Martin Olazar: "Enpresek ez dute nahi epe luzerako ikerkuntzarik"


1988ko otsailaren 28an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Martin Olazar-ekin elkarrizketan.
Ikasketak bukatu eta ia berehala, unibertsitatean sartu zen berriro Martin Olazar, irakasle bezala ordukoan, 22 urte zituela. Unibertsitatera zeharo dedikatuta, 32 ditu orain Fikaho kimiko gazte onek, eta bertan jarraitzen du, U.P.V.-ko zientzia fakultateko ingenieritza kimikoko departamentuko bere postuan. Ohizko klaseetaz gain, euskara teknikoa ere irakasten du fakultatean. Ikerketarako ere astirik ba omen du Martinek eta doktoregoa lortzeko tesian, adibidez, ondoren patentatu izan den polimero berri bat 'sortu' edo estudiatu zuen.
Martin Olazar: "Enpresek ez dute nahi epe luzerako ikerkuntzarik"
GALDERA: Sarritan ganorabakotzat jo den U.P.V. honetan, zientzia fakultateak seriotasun itxura mantendu du, dozentziaren aldetik behintzat, ez da?
ERANTZUNA: Bai, beste fakultate batzu baino zaharragoa bada eta. Nik gainera esango nuke zientzia fakultate bertan ere, seriotasun desberdintasuna badagoela; esate baterako, kimika berton klase aldetik askoz ere klase gehiago eta ordutegi zehatzagoak ditugu. Apur bat, nola esango nuke nik, buru karratuagoa dugula. Ez diot hau ni departamentu honetakoa naizelako baizik eta, tradizioz, kimika teknikoko departamentuan (gaur egun ingeniariatza kimikoa izena duena) beti egon dira ordutegi zehatzagoak eta zorrotzago betetzen dituen jendea. Dozentzia aldetik, zientzia fakultate honetako adar hau da zorrotzena. Dena dela, nik esango nuke gaur egun, zoritxarrez, dozentziari behar duen garrantzia ez zaiola ematen. Ikerkuntzan sartuta dago jendea, eta behar bezain ondo prestatu gabeko klaseak ematen dira. Gauza puntualei buruz asko dakizu, baina gauza orokorragoak azaltzerakoan akatsak nabari dira.
GALDERA: Irakasleen preparazioaren aldetik, esan nahi duzu?
ERANTZUNA: Bai, beno, nire ustez irakasleek ikerkuntza derrigor bete behar dute. Esan nahi dut irakasleen preparazioa bai zientziaren aldetik eta bai gai orokorretan izan behár dela; ikerkuntza egitea derrigorrezkoa da horrela beste ikuspuntu batetatik ikusten direlako gauzak.
Askotan hemen egiten dena zera da, ikerkuntzan sakon sartuta egon, dozentziaren inguruan dauden beste alor asko prestatu barik doazelarik klasera, neugandik hasita hau. Ez dira klaseak behar bezala prestatzen seriotasun hori egon arren.
GALDERA: Ikerkuntza aipatzen duzu, ba al dago unibertsitate honetan ikerkuntzarako nahikoa infraestrukturarik?
ERANTZUNA: Orain ondo edo ondo samar gaudela esango nuke. Lehen ez zegoen ezer, dena egiten zen inolako infraestruktura barik. Gaur egun unibertsitate honetan hainbat sutentzio ematen ari dira, proiektu asko lor daitezke. Lanerako gogoa baduzu, esate baterako, diputazio bera edo Madrileko CAICYT ('Comisión Asesora de Investigación Científica y Técnica' delakoa), honen edo horren bidez dirua lor zenezake, zorionez. Ingeniaritza tekniko departamentu honetan inoiz pentsatu ere egin ez ditugun aparatuak erosi ditugu orain, miloi asko balio dutenak, batzu proiektu subentzionatuen bidez, beste batzu unibertsitate berak erosiak eta abar.
GALDERA: Norako egiten da ikerkuntza?
ERANTZUNA: Zoritxarrez ikerkuntza gutxi egiten da enpresetarako, gehiena erakunde publikoentzat da, adibidez, euskal gobernu edo aipatutako CAICYT horrentzat. Zenbait kasutan egiten da enpresetarako ere, esate baterako CEPSA-rako inoiz ibili gara, edo PETRONOR-erako. Baina enpresek ez dute nahi epe luzerako ikerketarik; arazoren bat daukatenean, zuk arazotxo hori konpon diezaiezula nahi dute eta ez besterik. Nire ustez hori mentalitate falta da, ikerkuntza ez da bakarrik gauza puntualak egiteko; puntualak bai baina epe luzerako ere bai. Normalean arazo puntualek bere lastrea daukate atzetik, arazo sakonagoak daudela atzean esan nahi du horrek.
GALDERA: Beraz, enpresekin eginiko proiektu gehiago egin beharko lirateke?
ERANTZUNA: Nire ustez bai, erabat ahaztuta dago gai hori. Beti gabiltza esaten unibertsitateak gizartearekin lotura izan behar duela eta, nire ustez, guztiz landu beharreko aspektua da hori. Orain badirudi zertxobait laguntzen ari direla; errektoregotik baina, beno, apoiatu beharreko gauza da, ez dago dudarik.
GALDERA: Zientziagizon bezala non ikusten duzu gehiago zure lekua, dozentzian ala ikerkuntzan?
ERANTZUNA: Lehen esan dudan moduan, biak dira garrantzitsuak. Esate baterako, dozentzia ez da bakarrik liburuak hartu, klasera joan eta aurkeztu. Alde batetik hori bai, baina bestetik, ikasleek (zientzia fakultatean batez ere) beren karrera amaitzerakoan tesinak eta ikerketa lanak egiten dituzte, eta hori ere ikasketaren barruan sartuko nuke. Ez da bakarrik tarimaren gainean egon eta gauzak azaltzea, tesina egiterakoan aparailuak erabiltzean eta tarimatik azaldutako gauzak praktikan ipintzean, izatez hori ikerketa da, eta ikasi behar da hori ere. Horregatik uste dut ikerketen parte bat dozentzian sar daitekeela. Ondo dosifikatutako dozentzia beharrezkoa da baian ikerketa ere derrigor sartu behar duzu, bestela dozentziarako gaitasuna galdu egiten duzulako. Beharbada niri, gustatu, ikerketa gustatzen zait, hor ez dago dudarik. Dozentzia egin beharrean nago, bizimodua irabazteko irakatsi behar dut, baina bestela nik nahi eta maite dudana ikerketa da.
GALDERA: Alderdi tekniko hauek apur bat alde batera utziz; nola ikusten duzu euskal adarraren presentzia fakultatean, orain momentuan eta orain arte irabazi izan dena?
ERANTZUNA: Oraintxe, esate baterako, bultzaka ari gara euskarazko asignaturak ipintzeko baina dena dela, ez doa behar bezain azkar euskal adarraren ezarpena. Faktoreak asko dira, eta faktorerik inportanteena, ikasle beraiena. Gure kasuan, kimikan, 3. mailan ez bada ipini orain arte euskaraz asignaturarik ikasle faltagatik izan da. Irakasleak bagaude, departamentu bertan bi.
GALDERA: Baina gai hori ez doa konponduz?, ez al dago gero eta euskal ikasle gehiago?
ERANTZUNA: Bai, baina nik ikusten dut oso astiro doala. Etortzen dira bai baina gaur egun 3. mailan 300 ikasle inguru egongo dira denetara; datorren urterako hogei ikasle euskaldun lortzea kristona litzateke, oraingoz %lOa ere ez dago barren
GALDERA: Behintzat beste atal batzu nahiko euskaratuak daude, ezta?
ERANTZUNA: Bai, adibidez, zientzia fakultatean Biologia bera, denok dakigun moduan ikasle gehien berak du eta, Biologiak bakarrik beste zientzietako adar guztiek beste ikasle du. Dudarik ez, gero ia guztia dago euskaraz, asignaturaren bat faltan den ez dakit. Eta arrazoia, beste batzuren artean, ikasle asko dagoela da agian. Dena dela, hor denok ekin behar dugu, ez dakit nola baina ekin behar dugu.
GALDERA: Ikasle falta diozu, irakaslego prestaturik badago?
ERANTZUNA: Beno, irakasle falta ere problema latza da batzutan, baina ikasleena larriagoa. Bestalde, egon izan dira plangintzak irakasle euskaratzeko baina irakaslerik ez da apuntatu eta ez da inor joan.
GALDERA: Gainera, demagun irakasle batek badakiela kimikaz, badaki euskaraz, baina euskaraz kimika irakasteko ez da beharbada nahikoa kimika eta euskara jakitea, hor prestakuntza eta esfortzu pertsonal serioa eskatzen du horrek...
ERANTZUNA: Bai,.dudarik ez, kimikaz jakin behar da eta euskara jakin behar da, baina ez da berdina kimika jakin eta gero erdaraz prestatzea klasea, berehala ez dira ematen baina prestakuntza txikiagoa eskatzen dute erdal klaseek. Euskaraz hainbat lehenago abisatu behar zaituzte asignatura bat euskaraz eman behar duzula, eta askotan hori ere problema bat izaten da, hilabete lehenago esaten badizute ezin duzu ganoraz prestatu.
Baina, beno, nik uste dut euskara ondo menperatzen duenak eta kimika badakienak ondo eman ditzakeela klaseak. Beharbada arazo teknikoak egon daitezke, hitz konkretuak eta, baina hainbat alorretan hainbat gauza eginak daude, UZEI-k eta Elhuyerrek eginak, adibidez.
GALDERA: Bai ikasle eta bai irakasle daudenean, ez da nabari gero beste premia bat, beharbada larriagoa, testu euskaldunen falta?
ERANTZUNA: Bai, badago falta hori. Testu gutxi daude eta daudenak behar dira, oso oso gutxi daude nahiz eta UZEI eta Elhuyar horretan ari diren lanean. Gure sailean bertan, esate baterako, 3. maila ematen hasi behar badugu, ez daukagu ezer eta guk hasi beharko dugu testuak prestatzen eta dena lantzen.
GALDERA: Euskara eta zientziaz hitzegitean alfabetatze teknikoaren beharra ikusten da, baina ekimen horretan ere tira birak daude, ezta?, hor daude UZEI UEU-ko alfabetatze tekniko saila, Elhuyar... Eremu libreegia ez da agian?, ez da nabari lan koordinatu baten beharra?
ERANTZUNA: Begira, hemen fakultatean, euskera teknikoa ematen lau lagun bagara behintzat, baina geure artean berton ere, zirkunstantzia askogatik apur bat bakoitza bere aldetik doala gabltza, ni neu, esate baterako.
Nire ustez koordinazioa ezinbestekoa da, testuak euskaratzen gabiltzanak ikusten dugu koordinazio falta nabaria dagoela, hitzen bat edo terminoren nola ipini dezakegun pentsatzen hasten garenean.
GALDERA: Nork hartu behar du hor aurrea, beraz?
ERANTZUNA: Erakunderen batek egon behar lukeela uste dut nik. UZEI-k, esate baterako, ordenadoretan sartuak dauzka hitzak eta telefonoz kontsulta ere egin daiteke. Nik uste dut horrelako gauzaren bat antolatu beharko litzatekeela, baina zentralizatua, arazoak ditugunean denok bertara jo ahal izateko. Ideia hori ona izango litzateke. Ez dakit konkretuki horrela, kontsulta sistema honekin edo, baina koordinazioa beharrezkoa da, bai.
GALDERA: Eta Euskaltzaindiak euskara teknikoaren garapen honen aurrean zer egiten du?
ERANTZUNA: Beti aipatzen den gaia da hori. Ez Euskaltzaindiak bakarrik, nik uste dut hizkuntzataz ari diren akademia guztien arazoa dela hori. Zientziazko hizkuntza zientzilariek egiten dute normalean eta gero, besteek, urteak pasa eta gero konturatzen dira denek darabiltela hitz hori eta orduan hartu egiten dute beste barik. Euskaltzaindian ere beste akademietan moduan pasatzen da, hobeto behintzat ez, berdin: UZEI-k erabili eta erabili egiten dituenean, orduan. Adibide argia dago, Euskaltzaindiak atera berri du maileguzko hitzen liburuxka bat, baina UZEI-k egin duenaren laburpen bat baino ez da.
GALDERA: Zuk Elhuyarren ere parte hartu izan duzu, zein eritzi duzu euskal zientzia aldizkari honen gainean?
ERANTZUNA:Oso ona, Elhuyarrek izugarrizko lana egin duela uste dut. Sortu zenean beharbada bere funtzioa zientzia euskaraz ematea zen, baina gaur egun ez da hori, gaur egun bere benetako funtzioa gauzak erdaraz egiten diren moduan egitea da, ikertuntza zabaltzea. Lehen helburu hori gainditu eta izugarrizko betebeharra egin duela Elhuyarrek ikusten da. Orain, gainera, bi aldizkari daude. Bata, Elhuyar ohizkoa eta bestea, 'Zientzia eta Teknika', dibulgazio mailakoa. 'Zientzia eta Teknika' honetan gaiak maila askoz ere apalagoan azaltzen dira, irakurle normalarentzat planteiatzen dira eta ideia ona bezala ikusten dut.
GALDERA: Elhuyar "zaharra" beraz, interes zientifikoagatik mantentzen da, aurrerapausu itzela hau, ezta?
ERANTZUNA: Bai horixe, izugarria. Zientzia irakastea da gaur egun gaia, euskaraz bai, baina zer egiten duen jendeak unibertsitatean da funtsa.
GALDERA: Bestea, 'Zientzia eta Teknika', beraz, euskarari bidea emateko eta dibulgaziorako gelditzen da. Zure ustez garrantzitsua da dibulgazio zientifikoa?
ERANTZUNA: Gaur egun modan dagoela esango nuke nik gainera. Esate baterako, estatu mailan 'Mundo Científico' aldizkaria ere inoiz ez da saldu izan gaur saltzen den beste. Arrazoiak? badirudi inoiz baino gehiago interesatzen zaizkiola jendeari honelako dibulgazio mailako gauzak. Euskaraz edukitzea honelako zerbait ere funtsezkoa da, gaur da momentua. Telebista bertan ere honelako programak egiteko badirudi inoiz baino interes haundiagoa dagoela.
GALDERA: Orain Euskal Telebistan ere badago dibulgazio programa bat, 'Eboluzioa', zientzia fakultateko jendearekin kontaktoan egiten ari direna; nola ikusten duzu zuk programa hau?
ERANTZUNA: Ez dakit nola sortu zen programa hori, baina interesgarria dela uste dut hemen bertoko jendeak kolaboratzea, kaleko jende eta entzulego normalak ezagutu ditzan gai hauek, nahiz eta, medio faltagatik edo, akats haundiak izango dituen programak.
LUIS FERNANDEZ
35-39

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEHUIrakasleakBesteak
PertsonaiazOLAZAR1
EgileezFERNANDEZ3Gizartea

Azkenak
Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Egiari Zor
Elkarbizitza demokratikoak begirunea eta neurritasun instituzionala eskatzen ditu

Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaituko dute lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an izango da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte.


Maila altua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Eskoletako euskalduntzea “arriskuan” ikusita, Aiaraldeko dozena bat ikastetxek konpromisoen dekalogoa adostu dute

Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]


Atlantikoko korronte baten kolapsoa adituek uste baino gertagarriagoa da

Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]


Gutxienez 23 hildako izan dira Errusiak Kieven egin duen aire erasoan

600 misil eta dronetik gora bota ditu Errusiak Ukrainako hiriburuaren aurka. Gerra hasi zenetik egindako aire eraso handienetakoa da. Zelenskik nazioarteari eskatu dio erantzun dezala, Putin Trumpekin bildu eta bi aste eskasera.


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Nafarroako informazioaren arloko profesionalek Gazako kazetarien sarraskia salatu dute

Informazioaren arloko dozenaka profesional bildu dira ostegun arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan, Gazan kazetari lanetan ari direnen aurka Israelgo armada egiten ari den sarraskia salatzeko.


Eguneraketa berriak daude