"Nola ukatu maitasuna preso duten semeari?"


1989ko urriaren 29an
Maritxu Pagolari elkarrizketa.

Maritxu Pagola, Hernaniko etxekoandrea
"Nola ukatu maitasuna preso duten semeari?"
Maritxu Pagola, GAL talde parapolizialak erahil zuen 'Beltza' errefuxiatuaren ama da, herriko emakumea, Hernanikoa. Euskal Herriko beste hainbat bezala, espainiar poliziaren esku semea atxilotu zioten eta horregatik, Herri Batasunaren hauteskunde karteletan bere irudia aukeratu da, 'preso guztien ama bezala'.
ARGIA.- Zer dela eta atera zara HBko hauteskunde kerteletan, zer esaten dizute?
M.–Beno, niri kartel horretan ateratzen naizelako Euskal Herriko preso guztien ama ematen dudala esaten didatenean, izugarrizko poza ematen dit. Gartzelan dauden preso bakoitzak kartel horretan bere ama ikusten badu, niretzat bapo. Jendeak ulertu beharko luke kartel horrekin zer adierazi nahi den, ulertu beharko luke zenbat aita eta ama dauden herri honetan sufritzen. Euskal Herriagatik borrokan ari direnengatik nola ez dugu maitasunik izango! Penagarria da esatea, baina gaur egun jendea dabilen bezala, gauzak horren aise hartuz, beraien etxean halakoren bat izan arte ez dira konturatuko zer den atarramendu hori. Orain ez dute sinestu nahi baina tokatzen bazaie, orduan aterako dituzte kontuak.
A.–Zer deritzozu ematen ari den sakabanaketa politikaz?
M.–Zer esango dizut ba nik, niri oso gaizki iruditzen zait. Gurasoek semea edo alaba bisitatzeko aukera izan beharko genuke gutxienez, ama batentzat hori ezinbestekoa da. Badakigu bai, zertarako ari diren hau egiten; batere laguntzik gabe geratzeko eta jata izorratzeko. Errenditu egin nahi dituzte gure seme-alabak. Baina bere semea maite duen ama batek ezin du hori onartu eta azkenera arte lagundu behar dio.
A.–Nola aurkitzen dira gurasoak animoz?
M..–Guraso guztiok gauzak konponduko direnaren esperantza dugu, jendea bere senera itzuliko denaren esperantza. Nola kandela bat piztu eta askotan jartzen den su txikia?, ba beti pentsatzen da su txiki hori bizituko dela. Ahal den gehiena lagundu behar zaie seme-alabei eta gehiago, hauek bezala, Euskal Herriagatik joan badira kartzelara. Gure betebeharra, beraiek laguntzea da. Ba omen dira semeak han eduki eta laguntzen ez dieten gurasoak, baina ez dira gurasoak, izenez bakarrik dira hala. Niretzat ama bakoitzak semea bisitatzen duenean, ondo asko daki zer esan behar dion, bakoitzak daki zerk jarriko duen pozik semea, zer esan behar zaion laguntzeko, hori barrutik ateratzen da. Niri behin militar batek, semea bisitatzera joan nintzenean, ezer ezin zuela egin esan zidan. Orduan nire egoera berdinean egon beharrik izango ez zuenaren gogoeta luzatu nion, baina hala balitz poztu egingo nintzatekela, ez semeagatik, baizik eta berak nik sentitzen nuen mina senti zezan, bihotzeko atsekabe hura.
A.–Zure ustez, jendeak ulertzen al du zuen egoera eta konponduko al da berau?
M.–Ez dakite zer den ama baten sufrimendua, eta horrekin ezin da horrela jokatu. Gure maitasunarekin jolasten ari dira. Espainiara joan, penintsulako beste puntaraino, sosak eta denbora frango gastatu eta biajea alferrik izan dela esaten badizute, akabo! Ez dizute semea bisitatzen uzten. Gure apaizek ere ederrak bota dituzte, baina ahaztu egin dute Frankoren garaian bezalaxe gurasoak, sufrimendu asko pasa beharrean gaudela. Lehen mezetara edozein joaten zen eta orain aldiz, edozein joaten da gartzelara. Baina denak izango du bere buelta, eta orain halako astakeriak egiten ari direnak pagatu beharko dituzte eurenak. Hortan dudarik ez, lehenago edo beranduago aldatuko dira gauzak. Orain harro-harro dabiltzan horiek umilduko dira. Oraindik heriotzak frango izan beharko ditugu zorigaiztoz, baina ez da luzerako izango astakeria hau. Guk badakigu, fin jokatzen duenak azkenean berea lortzen duela. Eta hala izango da.
B. ARTOLA
Maritxu Pagola
12

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakSakabanaket
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazPAGOLA2
EgileezARTOLA3Politika

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Hondartzetara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria abuztuaren 6an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.


Pili eta Fontsoren aitortza beharra aldarrikatu dute Laudion

Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]


2023-04-26 | Mati Iturralde
Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]


Euskal preso politikoak
Sakabanaketa politika amaituta, etxeratzea helburu

34 urtez luzatu den euskal preso politikoen sakabanatze politika amaitutzat eman dute Etxeratek eta Sarek, ostiralean Espainiako Gobernuak iragarritako bost Euskal Herriratzeekin. Pozez hartu dute berria bi elkarteek, eta iragarri dute orain lanean jarraituko dutela preso,... [+]


Oztopoak euskal presoen hirugarren graduari, Bilboko manifestazioaren atarian

Urtarrilaren hasieran euskal preso politikoen eskubideen alde Bilbon egiten den manifestazioa beti da berezia eskubideen aldeko egutegian, baina aurtengoa bereziki nabarmendu da, besteak beste, dagoeneko sakabanaketaren amaiera irudikatu nahi delako.


2022-11-15 | ARGIA
Beste zazpi euskal preso politiko Euskal Herriratuko dituzte

Iñigo Guridi Lasa, Asier Badiola Lasarte, Iñaki Bilbao Goikoetxea, Orkatz Gallastegi Sodupe, Fermin Vila Mitxelena, Iñigo Zapirain Romano eta Alberto Viedma Morillas preso politikoak Euskal Herriko espetxeetara hurbilduko dituzte.


2022-09-01 | ARGIA
13 euskal preso gehiago hurbilduko dituzte Euskal Herrira

Espainiako Gobernuko Espetxe Zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak adostu dute beste hamahiru euskal preso Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako espetxeetara hurbiltzea. Ez da jakinarazi zein espetxetara eramango dituzten; Lakuako Gobernuaren esku dago erabakia.


2022-03-10 | ARGIA
Jon Gurutz Maiza euskal presoa Frantziako Lannemezaneko espetxetik Martutenera hurbildu dute

Etxarri Aranazko Jon Gurutz Maiza Artola preso politikoa Frantziako Estatuko Lannemezaneko espetxetik (Euskal Herritik 330 kilometrotara) Donostiako Martuteneko kartzelara hurbildu dute, Etxeratek zabaldu duenez.


Garazi Abrisketa eta Aitana Izagirre
“Mirentxin Gidariak ekimenaren furgonetekin Granadara eraman eta ekartzen genituen Euskal Preso Politikoen senide eta lagunak”

Garazi Abrisketa (Zollo, 1988) eta Aitana Izagirre (Zollo, 1993) Mirentxin Gidariak ekimenaren parte izan dira eta euren esperientzia azaldu dute, baita taldearen disoluzioak utzi dien sentsazioa ere.


Eguneraketa berriak daude