Kepa Junkera: "Gauza berriak egiteak ez dit beldurrik ematen"


1990ko uztailaren 22an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Kepa Junkera trikitilariari elkarrizketa.

"INFUSSION" TALDEAREKIN BATEAN, JAZZ ETA TRIKITIXA ARTEKO DISKOA KALERATUKO DU UDA ONDOREN ELKAR-EN ESKUTIK
Kepa Junkera: "Gauza berriak egiteak ez dit beldurrik ematen"
Motrikurekin trikitixa alorrean sartu zituen berrikuntza medio zer esanik eman zuen. Beti ikertze eta bide berriak urratzearen aldeko agertu da Kepa Junkera. Oraingoan ere, hain gustoko duen jazz musikara hurbildu da, aurki kalean izango den azken diska burutzeko.
Bigarrena da orain grabatzetik amaitzen ari den disko hau. Lehenak orain hiru urte argia ikusi zuenetik hona, bigarren honen prestaketan ibili da. Biziki maite du musika Junkerak, orotarik du gustoko. Trikitixari bide berriak zabaldu nahi dizkio, beste musika mota batzuekin harremanetan jarriz.
ARGIA. Egun nola ikusten duzu trikitixaren mundua, jende gaztearen apartazioak, berrikuntzeen inguruan sortu izan diren polemikak eta beste.
KEPA JUNKERA.- Trikitilariak erabat txoratuta daude trikitixarekin. Izugarrizko interesa somatzen da. Bertan buru belarri sartua dago jendea. Ez dago interes faltarik. Baina uste dut musikatik kanpo badagoela kontu sozial bat. Trikitixaren kasuan Gizpuzkoan bereziki. Jendeak interesa eta gogo handiak ditu, baina gero ez dira ikusten ikusi beharko litezkeen emaitza horiek. Asunto ekonomikoa dugu alde batetik. Badakizu trikitixa mota bat jotzen baduzu aukera gehiago izango dituzula, leku gehiagotan jotzeko. Jada asimilatuta bait dago musika hori. Zerbait berria egiten baduzu edo ikertzen saiatzen bazara... gauzak okertu egiten dira. Dudarik ez dago publikoak mugatzen zaituela. Niri inoiz ez dit beldurrik eman gauza berriak egiteak. Pertsonala izateak. Trikitixako handiak Laja, Martin, Epelde,... Neri asko gustatzen zaizkit. Eta beraien piezak jotzen ditut. Baina desberdina izan behar da. Trikitixaren mundua oso ttikia da eta denok ezagutzen dugu elkar. Musikatik at nahiko polemika dago. Trikitixa inguruko kontuen eskema nahiko desberdinak kontrajartzen dira. Eta hor borroka bat sortzen da. Eta denetarik egon daiteke, bekaizkeria, zeloak eta bestelakoak portunatzen dira, musika alorrean eraginez. Ez dakit zein puntutaraino inbidiak ez ote duen benetan uzten egin dezakegun musika apreziatzen. Nahiago diot musika alorrari kasu egin; gustatzen zaidan edo ez; eta ez nork jotzen duen hobetoago. Orokorrean uste dut nahiko giro deuseztakorra dagoela. Orain agian gutxiago dago baino lehenago igarri izan dut konpetibitate hori eta nik uste dut guzti horrek musikatik kanpo egon behar duela.
A.- Nola izan da disko honen grabaketa, "Infussion" taldearekin harremanak, ideien gauzatzea,...
K.J.- Grabatu nuen lehen diskotik orain arte, berri honen prestaketan aritu naiz. Melodiak konposatzen hasi eta gero etorri zen "lnfussion" taldearekin harremanak. Oskorrirekin aritzeak asko lagundu nau. Beraien eritzia izatea benetan interesgarria izan da. Zuzenean ere aritzea, pentsatu nuen talde modura eta Infussion-ekin lotu naiz horretarako baita noski, diskoaren grabaketarako. Oskorrikoek ere jotzen dute. Maila horretan superprodukzio bat da. Kalitate handiko jendea da. Uste dut oso zorioneko naizela jende honekin kontatu ahal izateagatik.
A.-Nolabait definituko al zenuke disko honetan egiten duzuen musika?
K.J.- Musika nahasketa bat da, jazz ikutuekin, trikitixa tartean dela. Arin-arinak eta fandagoak ere badaude, balada bat ere. Kepa, Zabaleta eta Imanol izenez joango da diska, –Motrikuk jada utzi du– piska bat aurreko etapari jarraituz. Aurreko diskoak oso ondo funztioantu du; dena den ez du zerikusirik oraingo produktuarekin. Izenpetzeko tormula baten bila gabiltza, kontzeptu mordo bat ditugu buruan. Diatonic-cash edo trikitixa berria izenak adibidez. Ez ukitu modernoa emate arren, nolabait definitzeko baizik.
A.- Talde batekin aritzea arras desberdina izango da, ze harrera espero duzu publikoaren aldetik?
K.J.- Orain kontua oso desberdina da, ekipoa behar da, managerra... trikitixarekin aldiz askoz sinpleagoa da. Baina hau ere gustatzen zait. Dena den uste dut hemen falta dena espektakulua dela, gauza berriak. Polemikatik irten eta beste gauza oso desberdin batean sartu naiz. Publikoari dagokionez nik espero dut ondo hartuko duela; esperantza handiak ditut disko honetan.
A.-Melodiak zureak dira baina hitzak ez aldiz; nola dago osatua diskoa?
K.J.- Hamairu kantek osatzen dute diskoa, denak nik neuk eginak. Ez dira bersioak. Gauza berri asko dago. Baita ere tradizional tankerakoak. Baina egiteko era erabat berritzailea da. Melodia egiteko era tradizionalarekin hautsi nahi izan dut. Beste instrumentuek ematen dituzten tinbreekin jokatzea ere oso aberasgarria izan da. Bateria ere oso garrantzitsua da; panderoak betetzen duen alorra betez aukera handia eskeintzen du erritmo deberdinetan lan egiteko. Kantu bakoitzari pertsonalitate berezia ematen saiatu gara. Aspalditik neukan interesa zerbait berria egiteko ritmo mailan. Trikitixa egoteak gogora arazten dizu zerbait, baino beste instrumentu bat balego ez zenuke pentsatuko hori trikitilari batek egin duenik.
Hitzak, lau kantuetan daude. Bat Amurizarena da eta beste hirurak Jon Sarasuarenak dira.
LOREA AGIRRE
Uste dut zorioneko naizela Oskorri eta Infussion-eko jendearen laguntza izateagatik.
46-47

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaTrikitilariJUNKERA1
PertsonaiazJUNKERA1
EgileezAGIRRE9Kultura

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude