Xabier Saldias: «Batzutan larri ibili banahiz ere, azkenean gustoa hartu diot»


1993ko uztailaren 04an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Xabier Saldias musikagileari elkarrizketa ETBn egiten duen lanaz
Xabier Saldias: «Batzutan larri ibili banahiz ere, azkenean gustoa hartu diot»
Uda garaia, emanaldi berrietarako aproposa izaten da. ETB ere, beste telebisten antzera, uda parteko eta garaiak eskatzen duen bezala, programaketa arin eta freskoa prestatzen ari da. Hori dela eta, datorren uztailaren 1etik, ostegun gauero eta hamabi ataletan zehar, «H Egan izenpean, musika eta umore giroko saio bat ematekotan dira. Bertan, Xabier Saldias, Egan talde berbeneroko abeslaria buru, jai egunetako taula gaineko saioak alde batera utzi eta Miramongo foko eta gidoietara egokitu beharko dira.Hala ere, «kaixa lelotik bada ere, dantza eta musikaren faltik ez dugu izango.
ARGIA. Nola suertatu zitzaizun emanaldi hau aurkezteko aukera?
XABIER SALDIAS. Martin Ibarbia, Orio produkzio etxeko partaidea medio, eta Euskal Herriko plazaz plaza, hogeita bi urte daramazkigunez, saio berri honetan parte hartu eta aurkezteko aukera eman zidan. Emanaldiak, hiru zatitan banatu ditugu eta guztia, bizikeri, anekdota, pasadizo eta musika freskoz bustia. Guzti hau lortzeko, gidoigile lanetan, Xabier Euzkitze bertsolaria eta Pako Aristi idazlea izan ditugu. Programan, garai bateko abeslariak, gaur egunekoak eta musika munduan lehen urratsak ematen ari direnak izango ditugu. Ah, eta esketxek umoretsuak ere ez ditut ahaztu nahi. Honetaz gain leku ezberdinetako umore ezberdinen erakusketa bat emango dugu eta Iñigo Perurena imitatzailearen graziarekin, saio alai bat eskeini nahi dugu.
A. Taula gaineko eta kamara aurreko mikrofonoek ba ahal dute ezberdintasunik.
X.S. Noski baietz, eta kakalarri dexente pasa ere. Hala ere, gero gustoa hartzen zaio. Lekuak oso ezberdinak dira, batean txantxetan ibili daiteke, bestea berriz, seriogoa da. Esate baterako, elkarrizketak errez eta arinak egiten zitzaizkidan; presentazioak aldiz, buruz ikasi beharrak izanten zirenez, nahiko lan izaten nuen.
A. Zer nolakoa da lanean jardungo zeraten «plaza .
X.S. Eszenatokia, herriko plaza bat da, beraz taberna edo terraza inguruko giroa. Berau aprobetsatuz, publikoak parte hartu du eta elkarrizketa polit asko burutu ditugu. Adibidez, Mañukor
ta eta Marino Lejarreta eraman genituen hura gogoratzen dut. Lehena, Markina inguruko umoreari buruz hitzegitera etorri zitzaigun eta bigarrena, ia ia abesten jarri genuen, ez genuen lortu ordea. Esperientzia berri hau positiboa izan da, eta telebistan gauzak profesionaltasun batekin egin behar direla ohartu nahiz.
Jon Odriozola
63

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakEGAN
PertsonaiazSALDIAS1
EgileezODRIOZOLA3Komunikabid

Azkenak
Araba eta Nafarroa zeharkatzen zuten Forestaliaren bi autopista elektriko bertan behera geratu dira

Araba eta Nafarroa zeharkatu behar zituzten goi-tentsioko bi linea elektrikoren proiektuak ez dira gauzatuko. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aragoiko Tueste herrian Forestaliak egin behar zituen lau poligono eolikoen proiektuak artxibatu ditu.


2025-08-29 | Euskal Irratiak
Maiten Chohobigarat
“Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako”

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


2025-08-29 | UEU
Ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute UEUk eta BadaLab-ek

UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]


Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Eguneraketa berriak daude