«Antzerkiari eskaintzen zaion diru laguntza iraingarria da»


1990ko otsailaren 25ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Lukax Dorronsororekin elkarrizketan.
LUKAX DORRONSORO
«Antzerkiari eskaintzen zaion diru laguntza iraingarria da»
Txikitandik oso beldurtia izan da publikoaren aurrean, eta horregatik antzertiaren munduan sartu zen. Estraineko antzezpenak ausardia gehiago zion, eta berarentzat mesedagarri gertatu bazen, gainontzekoentzat beste hainbeste izango zela pentsatu zuen. Harrez gero, Lukax Dorronsoro Gaztelu, Berastegi, Getaria-eta Deba inguruan ibili da taula afizioz zuzentzen eta bi helburu nagusi erruz betetzen: euskara herriratu eta mezua daraman obra plazaratu.
Aizarnako herria antzerki eskenategien antitesia da astelehen arratsaldez. Bertan, ixiltasuna, bakea eta bakartadea haizearen zarata soilarekin nahasten dira, hara non dramaren komertzialtasuna orain dik ez den iritsi. Eliza zahar baten atzekaldean, umez inguraturik, Lukax Dorronsorok lekzioa irakasten du antigualeko maixuen antzera. Urte ugari pasa da Atauago Aian lehen antzerki emanaldia ikusi zuenetik, baina bere gorputzak nahiko kuerda badu oraindik kandilejen enkantua maite eta bokazio hutsezko antzerki afizionatua bultzatu eta defendatzeko. Oztopo ororen soinetik.
Amateurron antzerkia ez da momentuz behintzat profesional mailara iritsiko; halla ere, euskaraz trebatzen diren talde bakarrak afizionatuak dira. Nola isladatzen da hori Gasteizko Jaurlaritzaren subentzio politikan?
Antzerti profesionala bereziki laguntzea ondo ikusten dut, antzerkia behar baltin badugu, profesionalek eskainiko dutelako. Talde amateurra, ene ustez behinik behin, laguntzaile soila da, gure herrian izan daitezkeen eskariak noizbehinka bete eta herri giroa mantentzen bultzatuko duen koadrila bat; zentzu honetan, ez da sekula santan euskaraz ondo tajututako taldea izango. Amateurrak beharbada, bideak ireki eta jendearen egarria finkatzeko agertzen dira, baina zerbait itxurosoa landu nahi badu, kostoei frente egin beharko dio, eta gastu gutxiago izanik ere, laguntzak halabeharrezkoak gertatzen dira. Jaurlaritzak ordea, amateur antzerkia zeharo baztertu du. Gipuzkoako Diputazioak propio, laguntza batzu luzatu dizkigu guri, baina Bizkaiko kasua txapuza bat iruditzen zait
Nolanahi ere, subentzio politika sei taldeen eskaintzara mugatzen da selik.
Absurdoa iruditzen zait, ezen, esan bezala, talde amateurrei lagundu behar bazaie, profesional guztien betebeharrak estali behar direlako. Politikaren puntuetariko bat, kalitatearen arteko duda mudak dira. Kalitatea ez dagoen garaian ezin daiteke bere bila abiatu; joan daiteke akaso, baina ez aitatu kalitaterik ez daukana baztertuz. Ditxosezko kalitatea ez da egongo agian hasiera batean, aukera minimorik ez duten sasolan, eta horretarako laguntza eskaini behar zaie; guztiek etekin onak lortzeko aukerarik ez dute izango, baina bateren batzuek bai, eta hauek sortzeko, askori luzatu behar zaio babesa. Euskal Herriko errealitate pobrea ikusirik, bihar goizean sortuko den talde kaxkarrena ere ezin daiteke subentziorik gabe laga.
Baina Eusebio Larrañagak garbi utzi zuen beralek nahiago dutela «bost edo sei talde indartzea» eta "besteentzat zirkuito bat" eratzea.
Nik ez dut ulertzen Eusebio, inondik inora, esaten duen edozerri ez baitiot zentzurik aurkitzen. Lehenik, ez dakit honelako aitorpen absolutu hauek nola burutu daitezkeen. Onartzeaz gain, oso inportantea iruditzen zait aurrera atera daitezkeen bost taldeen muntaketa garrantzitsuak bereziki laguntzea, baina hori bakarrik, handikeri batean jaustea litzateke. Gainera, honelako muntaiak egiteko azpiegitura osoa falta da Euskadin, garestia delako batetik, eta bestetik, orain dagoen baino borondate politiko askoz handiagoa beharko litzakeelaio aurrera ateratzeko.
Jaurlaritzaren beste argudioa, eskaera talde beraiek bultzatu behar dutela izan da.
Hori afirmazio bat da. Zerbait sendotu ahal izateko antolaketa eskatzen du: emanaldiak eskaini behar dira, eskaintzeko antolatu egin behar da. Zirkuitoa "Laiki behar da emanaldiak izateko, alferrik baita -atea bestela, antzokiak dohainik jarriko dizkigutela eta sarreren diru kopurua guretzat izango dela. Honek guzti honek, antolaketa tinkoa eskatzen du, emanaldi egutegi zehatza prestatzea, prentsa horren ingurura erakartzea, eta abar. Horretarako, jende antolatu eta liberatua behar da, baina garai batean biltzarra ito zuen bezala honelako aukerak desegin eta egoerara itzultzeko posibilitateak eskaintzen ez baditu, alferrikakoak dira adierazpen horiek.
Zein da orduan gaixotasunaren erremedioa?
Taldeen behar minimoak aztertu eta horiek subentzionatu. Egoera tamalgarri hau era askotara konpon daiteke: besterik gabe, amateurrok berrogeita hamar eta profesionalak larogeiren bat emanaldi eskaini ahal izateko zirkuitoak antola daitezke Euskal Herri osoan. Irtenbide hau, apika, obrak zuzenean laguntzea baino askozaz etekin hobea emango lukeen bidea izango litzateke. Edozein antzerki muntaia burutzea ongi iruditzen zaidala aitortu behar dut, eta internazionala bada askoz hobe, ikusi eta ikasi egingo baitugu era honetan. Ordea, esfortzu guztia horretara mugatu eta euskarazko antzerkia baztertzea kondenagarria da, Nafarroako Jaialdietan edo Gasteizen gertatzen den bezala. Euskal antzerkiaren partaidetza inportante batek present egon beharko luke bi jaialdiotan.
Euskali adjetibo horrek zer suposatzen du ba da?
Lasagabasterrek definizio txukuna egin zuen euskal antzerkiari buruz: "Taula gainean euskaraz antzezten den antzerkia da euskal antzerkia". Itzulia izan arren.
Lehen aipatuteko bazterketaren barruan, Iparraldea kasu berezi bezala geratzen da.
Iparraldeko egoeraren arazoa demografikoa da. jende gutxi bizi baita bertan. Hango antzerkilarien bizitasunak eta kalitateak, gureak baino etekin hobeak lortzen dituen antzerki mugimendua dagoela erakusten du. Bertako eszenak aurrera egin eta bizibidea balu, zenbait talde profesionalduko lituzke, Euskal Herri osoari begira. Hau honela izanik, bideak, eskabideak eta subentzioak hemendik eskaini behar zaizkio, etekina honera datorrelako azken finean.
Nola edo hala, antzerkia gaiabehera gorrian aurkitzen da. Orain sei urte 350 emanaldi eskaini ziren Gipuzkoan eta 1988an, 125 bakarrik Hego Euskal Herrian. Zer gertatzen da hemen?
Antolaketa falta izugarria dago. Lehen aipatu dut zirkuitoen arazoa, eta ez pentsa egungo kontu berria denik. Antzerki Taldeen Biltzarrea bizi zen garai hartan, saiakera batzuk sortu ziren, aurrera ateratzeko modukoak gainera; baina bukaeran, aurrepausurik egin ezinean, batzarra pikutara joan zen. Izan ere, Biltzarrak liberatu bat edo beste behar baitzuen urratsak aurrera eraman ahal izateko, eta ez baduzu nondik, pertsonak ezin dituzu mantendu, eta amateurrak ezin izan zuen. Gure arteko harremanek tinko diraute oraindik, baina erakunde bezala porrot egin zuen. Honen arrazoi nagusia Jaurlaritzaren erabateko boikota izan zen. Beraien eritziz, Antzertik bete behar zuen zulo hori eta antzerki amateurraren mugimendu osoa soberan zegoen. Ez genuen hala uste, baina honela gertatu da. Harrezkero, bakoitzak bere aldetik eta zeharo atomizatuta segitu dugu. Eta hori, Jaurlaritzari sor diogu. Egun urtea poliki betetzeko adineko zirkuito iraunkorra egon behar luke, eta orduan beharbada, beste jendetza joango litzake antzokietara, ez orain agertzen dena.
Egoerari erantzuteko, Euskal Aktoreen Batasuna eta Antzerki Taldeen Biltzarra bezalako elkarteak eratu dituue. Alferrik?
Ez dakit seguru batasuna une honetan zertan den. Hasieran bazirudien zerbait txukuna egin zitekeela, baina harrez geroztik zarata gutxi atera duen mugimendu bat bilakatu da. Eta tristea da. Errealitatea asko altatu da, garai batean taldeak zeuden bezalaxe, gaur egun promotorak baitaude, eta interesak oso desberdinak dira. Gerora, akaso, moldatu egin daiteke egoera. Momentu honetan, Antzerki Taldeen Biltzarra segitzen dut planteatzen berriro, eta amateurrekin eratuko nuke, nukleo iraunkor bakarra bera izan daitekeelako momentuz. Beste guzbek interes desberdinekin jokatzen dute eta konpetentzia merkatuan sartzen dira sarri askotan. Gaur egun, esate batera, euskaraz antzeztu duten talde profesional gehienak subentzio bila atera dira eta euskalzale uste genituen zenbait konpainiak muzin egin dio euskarari.
Subentzio politikaren gorabehera eta eskakizunak halamoduzko antzerki espekulatiboa eragin al du talde profesionalen artean?
Ez naiz erabat ausartzen hori esatera, baina badirudi baietz. Bizitzeko garantiarik gabe dabilen taldeak ate asko jotzen ditu eta txapuza bati entsi beharko badio ere, heldu egingo dio hurrengo egunean biziko bada. Ez dakit zer puntutaraino dirua lortzeko produkzioak burutu diren, hori lehen helburu bezala finkatuta noski; agian kalitatea eta obraren garrantziari gehiegi begiratu gabe. Ni ez naiz ausartzen horrenbeste esaten, baina egoerak bide eskaintzen du horretarako.
Zentzu honetan uler al daiteke euskal antzerkian azkenaldian gertatu den komedia joera?
Urteak dira taldeak komediaren bila hasiak direla. Momentu batean, beharrezko gauza bilakatu zen. Francoren heriotzaz geroztik iritsi den honelako errelajamendu horrek ekarri duen eskabidearen erantzuna izan da. Gaur egun, orekatze jo nahia ikusten da antzerkian dabilen zenbait jenderengan,baina era bakar bati eustea eta esklusibatzea huts eta akats bat dela uste dut. Guztia ukitzen hasi behar dugu. Epe bat besterik ez da, eta hurrrengoa ere, akaso, farsa izango da.
Azkenaldian halaber, antzerki topaketak indartzen hasi dira, antzerki asteak bereziki.
Besterik ezean egun sortzen ari den bidea da. Antzerkiari nolabait bideak ireki edo iristen ez diren aukera minimo batzuk eskaintzen ari da. Mantentzea lortzen duen zerbait da. Hori ordea, beste zenbait arlotan legez, antzerki munduari petatxoak ipintzea da. Beste seriotasun bat behar da, dudarik gabe. Hori ere, nolabait atomizatuta geratu den mugimendua da.
Zeuk urte asko igaro duzu antzerkiaren munduan. Eugenio Arozena Antzerkiko zuzendari teknikoak, dirudienez transizio epe batean bizi izan garela eta "iluntasunaren amaiera 1990ean ailegatuko" dela aitortu zuen orain pare bat urte. Zeuk ere itxaropen hori al duzu?
Euskal antzerkia asko aldatu da, trebetasunaren aldetik. Bere desantolaketa eta guzti, eskolak jendea erditu du eta aktore sail bat badabil. Baina horrek ez du kentzen beste bat izan behar zuela. Ikaslegoan ere trasbase garrantzitsua gertatu da, gaur egun jende gaztea hurbiltzen baita batez ere antzokietara. Zerbait aldatu da eta ez nuke esan nahi txarrera mutatu denik. Orain, aldaketaa antzerkizaleen indarraren poderioz gertatu da, kanpoko kontrako indar guztien gainetik. Ezintasun ororen gainetik, ahal izan du zerbait egin, eta zerbait horren fruitua da.
A.GOSTI Argazkiak A.BAYO.
27-30


GaiezKulturaAntzerkiauzendariak
PertsonaiazDORRONSORO2
EgileezGOSTIN1Kultura
EgileezBAYO1Kultura


Azkenak
“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude