Txomin Peillen: «Euskal literatura kalitateko kritika ezak itoa dago» Hainbat urteko atzerapenarekin kalean da idazle santugraztarraren «Kri


1992ko urtarrilaren 26an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Txomin peillenekin euskal literaturaz
Arazoak arazo, Leopoldo Zugazak eta BBK-k eman dute argitara bere nobela
Txomin Peillen: «Euskal literatura kalitateko kritika ezak itoa dago» Hainbat urteko atzerapenarekin kalean da idazle santugraztarraren «Kristina Bolsward» izeneko elaberria. «Gauaz ibiltzen dana» eta "Itzal herrian" lanekin bezala, honekin ere Txomin Agirre saria jaso zuen. Paben eta Baionako Faculté Pluridisciplinaire-n euskara eta euskal literatura irakasle, asteburuak idazten ematen ditu Zuberoako Santa Grazi herrian.
ARGIA. Zeintzu dira zure elaberriaren ezaugarriak?
TXOMIN PEILLEN. Gaur egungo Alemanian emakume izateak zein arazo ekartzen dituen planteiatu nahi izan dut, lan kontuak , gizarte mailako berdintasuna... Baina "Kristina Bolsward"en gai nagusia gutxiengo frisiarraren egoera da. Alemania bezelako herri indartsuan nola gordetzen duten beren nortasuna eta alemanek berek zein jarrera duten frisiarrekiko.
A . Nola dokumentatu zara guzti horren gainean idazteko?
T.P. Beno, aldizka egiten ditugun idazle batzarretara ordezkaritza frisiarra etorri ohi da; beraiekin harremanetan hasi eta bizi duten egoeraren berri jaso ahal izan dut. Alemanian ere izana naiz, Hamburg aldean, eta bertako kontuak biziki interesgarri iruditu zaizkit.
A. Atzerriko literatura ere baliagarri izan zaizu?
T.P. Bai, arrunt gustokoa dut literatura ingelesa irakurtzea, baita Hegoameriketakoa ere. Eta neure irakurraldietan jasotzen dudan munduaren ikuspegia frantseseraz edo espainieraz irakurtzen duen edonorenarekin konparatuta, oso bestelakoa da. Beste paradigma batzuen arabera mugitzen dira. Hori dela eta, neure sormen-lanak ere ez du zerikusirik izango Espainian edo Frantzian egiten direnekin.
A. Azken bolada honetan, argitaletxeen aurkako kritika ugari egin duzu. Zer dela eta?
T.P. Ez da sekretua liburuak kaleratzeko arazoak izan ditudala. Ez dut ulertzen argitaletxcen jarrera. Lehen, Euskaltzaindian sartu aurretik, ez nuen oztoporik, baina orain ateak itxi egin dizkidate. Idazteko gogorik ez dut. Laurehun bat orrialdeko beste liburu bat ere prestaturik daukat; "Alarguntsa Beltza" izenburuko elaberri fantastikoa da eta zientzia fikzioa du gai, baina argitaratzeko luzeegia dela esaten didate. Euskaltzaindiari emateko diote... baina ez da argitaletxea, erakunde bat baizik. Arazoa ez da luzera–horretakoak kalean ikusten ditugu eta ezkutuan beste zerbait dagoela uste dut.
A. Zeintzu dira zure ustez, arrazoiak?
T.P. Agian, nere lanak hemengo literatur ikuspegitik ez dira behar bezala ulertuak. Lehen esan bezala, Espainia edo Frantziakoak ez diren eraginak izan ditut. Mingarria da, bestalde, kritika bakarra ere jaso ez izana. Liburua argitara eman ez baina kritikarik egin ere ez. Idazleoi besteren eritziak entzutea komeni zaigu, baina ez dago egiteko gai denik edo ez dira ausartzen.
A. Horren tamalgarria al da euskal literatur krititaren egoera?
T.P. Egun ez da Mitxelena edo Lafitte bezalako kritikaririk. Lantxoak egin izan dira, «Jakin»en adibidez. Baina ez dago gehiago. Demagun urtean berrogei sormen-lan argitaratzen direla: zenbatek jasotzen dute adituen kritikarik? Gainera atzerriko literatura ezagutu gabe, ikuspegi mugatuko eritzia ematen da. Euskal literatura kalitateko kritika ezak itotzen du. Beraz, lagunartean aholkuak eskatu behar izan ditut.
A. Eta euskal literaturaren aurkako kritika?
T.P. Bada intentzio maltzurreko kritikarik, euskal literaturari buruzkoa. Esnobismo hutsa bihurtu da euskal literatura kaskarra dela esatea. Saldukeria horrekin, geure buruaren desegitea bilatzen dute. Eta, okerrena, kanpora begira badutela eraginik. Nola uler daiteke France Culturelle irratian Atxaga euskal literaturaren sortzaile dela esatea? Norengandik jaso dute informazio kutsatu hori?
A. Beste motatako lanak ere burutu dituzu.
T.P. Hil honen hondarrean Eusko Ikaskuntza erakundearen eskutik, "Herri medikuntza Zuberoan" izeneko lana kaleratuko dut. Hiru ataletan banatuko da: Antzinako medikuntza, Oraingo petrikiloak eta, hirugarrena, etxe sendakuntza.
Biologi ikasketak oso baliagarriak izan zaizkit informazio guzti hori lortzeko. Inkesta sistima herriz herri erabili eta corpus handi samarra bildu dut.
Ritxi Lizartza
Txomin Peillen zelati agertzen da hainbat argitaletxek berarekin izan duen jokaerarekin.
50-51

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakPEILLEN1
PertsonaiazPEILLEN1
EgileezLIZARTZA2Kultura

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Eguneraketa berriak daude