«Azaroaren 20an heriotzaren kolpea bere osotasunean aurkezten zait»


1992ko abenduaren 13an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Teresa ALdamiz, Xanti Brouarden alargunari elkarrizketa
TERESA ALDAMIZ
«Azaroaren 20an heriotzaren kolpea bere osotasunean aurkezten zait»
Denbora asko pasatu da berarekin egindako lehenengo elkarrizketatik. Orduan minduegia zegoen, Xanti Brouard bere senarraren hilketatik bi hilabetera hitz egin baikenuen. Denborak lasaitasuna eman dio azaroaren 20an egunkari guztietan agertzen den honi, eta gaur egun Xantiren kontsultan sartu eta balak utzitako aztarnak erakusteko indarra du. Terek zortzi urte hauetan ikasi du zer den bakardadea.
ARGIA. Ez zaizkizu elkarrizketak gehiegi gustatzen?
TERESA ALDAMIZ. Hala da. Urtero egiten dugun prentsaurrekoan agertzea gero eta gogorragoa egiten zait badakidalako nik esandakoari puntarik maltzurrena aterako diotela, oso kazetari gutxi baitago esandakoa ondo igorriko duena. Dena den, lore eskaintzan ez zait hainbeste kostatzen hitz egitea, lasaiago nago, badakidalako datorrena gustoz eta nahita etortzen dela. Desberdina da.
Urteak pasatu ahala, gogorrago egiten zait bakarrik egotea. Bakardadeak, gero eta gehiago, gainditzen nau. Xanti zegoenean, asko hitz egiten genuen Euskal Herriaz, banekien zehatzmehatz zer gertatzen zen, eguneroko albisteak komentatzen genituen elkarrekin, eztabaidatzen genuen... Berak utzitako hutsunea gero eta gogorragoa egiten zait.
A. Dena den, intimitatea oso garrantzitsua da zuretzat, zure altxor gordeena da eta kazetariok hor sartzea ez zaizu batere gustatzen.
T.A. Ene intimitatea merezi dut, baina gehien gorrotatzen dudana intentzio txarrez egindako galderak dira. Intentzio txarrez egindako galdera politikoak batez ere. Baina ohitzen hasia naiz.
A Literaturak zure intimitatearen jauregia izaten jarraitzen al du?
T.A. Orain jauregi horren parkeetara ateratzen naiz. Poesiazale batzuekin elkartu naiz. Rapsoda bezala gabiltza, beste emakumeon poesia bultzatzen dugu, tertuliak antolatzen ditugu... Lagun koadrila bat aurkitu dut, 27ko belaunaldikoek bezala, poemak elkarren artean osatzeko.
Behar nuen, zuloan gero eta gehiago sartzen ari nintzelako. Etxean geratzen ninizen, ez nuen irteten. Nahiz eta idazten jarraitu, zuloa gero eta haundiagoa eta beltzagoa bihurtu zen. Hortik ateratzeko premia nuen.
A. Zer idatzi duzu Xantiri omendutako "Poemas para vivir" eta gero?
T.A. Pare bat proiektu ditut. Bat, Xantirekin izan nituen bizipenen narrazio kronologikoa da. Horiek bildu eta argitaldari baten bila nabil. Bestea 1989an bukatu nuena da. Ingelesez idatzitako poema batzuk.
Manilan jaio nintzenez, ikasi nuen hizkuntza ingelesa da. Nahiz eta gurasoak euskaldunak izan, gurekin ez zuten euskaraz hitz egiten. Orain, euskaraz idaztea xamurrago egiten zait hitz egitea baino.
Pablo Sorozabalen ideia izan zen ingelesez idaztea. Bi astetik behin poemak bidaltzen nizkion eta bikaina iruditu zitzaion. Orduan, liburu hiru eleduna egitea bururatu zitzaion, ingelesez, gazteleraz eta euskaraz. Berak gaztelerazko itzulpena egiten zuen bitartean, Laura Mintegik euskarazkoa egingo zuen. Elkarrekoek ideia onartu zuten, baina nik euskarazko itzulpena gazteleratik egiterik ez nuen nahi, eta orduan, itzultzailea Bernardo Atxaga izan zitekeela komentatu genuen. Oraingoz proiektu hau geldituta dago eta ez dakit non izango dituzten nire poemak. Bestetik, ez zait gustatzen jandearen atzetik ibiltzea, telefonoz deitu eta nekagarria suertatzea.
A. Xanti zen zure poemen miresle ezkutua.
T.A. Hasieran kostatu egin zitzaion ulertzea. Gogoratzen dut, mitinetan nire poemak irakurtzen nituenean lotsatzen zela, baina jendearen gustokoa zela konturatzen zenean lasaitzen zen.
A. Kazetaria ere bazara. Duela urte batzuk Rosa Monterok esan zuen kazetaritza senar tradizionala dela eta literatura maitalea.
T.A. Ados nago. Kazetaritza eguneroko kontua da, musua edota laztan arina, eguneroko bakeroak, ohizko senarra. Eta literatura esaldi bikain bat burutzeko ilusioa da, elkar aurkitzearen zain egotea, sentsazioen leherketa, esnatzea... Dena den, maitale eta senarraren arteko desberdintasunak adierazteko ez naiz egokiena, biak batean izan ditudalako. Kazetariak ez ditu hitzak zaintzen, edozer gauza egiten du artikulua bukatzeagatik. Literatura aldiz, hitzen edertasuna mimatzea da. Dena den, osagarriak izan litezke ondo eramanda, maitalea eta senarra bezala.
A. Euskal Herrian ez zara gehiegi aritu kazetari bezala.
T.A. Filipinetatik etorri nintzenean, kazetaritza titulua eta kazetari bezala esperientzia banuen, baina Euskal Herrian, 1951n, emakumea izatea ez zen erraza. Emakumea izateak dexente murriztu zituen nire lan aukerak. Orduan emakumeak kalera bakarrik ateratzea ez zegoen ondo ikusita, gu izan ginen lehenengoak kalera atera ginenak. Azkenean, Xantik kalera ez bazidan laguntzen txarto sentitzen nintzen. Gaur egun oso desberdina da, eta zaila da garai haietako ideiak ulertzea.
Kazetari bezala ezin nintzenez aritu, ingelesezko klaseak ematen hasi nintzen. Xantik ez zuen atsegin baina nire lanarekin jarraitu nuen berarekin ezkondu eta gero. Xanti, beste gizonezko batzuk bezala, matxista zelako, nahiz eta onenetarikoa izan, eta matxista ez izaten saiatu arren. Saiatzen zen, eta batzuetan lortu ere. Dena den, ez dut aitzakiarik jarri nahi. Nik ere ez nuen balentriarik izan kazetaritzarekin jarraitzeko.
A. Nola ezagutu zenuen Xanti?
T.A. Manilatik etorri nintzen udan ezagutu nuen, Lekeition, festa batean, nahiz eta lehendik ere ikusia nuen. Gogoratzen dut orduan jada Bilbon aritzen zela lanean eta Lekeitiora joaten zen bakoitzean, gurasoekin portura joaten zen iritsi bezain laster, beraiekin hitz egitera. Hori da berataz gogoratzen dudan lehen gauza.
A. Garai hartan Euskal Herria ulertzen eta maitatzen ikasi zenuen. Nola izan zen?
T.A. Ulertzen ez nuen guztia galdetzen nion Xantiri. Ezkondu ginenean Euskal Herri osoa ezagutu nuen, erakutsi zidan. Berak eramaten ninduen eta gauzak azaldu. Geroago presoen kontuak etorri ziren. Xabier Haya zen etxeetara abiatzen zena presoentzako diru eske. Gogoratzen dut etxera etorri zenean Xantik 20.000 pezeta eman zizkiola. Duela hogeitamar urteko 20.000 pezeta! Xabierrek ez zuen sinesten!
Nire heziketa Filipinetan, familia oneko alaba batena izan zen, eta han, ezarritako ordena ezin zela aldatu irakatsi zidaten eta Xantik, aldiz, kontrakoa esaten zidan. Ez nuen ulertzen nahiz eta hasieran bezain inuzentea ez izan; hala eta guztiz ere, galdera asko egiten nizkion. Eskatzen nizkion behar nituen azalpenak.
Beste guztia, erraz etorri zen. Etxean mutilak gordetzea, ezkutatzea... bi hilabete egon nintzen etxetik atera ezinda etxe hau eta bestea mutilez beteta zeudelako. Nire seme-alabak ere zaindu behar nituen eta ikastolara joaten ziren bakoitzean gogorarazten nien ezer ez esateko. Orduan 10-12 urte zituzten eta egoeraz ohartzen ziren. Baina Xanti ez nuen pakean utzi dena azaldu zidan arte. Ulertu nuenean, borroka biona izan zen, elkarrekin eramaten genuen aurrera.
A. Nola bizi izan zenuen Iparraldean igarotako epealdia?
.A. Oso txarto. Semealabak laga egin nituela uste nuen. Galdu egin genuen, erbesteratzea, preso egotea bezala, galtzea delako. Zerbait galtzea da. Haurrak senideen artean banatu genituen eta gu bisitatzeko pasaportea egitera joan ginenean, astero, ez zieten baimenik eman.
Bestetik, Iparraldean eraman genuen bizitza etxeko hormen barrukoa izan zen. Xanti gero HASI izango zenarekin buru belarri zebilen eta ni, etxekoandre bezala.
1975eko udan 3.000 atera ginen Hego Euskal Herritik Iparralderantz, ihesi. Gau batzuetan jende berria jasotzera ateratzen ginen, batzuk igeritan zetozen... Gero, baserrietan eta ezkutatzen genituen... Oso zaila egin zitzaidan.
A. Xant hil eta gero, etxe honetara, bera hil zuten etxera, itzuli zinen, zergatik?
T.A. Hona etorri behar nuen, ezin nuen Xanti ahantzi... ez da masokismoa. Hemen daude oroimen guztiak, gure bizitza hemen burutu zen, hemen hil zuten. Kontsultan daude balen aztarnak, azken tiroa jotzeko erabili zuten balaren aztarna. Seme-alabak ere ados zeuden eta hona itzuli ginen.
A. Nola sentitzen zara azaroaren 20an?
T A. Noiz arte? oihukatzeko gogoa daukat. Data horretan beti bururatzen zait berdina, "beste urte bat pasatu da, baina noiz arte?". Guzti honekin bukatzeko gogoa dut, hiltzeko unea espero dut, ea heltzen den. Urteurrenak pasatu ahala, ideia, pentsamendu, sentimendu hau sakontzen doa. Oso bakarrik sentitzen naizelako, eta nire seme-alabak bikainak dira baina desberdina da... Bestetik, nire sentimenduak ezin ditut azalerazi, eurak ere minduta daudelako, nik bezala sufritzen dute. Hasieran oso depresio latzak izan nituen. Xantik utzitako hutsunea gainditzea gero eta gogorragoa da niretzat.
Ez dut kexatu nahi baina, adibidez, udaleko zinegotziak etortzen direnean, normal hitz egiten saiatzen naiz baina egun horretan ez naiz ni, ez nago betiko moduan. Ez da itxura egitea, baina irribarrez egon behar dut, benetan sentitzen dudana negar egiteko gogoa denean.
Urtean zehar nire oroimenak kontrolatzen ditut, bakardadea orekatu..., baina azaroaren 20an heriotzaren kolpe krudela bere osotasunean aurkezten zait.
Myriam Gartzia

NORTASUN AGIRIA:
1928ko irailaren 8an jaio zen Manilan. Kazetaritza ikasi zuen Sto Tomaseko Unibertsitatean, ingelesez. Bere gurasoek Ibarrangelukoak zirenez Euskal Herrira etorri zen 1951n. Free-lance bezala aritu da eta «Punto y Hora»ko kolaboratzailea izan zen. Kirola izugarri gustatzen zaio, tenisa eta frotenisa batez ere, baina bere biziorik handiena irakurtzea eta rapsoda bezala aritzea da. «23 voces para un poema» eta «Entre Amigos» poema liburuetan kolaboratu zuen. Bere azken liburua 1986an argitaratu zen.
24-28


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakParapolizialakBesteak
PertsonaiazBROUARD1
PertsonaiazALDAMIZ2
EgileezGARTZIA3Politika

Azkenak
Uribarrin urperatutako herrietatik bota zituztenak omendu dituzte

Ur azpian utzitako herrietatik joan behar izan ziren 600 pertsonen omenez jarri dute oroigarria urtegiaren begiratokian, "ez ditugu inoiz ahaztuko urperatutako bizitzak", adierazi du Arabako ahaldun nagusiak.


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Álvaro Uribe Kolonbiako presidente ohia errudun jo dute iruzurra eta eroskeriagatik

2002 eta 2010 artean Kolonbiako presidente izan zenari gutxienez lau eta zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarri diezaiokete. Auzitegi Gorena 2018an hasi zen ikertzen Uribe, Ivan Cepeda senatari ezkertiarrak jarritako salaketa batean lekuko ziren hainbat paramilitarri... [+]


Israeldar kolono batek ‘No Other Land’ dokumentala grabatzen lagundu zuen aktibista palestinar bat hil du Zisjordanian

Yinon Levi izeneko kolonoak Odeh Hadalin aktibista hil du Zisjordania hegoaldean. 'No Other Land' dokumentala grabatzen lagundu zuen Hadalin, dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen martxoan. Kolono hiltzailea palestinar lurraldeak okupatzeagatik AEBetako zigor... [+]


2025-07-29 | Mikel Aramendi
Analisia
Kanbodia eta Thailandia, gerra-plantak egiten?

Arma astunekin elkarri erasoka lau egun eman ondoren, baldintzarik gabeko su-etena adostu dute Kanbodiak eta Thailandiak, Malaysiaren bitartekaritzarekin, Kuala Lumpurren egin duten aurrez aurrekoan. Ezingo dute akabera hori ikusi bonbardaketetan, alde batean zein... [+]


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Eguneraketa berriak daude