"Martutenen zer egiten den badakigu, Estatuko espetxeetan, ordea ez"


2021eko uztailaren 23an
ELAko hiru kideei elkarrizketa

Martutene gartzelako ELA sindikatuko hiru funtzionariokin solasean
"Martutenen zer egiten den badakigu, Estatuko espetxeetan, ordea ez"
PSOE Gobernuak ezarriteko sakabanaketa politikari erantzunez, ETAk funtzionari kolektiboari jipoi bortitza eman dio. Angel Mota, Martuteneko funtzionariaren heriotzak iskanbila bizia kaleratu du. ARGIAk A. Motaren lankide eta sindikatu bereko, hots, ELAko kide diren hiru funtzionariengana jo du, Javier eta Elosegik administratibo lanetan dihardute eta Francisco Martuteneko hezitzatzailea da.
ARGIA.–PSOE gobernuak sakabanaketa politikari ekin dionetik aldatu al da zuen laumodua bai presoenganako harremanetan nahiz Madrilgo Administralgoarekiko?
ELA.- (Javier) Lehenik eta behin esan behar da gure lana preso sozialari zuzendua dagoela, espetxeetako langileak langile sozial bat izan behar du eta espetxeetan preso politikoak badaude. kolunturala den zerbait da, zeren orain 15 edo 20 urte espetxean zeudenak gaur egun agian boterean daude, PSOE gobernuan. Sakabanaketari dagokioenez, langile kolektibo bezala ez dugu zerikusirik sakabanaketarekin, ez bait dugu onartzen euskal preso politikoenganako errepresioan parte hartzaile zuzenak garela esatea ETAk. Guk gizartearentzát lan egiten dugu eta Gobernuak sakabanaketa ezartzea ez dago gure eskuetan, eritzirik ere ez bait zaigu eskatu, inposatu egin zaigu.
A.–Hala ere, presoekin lan egiten duzue.
ELA.- (Francisco) Baloratu behar dena presoari ematen zaion tratua da. Presoei eskainitako tratua aldatu ez dela azpimarratu nahi dut. Tratua bera izan da, da eta izango da; presoei dagozkien oinarrizko eskubideak zaintzen ditugu. Ez gara balorazioetan sartzen, Madrilek presoak igortzen dizkigu eta guk guztiak berdin tratatzen ditugu.
(Javier) Guztia esan behar da, Gobernuak sakabanaketari ekiten dionetik eta ETAk iuntzionario kolektiboa mehatxatzen duenetik, hiritar libre sentitzetik hiritar mehatxatua sentitzera pasa gara, eta nik ez dakizkitik hau gertatzeko arrazoinak.
A.–Zuek esan duzue urteak daramatzazuela Martutenen; espetxe horretan dauden gainerako funtzionarioak berdin ezagutzen al dute bertako arazo nazionala?
ELA. - (Elosegi) Horixe da benetako arazoa. Funtzionari gazteei eskola utzi eta Donostia izan ohi da ematen zaien lehen destinoa, Donostia diot, edo Langraitz eta horrelakoak. Ez dute bertako ohiturak eta izaera ezagutzen eta behin behinekotasunez ari dira lanean, hurrengo trasladoan destinoz aldatzekotan dira. ELA bezala, alderdi abertzale guztiei zuzentzen gatzaizkie Gernikako Estatutuak dakartzan gartzela konpetentziak bereak egin ditzaten, eta lor daitezen, lan egin dezaten. Euskal Gobernuaren laguntzarekin elikadura eta sanitate hotekuntzak egiten ari gara, euskarazko klaseak ematen ditugu, azpiegitura laguntzak ere baditugu... Halaber, bertako funtzionarioek espetxeetako ardura handiagoak izan dezaten ikasketak egiteko diru laguntzak ere eskuratzen ditugu. Hala ere, gure azken helburua transferentzien gaia da.
A.–Funtzionarien gehiengoa kanpokoa izanik, ez al du honek aurreiritzia eta ondorioz preseenganako harremana baldintzatzen?
ELA. - (Francisco) Ezetz esango nuke. Esan bezala, Estatuko funtzionalgoa gaztea, eta ikasketekin dator eta aurreiritzi batzuz etortzen bada ere, gero hauek desagertu egiten dira.
(Javier) Gartzela funtzionarioak Madrilgo beste edozein Ministeritzarako oposiziotan bezala egiten du, azterketan lortutako emaitzaren arabera. Hutsik dauden lanpostuen arabera aukeratuko du destinua. Nota bajuenak atera dituztenek beharrezko destinoa dute, aukeratzeko aukera gutxi bait dute.
A.–Eta oposaketetan lehen postuak lortu dituztenek Martutenera etorri nahi izaten al dute?
ELA. - (Elosegi) Ez, ez noski, Euskal Herrian bait dago eta Estatuko biztanleak nolabaiteko gogo eza dauka hona etortzeko, herri honen ideia ekibokatua duelako. Agian aurreiritziz dator, bain sisteman sartu abala oso ongi barneratzen dira. Baina hori bai, ez sakabanaketaren arazoak, baina lankide baten heriotzak bai gogor astindu dituela. Arrasta hau bai kontutan hartu dutela.
A.–Zer pentsazen duzue zuek sakabanaketaz?
ELA. - (Javier) Gu ELA bezala ez ginen kontsultatuak izan. Gobernuan den partiduak arazo hau planteatu eta martxan jarri zuen eta hauteskundearen gaian konkretuki, ELAk ez zuen iritzirik eman..Zenbait sindikatuk Gobernuarengandik zenbait fabore eskura zezaketela pentsatu zuten, baina ELAk ez zuen iritzirik kaleratu.
A.–Baina zergaitik ez zenuten iritzirik eman?
ELA. - (Javier) Ba, beno, egia esan, sakabanaketaren gaia oso da konplexua.
A.–Baina zein da sakabanaketaren helburua, eta ari al da helburua lortzen?
ELA. - (Javier) Estatuak diseinatu duen zerbait da, ez dakit zein den eskema eta ez dakigu zeintzu izan daitezkeen eskema honen azken helburuak. Agian Euskal Herrian dagoen bortxakeriaren arazoarekin amaitzea. Baina nik uste orohar presoek lehenagoko bizitza berea daramatela, beno ez dakit, bi edo hiru urte barru ikusiko dugu.
A.–Estatu mailako prentsan funtzionarien kolektiboari leporatzen zaion salaketa bat, palizak omen daudela da. Baina benetan ba al dago palizarik?
ELA. - (Francisco) Berriz diot, gu Martutenen gauden kolektiboa gara eta ez da palizak esistitzen ez direnik, baizik eta Eskubidezko Estatu batean baldin bagaude.. Nik dakidanik behintzat, salaketak jartzea bera ere ez dut ezagutzen Martutenen.
A.–Baina Estatuan ba al dira palizarik, zeren beste sindikatuekin izango zarete kontaktoan ez da?
ELA. - (Elosegi) Ez, ez gaude kontaktoan. Gartzela funtzionarien kolektibo orokorrean, legearen aurka ekin dezakeen aparteko ekintzarik izan daitekeenik ezin da ezkuta. Baina agian ezin dizuegu galdera honi erantzun. beteranoak izan arren, Martuteneko beteranoak bait gara. Ez ditugu besteak ezagutzen. Guk dakiguna, Martutenen azken 10 edo 12 urteetan inork salaketarik luzatu ez duela da.
A.–Beraz zer diozue elkarrizketan grabatzea, gutunen irekitzea, bisita egin ahal izateko biluztu beharrari buruz?
ELA. (Francisco) Elkarrizketak ez dira grabatzen. hori legearen aurkakoa da. Gutunen kasuan berriz kartak errekisatu egiten dira ea barruan zerbait ote doan begiratu, baina presoaren aurrean ireki eta gero berari ematen zaio. Martutenen ziurtatu dezakegu senideak ez direla biluzten ziur.
(Javier) Senideak biluztu beharra behintzat oso gogorra litzateke eta zenbait espetxetan funtzionariaren aurrean firme jarri beharra... astakeria bat da. Hori presoen eskubidea murriztea da, erregimen militar bat. Baina Estatu guztian zehar hala denik ez dakigu. Agian arau hauen hausterik gerta daiteke.
A.– Beste salaketa bat, funtzionariek beraiek une konkretuetan eskaintzak egiten dituztela da, adibidez hirugarren gradu eskaintza bat. Martutenen hori egiten da?
ELA.- (Elosegi) Nik uste ezetz. Zentzu honetan sentsibilitate bat dago eta ez da horretan erortzen. Graduak ematen dituena Justizia Ministeritza da eta presoak gainera, ados ez bada, epailearengana jo dezake.
A.–Baina Jarraipen batzordeak edo Segimendu Ekipoak ezin al dezake gaiaz ezer esan?
ELA. - (Francisco) Motibazioaren kontzientzia izaten dugu oso kontutan. Baina legeak ongi zehazten du tratamenduak pertsonala, indibidualizatua behar duela izan. Kasuak partikularrak dira. ezin dira globalizatu. Eta gainera boluntarioa da.
A.–Eta funtzionario batek, opari legez hirugarren gradua eskainiko balu?
ELA. - (Elosegi) Nik uste oinarrizko funtzionari batek ez daukala hori egiteko gaitasunik. Graduak ezartzen dituena DGIP delakoaren Tratamendu Ekipoa da, hots. Madril. Eta funtzionarick eskainiko balute, prebarikazio edo kolaborazio ekintza bat burutuko lukete.
A.–Baina badirudi espetxean dena legala dela...
ELA. - (Javier) Ez, ez. Gu legea zertan den ari gara. Guk ere onartzen dugu kasu oso partikularretan legaltasuna ez dela betetzen, badakigu ordea prentsan ateratzen diren informazioak noraino sinets ditzakegun. "Diario Vasco",n irakurritakoa noraino sinetsi eta "Egin"ek dioena noraino. Baina ezin da pentsa presoak beti arrazoina duenik, funtzionariak ere eduki behar du defentsarik. Guk ez dugu espetxeetako legaltasun eza onartzen, ez eta funtzionariek ezar dezaketenik ere. Guk salaketak egiteko betebeharra dugu.
A.–Gartzelan ezberdin tratatzen al dira preso politiko eta sozialak?
ELA. - (Javier) Politikoak sentsibleago dira, injustizien aurrean elkartuago eta sentsibleago agertzen dira. Hobe defendatzen dituzte euren eskubideak eta tamalez preso sozialak mugatuagoak dira zentzu guztietan. Egoera injustotzat jo dituzten kasuetan preso politikoek aurre egiten jakin dute askoz indar gehiagoz.
A.–Zuen ustez Madrilek espetxe bigun eta gogorrekin jolasten al du. Martutene gozoki bat bezala erabiltzen dutela uste al duzue?
ELA. - (Elosegi) Presoek nahi dutena, etxetik gertu egotea da. Gu hala ere hemengoak gara eta Martuteneko berri dakigu, besteetaz ez dakigu, baina pentsatzekoa da herriak gertu egoera hobea izaten dela. Gartzelek gardentasuna behar dute.
(Javier) Gai guzti hau guri erori egin zaigu. ez dugu sakabanaketa eta politita guzti honekin zerikusirik eta orain guk ere parte dugula pentsatzen du ETAk. Bere helburu bilakatu gara eta ospera Orain ez dugu musera hain lasai jokatzen.
B.ARTOLA. X.LEKUONA.

Martuteneko gartzela.
Hiru funtzionarioek ELAko kide dira.
ELAko hiru funtzionariak ETAren mehatxuaz mintzo dira.
8-10


GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaELA
GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakEspetxeak
EgileezLEKUONA6Politika
EgileezARTOLA2Politika

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Hondartzetara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria abuztuaren 6an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.


Pili eta Fontsoren aitortza beharra aldarrikatu dute Laudion

Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]


2023-04-26 | Mati Iturralde
Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]


Eguneraketa berriak daude