«EAJk bere eginkizuna modu zuzenean bete duelakoan nago»


1993ko ekainaren 13an
Jose Luis Avila Orive, Hezkuntza Saileko kontseilariordeari elkarrizk
«EAJk bere eginkizuna modu zuzenean bete duelakoan nago»
Jose Luis Avila Orive, Hezkuntza Saileko kontseilariordea:
ARGIA. Nola baloratzen duzu joan den hil amaieran burutu zen prozesuaren bilakaera?
J.L. AVILA. Prozesuaren garapena oso positibotzat jotzen dut, azken batean hezkuntz sistemarentzat funtsezko aurrerapena suposatzen duelako, hots, behin-betirako ordenamendua, argi eta garbia, bi sare bakarretan: bat publikoa eta bestea pribatua. Era berean, 1987an hasitako bide luze baten helmuga dugu honakoa, non zentro publiko eta pribatuen bategiterako asmoa gauzatu den.
A. Badirudi inork ez dakiela zertan aldatuko den sare publikora pasatu diren ikastolen egoera. Zeintzuk izango dira aldaketa horiek konkretuki?
J.L.A. Ez da egia sare publikoa aukeratu duten ikastolek zein kondiziotan jardun behar duten ez dakitenik. Ikastola publiko guztiek sare horretako gainontzeko zentroek duten tratamentu bera izango dute.
Nabarmendu behar da administrazio publikoek onartutako pertsonala, irakasle zein ez irakasle asumituko dituztela, dagokien mailan; gainera, aurretik ematen ari ziren lerro eta mailak ematen jarraituko dute, eta autonomia zabalez garatu ahal izango dute beren aktibitatea, 1/1993 legearen barruan. Horrekin batera, irakasleen mugikortasun eskubidea errespetatu beharko den arren, 1996ko abuztuaren 31 arte bermatzen da beren irakasleen permanentzia.
A. Zer desberdintasun egongo dira, beraz, sare publikoko ikastola ohiak eta sare pribatuko ikastolen artean?
J.L.A. Galdera hori maitzaren 25aren aurreko arrazonamendu oinarrietatik abiaturik egina dago. Dagoeneko bi sare baino ez daudenez, ikastola publiko eta ikastola pribatuen arteko ezberdintasunak gainontzeko zentro publiko eta zentro pribatuen arteko berak dira.
A. Horrek ikastolen mugimendua desagertarazi al dezake? Ikastolek diote elkarrekin jarraitu behar dutela mugimendu gisa, eta Buesa sailburuak 25etik aurrera ikastolez ezin dela hitz egin adierazi du. Zer esan nahi du adierazpen horrek?
J.L.A. Bi galderak ezberdinak dira eta batez ere dibergenteak. Ikastola pribatuek nahi duten erako antolaketa izan dezakete, gainontzeko zentro pribatuek beren organizazioen bitartez egiten duten bezala. Zentro publikoei dagokienez, Hezkuntza Sailak elkarte baldintzak modu partehartzailean erabakiko ditu.
Bestalde, Hezkuntza Sailburuak eginiko eta lehen aipaturiko adierazpenek, maiatzaren 25etik aurrera ikastolen sarerik ez dela existituko esan nahi zuten, zentro publikoak eta pribatuak soilik egongo direla. Horrek ez du oztopatuko ikastola publikoen hezkuntz proiektuaren garapenaren jarraipena, beren nortasun eta ezaugarriz, 1/1993 legearen barruan beti.
A. Zer jarrera izango du Hezkuntza Sailak ikastolen mugimenduarekiko?
J.L.A. Ikastolen mugimendua zentro pribatu eta publikoen federazio gisa ulertzen baldin badugu, begi-bistakoa dirudi hori ez dela posible. Galdera ikastola pribatuei buruz egina baldin bada, begi-bistakoa da hori egiteko ere erabateko askatasuna dutela.
A. Zer iritzi duzu EAJ eta Ikastolen Federazioko partaideen artean egon diren elkarrizketez?
J.L.A. Hezkuntza munduan kontsentsua lortzeko egiten den ahalegin oro kontuan hartu eta eskertzekoa da. Zentzu honetan, EAJk bere eginkizuna modu zuzenean bete duelakoan nago. Alderdi politikoen zeregina, oso emankorra izaten ari den hezkuntz politika kontsentsuatu baten aldeko apustua egin duen gobernu baten inguruko laguntza koordinatua dela iruditzen zait.
Amagoia Iban
23

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakEuskal Esko
PertsonaiazAVILA1

Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude