren arteko lotura ez al da onuragarria izango IUrentzat? Ez al du IUk mugimendu bakezaleetako hainbat jende erakartzea helburu?
Beharbada onuragarria izan daiteke hauteskundeen ikuspegitik botoak ekar ditzakeelako, baina nik argi utzi dut ez dudala kanpainan nire irudia mugimendu bakezaleekin lotzea nahi.
Bergizarteratzearen alde agertu zarete. Zuentzat bergizarteratzea zer da, baldintza batzuk betetzen dituzten presoek duten eskubidea edo, horretaz gain, ETAren barnean zatiketa sortzeko ere bada?
Konstituzioak 25. artikuluan dio zigor ororen helburua bergizateratzera dela. Hau aurrerakoia da, horregatik eskuinekoei ez zaiei atsegin. Hau lehen arrazoia da.
Terrorismoaren aurkako borrokaren barruan ere elementu garrantzitsua da. ETAri ez-atsegin izateak bultzatzen jarraitu behar dugula adierazten digu. Eragin positiboa baina mugatua du. Biolentzia utzi nahi dutenei bideak jarri behar zaizkie. Horrek ondorio gisa ETA ahultzea badakar, ongi etorria izan dadila.
Zer diozu uda honetan gai honen inguruan eman den polemikari buruz?
PPren jarrera asko kritikatu da, baina PSOEk ere ardura handia du honetan. Gobernuak presoen kaleratze ia masiboak zirela zabaldu nahi izan du, oso gutxi egin badira ere. Guztia Amedo eta Dominguezen irteera justifikatzeko. Baina beldur gara bergizarteratzearen bideak oso mantso edo geldirik geratuko dela.
Hainbat sektorek bergizarteratzea lortzeko sakabanaketa ematen dela salatu dute. Estrategia bezala justifikaturik al dago sakabanaketa?
Sakabanatzea egokia den edo ez esateko ez dugu daturik. Gu aurretiaz behintzat presoak bere etxetik ahalik eta hurbilen egotearen alde gaude. Baina espetxe barruan presioa izango balitz, eta niri iruditzen zait badagoela -zenbait abokatu, zenbait giza mugimendu eta baita erakundearen aldetikpreso bakoitzak bere erabakiak askatasun osoz har ditzan baldintza onenak zeintzuk diren ikusi beharko da. Presioak ekiditeko neurriak hartu beharko lirateke, ahal dela presoak beraien etxetik ehundaka kilometrora egotea galeraziz. Erdibidea bila daiteke.
Autodeterminazioari buruzko balizko erreferendum batean zein litzateke IUren jarrera.
Noizbait herri honen gehiengoa independentziaren alde badago, ez gara ados egongo baina onartuko dugu, autodeterminazioaren aldekoak baikara.
Guretzat bide horrek ez du etorkizunik, estatu federalaren alde gaude, Europa federalean. Ditugun arazoak konpontzeko egituraturik behar dugu Espainiako eta Europako ezkerreko indarrekin. Autogobernu handia behar dugu, baina marko zabalagoetan loturak izanik.
PCE garai batean, 36ko gerran, Astigarribia pertsonaia aipagarri gisa, Euskal Herriaren independentziaren alde agertu zen.
Hori une zehatz batean izan zen, aspaldi. Une hori ez da esanguratsua PCEren ibilbidean, inoiz ez baita sezesioaren alde egon. PCEren sorreran agian bizi zen egoera dela medio hori planteatu zen, baina ibilbide historikoa, betikoa, internazionalista izan da.
Zein iritzi du IUk Nafarroari buruz?
Erabakia nafarren esku dago. Bitartean, guk uste dugu gauza askok batzen gaituztela Nafarroarekin eta loturak indartu egin behar direla maila guztietan. Hau epe motzean. Gero gustatuko litzaiguke bi elkarteen arteko batzea gertatzea, erabakia nafarren esku dagoen arren.
Duela urte t'erdi edo, ez zenuten ia harremanik Nafarroako IUrekin. Zein da egoera egun?
Nafarroan Euskadin baino garapen instituzional handiagoa dute, Legebiltzarrean baitaude. Ezberdintasun horrek dakar elkarlana garatu ez izana, baina orain jada hitz egin dugu hau garatzeaz, batez ere instituzioetan sartzen garelarik.
Zerk bultzatu zaituzte Berdeak taldearekin batzera?
Guk ez dugu inoiz ekonomia ekologia gabe ulertu. IUk urte hauetan boto berdeak jaso ditu, baina Espainian eta Euskadin mugimendu berdeak ez du indarrik hartu era independente batean. Andaluzian IU-Berdeak batzea gertatu zen eta orain Euskadin; eta uste dut epe laburrean mugimendu berdea IUn sartuko dela. Mugimendu gorri-berdearen alde gaude.
Euskal Herrian mugimendu ekologista zatituta dago, eta indar handiena duten hainbat talde ez datoz bat Berdeak alderdiarekin.
Gu ez gaa mugimendu berde osoarekin batu, hau askoz ere zabalagoa baita. Hala ere, kontuan izan behar da Berdeak dela Estatu eta Europa mailan homologatua dagoen alderdi bakarra.
IU giltza izan daiteke Eusko Jaurlaritza berria osatzeko orduan. Gobernuan izatekotan, norekin aritzeko prest egongo litzateke?
Guk ez diegu siglei begiratzen, programei baizik. Zentzu horretan ez gaude gobernuan egotearekin itsututa, programak erabakiko du. Gu ez gaituzte bi sailen truke erosiko. Horregatik iruditzen zait ez dutela gurekin hitz egiteko intentzio handirik. Oso zail ikusten dut akordioa lortzea, ez hasieratik uko egiten diogulako, baizik eta daramaten politikaren aurkakoak garelako.
Nafarroako hainbat lekutan HBrekin aritzen zarete; EAEn posible al da lankidetza?
Gure ezberdintasunak argi daude, proiektu politikoan, baita biolentzia ez salatzean eta abar, baina honek ez du esan nahi gai jakinetan adostasuna ez dagoenik. Gainera, uste dut gauza askotan bat etor gaitezkeela.
Zein uste duzu izango dela hurrengo gobernuaren osaketa?
EAJ- PSE-EEren botoak batzeak gobernua osatzeko adina ematen badu, hori izango dela uste dut. EAJri interesatzen zaio, EAJko jendeak PP frankismoarekin identifikatzen baitu, hala ez bada ere, eta gainera, pragmatikoki Madrilen agintean dagoenarekin egotea komeni zaio.
Zer ekarriko du IUk Eusko Legebiltzarrera?
Alaitasuna, berritzea, egun ahotsik ez duten hainbat talderen ahotsa izango da: intsumiso, gay, lesbiana, langileen eskaerenak...
Zer iruditzen zaizu bide irlandarra?
Bide bakoitzak bere tokirako balio du; irakurketa era orokorrean egin behar da, erreflexionatzeko balio dezake. Indarkeria geratuz gero elkarrizketarako bideak ireki daitezke, gehiengoaren nahiak baldintzatuko lukeen elkarrizketa.
Guztiok apur bat amore emanez arazoa konpon dezakegu.
Ez duzue uste, beraz, polizi bidetik ETArekin amaitzerik dagoenik?
Erahiltzeko prest dagoen jendea atxilotu behar da. Polizi bidea erahiltzen ez jarraitzeko bidea da, baina ez arazoa konpontzekoa. Sektore batek ETA babesten duen bitartean bide horretan jarraituko duen jendea izango da.
Ajuria Eneko Itunari buruz zein ikuspegi duzue? Bizirik al dago?
Kontsentsua beharrezkoa iruditzen zaigu arazoa gainditzeko. Ajuria Eneko Itunean idatzitakoarekin ere ados gaude, baina ez gaude alderdiek honen inguruan egin duten erabilerarekin ados. Mahaia oso ahulduta dago alderdi batzuen jarrareragatik, eta ez dugu uste mahaiarekin jarraitzeko borondaterik dutenik, hainbatentzat ez baita politikoki eta hauteskunde alorrean errentagarria.
AITZIBER YARZA
8-10,11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakIU/EB
GaiezPolitikaEuskal HerrBozketakHauteskunAutonomi
PertsonaiazMADRAZO1
EgileezYARZA1Politika

Azkenak
Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


2025-07-28 | Jakoba Errekondo
Harroputzetik artaputzera

Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]


2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude