"Arrasate Telebista, bertakoak eskaini nabiean"


1990ko martxoaren 11n
Joxe Aranzabalekin elkarrizketan.

Joxe Aranzabal:
"Arrasate Telebista, bertakoak eskaini nabiean"
Joxe Aranzabal Arrasaten euskara bultzatu eta informazio herrikoia eskaini nahiean aritzen diren Arrasate Press aldizkariaren eta sortu berria den Arrasate Telebistaren (ATB) zuzendaria da. ATBri buruz aritu gara berarekin eta baita ere Arrasaten aspalditxotik euskara bultzatzeko egiten ari diren lan bikainaz.
ARGIA.–Arrasaten, euskara komunikabideetan sartzeko lan handia egiten ari da. Arrasate T.B. Arrasate Press eta AEDrekin lotua al dago? Ze helburu ditu?
J.A.–Arrasate Press-en arrakasta ikusita, komnikabide batetan lortutakoa beste batetara zabaltzea komenigarria zela pentsatu genuen. Honetarako, AED (Arrasate euskaldundu dezagun), bertako bi ikastola eta herrian dauden euskalzale independienteak elkartu ginen, Arrasaten, telebista proiektu bat ateratzeko. Gero, alderdi politikoekin bildu ginen eta Udaletxeak baiezkoa eman zigun. Ekimen honetin euskara bultzatuz herria informatu nahi da, eta ahal den nturrian entretenigarri izatea.
A.–Ze finantzibide ditu ATBk?
J.A.–Orain arte udalak eta AEDk finantziatzen dute, udalak lokala eta azpiegitura ipini dizkigu, honen bidez ere lau pertsona kontratatu ditugu lan suspermenerako programa aprobetxatuz. Gerora, gure asmoa publizitatea sartzea da eta honen bidez autofinantziatzea. Oraindik ez dugu publizitaterik sarizen baina frogak egiten hasiak gara.
A.–Administrazio komtseilaritza nola osatua dago?
J.A.–Telebistan ekiteko, hasieran bildu ginen erakundeen ordezkaritza batek osatzen du administrazio kontseilua. Udalak ez du berezko ordezkaririk, herri ekimenetik aterateko proiektua da eta herriko ordezkariak daude, herri telebista da. Honen antzerako prezedentea Arrasate Pressekin izan genuen eta orain arte behintzat jendea gustora dago.
A.–Zer eskeintzen du Arrasate T.B.ak medio horretan dagoen konpetibitatearen aurrean?
J.A.–Arrasate TBk besteek eskaini ezin dutena eskaintzen du, herriko informazioa kaleratzea, herriko problematikak ateratzea. Arrasateko informazioa beste telebista batek eskaintzea oso zaila da, noizean behin agertuko dira Arrasateko berriak baina salbuespenak dira, ez da eguneroko informazioa kaleratzen. Gure berriak agian ez dira besteenak bezain aberatsak, baina haiek atera ezin dutena kaleratzen saiatzen gara.
A.–Beste telebista lokalekin ba ahal duzue harremanik?
J.A.–Beste herrietako telebistekin izan genituen harreman batzuk batez ere hasiera batetan, sortzerakoan izaten den zailtasunagatik. Agian aurrerago ekiteko, telebista lokalen federakundea suspertzea geratuko litzateke, gure artean harreman sendo batzu eratzea.
A.–Euskara hutsa erabiltzen duzue, ze leku betetzen du euskara batuak eta zein euskara lokalak?
J.A.–Informatiboak euskara batuan ateratzen dira, aurkezleek ere batua erabiliko dute, baina jendeak dakien euskara erabiliko du, beraz konbinaketa bat emango da euskara herrikoia eta euskara batuaren artean.
EGANA OSA
61


GaiezKomunikabidTelebistaHerri telebATB
PertsonaiazARANTZABAL1
EgileezOSA2Komunikabid

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude