Ruper Ordorikaren «Ez da posible» kalean


1991ko martxoaren 17an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Ruper Ordorika musikariari elkarrizketa
Ruper Ordorikaren «Ez da posible» kalean
ARGIA. Aurreko lanen bide beretik jo al duzu oraingoan?
RUPER ORDORIKA. Egia esan, oso zaila da entzuleak artista bakoitzaren ikutuaz ez jabetzea; beti agertzen dira norberaren bilakaera estetikoan ardatz aldagaitzak. Hala eta guztiz ere, «Ez da posible» lp-arekin izan dugun asmoa lan herrizalea sortzearena izan da. Horretaz gain, nirekin aspalditik jotzen duen taldeak, "Mugalariak" hain zuzen, bere lekua du kantetan, ez daiteke esan bakarlari baten lorpena denik.
Martxoan zehar hainbat kantaldi ematen ari gara Euskal Herri osoan diska berriaren aurkezpenak egiten. Hilaren 20 eta 21ean Bilboko Aiala antzokian izango gara. 22an, berriz, Gasteizko The End aretoan.
57


GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakORDORIKA1
PertsonaiazORDORIKA1

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.