Sokagintza, Azkenetan Dagoen Ofizioa


1987ko maiatzaren 31n
Jose Manuel Zufiaurre, 64 Urteko Napar Sokagilea
Sokagintza, Azkenetan Dagoen Ofizioa
1987.a, talde eta pertsona marginatuen urte izendatu zuen ONUk. Burua makurturik gaudela ere, begiak iriki ahala marginazioa edonon antzeman dezakegu. Baina, zein talderengana jo? Uste baino errazago gertatu zaigu, aspaldiko lagun napar baten solasak argitu bait du geneukan kezka. Jose Manuel Zufiaurre, 64 urteko napar sokagile honekin uzten zaituztegu.
ARGIA.–Nondik datorkizu tradizioa?
JOSE MANUEL ZUFIAUR.– Gerra zela eta hasi nintzen ni lanbide honetan. Beraz badaramatzat 51 urte eskulangintza honetan, gaur egun artisau gutxi gelditzen diren horietariko bat naukazuelarik. Dena den, inoiz inongo gerrarik jasan behar izan ez bagenu nire aitak nirekiko zuen bestelako lanbidean sartua izango nintzatekeen. Aitona eta aita sokagile genituen. Aitona Urdiainen, Altsasu hondoko herriskan jaio zen eta Lizarrara ezkondu zen. Jakingo duzuenez, Estellako azokari sekulako ospea dariola aintzinetik eta pentsatzekoa da amona ezagutuko zuela hemen plazaz plaza ibiliko zen horietariko batean.
A.–Bolada hartan lan honek gizartearekiko zeukan funtzionaltasuna zein izan zen? Nola hasi zinen sokagintzan?
J.M. Z.–Esan behar da lehendabizi gutxi lan egiten zela baina askoz ere soka gutxiago saldu zeren aitonaren garai haietan lan eskaintza eskaria baino haundiagoa bait zen. Nekazaritzan betetzen zuen funtziorik garrantzitsuena eta ondorioz gaur egun baino erabiliagoak izaten ziren sokak. Esan dizuedan bezala, sokagile askok egiten zioten elkarri konpetentzia eta arrazoi hau zela medio gure amonak ere azokoaz azoka joan behar izaten zuen ahalik eta soka gehien saltzeko asmoz. Gure aitona, berriz, etxean geratzen zen. Indar haundiko gizon motza izan zen, euskaldun motza izan ez bazen ere, eta ez dakigu zeinen arrazoirengaitik "mutil" izengoitia ezarri zioten eta honen geroztik ezizen honetaz ezagunagoak izan gara geu ere geure benetako izenaz baino.
Gure aitaren zortzi anai-arrebek Hegoamerikara emigratu zirenez, aitonak sokagintzarekiko zuen jakintza osoa gure aitari pasatu zion, familian tradizioa jarraitu zuen bakarra izan zelarik. Gerra etorria zenerako anaiak gure aitarekin lan egiten zuen nik, hamaika urteko mutil koskorrak noiz-behinkako laguntza ematen nielarik. Aitortu diezazueket sokagintza ez nuela gogoko izan hasiera hartan. Izan ere, eskola amaitzen genuenean aita eta anaiari laguntzera joan nenkien eskatzen bait zitzaidan eta, jakina, nik une horiek jolasten eman nahi izaten nituen eta ez lanean. Horregatik esan dizuet gogoz kontra aritu nintzela hasieran. Handik gutxira anaia gerrara joaten behartu zutenez nik gelditu behar izan nuen aitarekin eta orduan bai, zegoeneko sokagintzarako nuen benetako grina bilakatzen hasi zitzaidan.
A.– Lehen esan duzu konpetentzia egiten zeniotela elkarri.
J.M. Z.–Sokak egitera emanak ziren bost familia ezagutu ditut Cordeleros-en. Estellan oso ezaguna den hauzo honetan iharduten genuen gure lanbide liberal honetan. "Liberala" diodanean dauden esanahi semantiko guztiekin aditzera eman nahi dizuet. Izan ere, espazio librean lantzen bait dugu prozesu osoa, alegia, kalamua izatetik soka izaterainoko prozesua.
A.–Bost familia horietatik zu bakarrik gelditzen zara. Nolatan jarraitzen zatzaizkio sokagintzari?
J.M. Z.–Egia esan, ezagonkortasun haundiko lana dugu. Sokagile horietariko bik urteak zirela medio erretiratu behar izan zuten gure aitaren modura, baina jarraitzailerik, semeak bazituen ere, ez zuten utzi. Izan ere, haien semeek nahiago izan zuten beste lanétan ihardun. Beste hirurak konturatu ziren gainbera zihoala sokagintza eta maite zuten lana utzi beharrean aurkitu ziren. Anaia eta biok geratzen ginen eta gero ni neu, beste inor ez, anaia hil bait zitzaigun. Bi anaiok geratu ginenean orduantxe zabaldu zitzaigun pitin bat etorkizunerako atea, herriko konpetentziarik gabe gelditu bait ginen. Hau dela eta, lan honi ekiten jarraitu gintzaizkion, gure familia elikatu ahal izateko.
A.– Orain gustatuko litzaiguke zuk kontatu zeniezagun nola sortzen den soka bat, prozesua nolakoa izaten den.
J.M. Z.–Ikusten duzuenez, lan baldintza gogorpean aritzen beharturik gaude. Euria ari badu, eguzkiak eta haizeak jotzen badute hemen ez dago inolako aterperik.
Kalamua dugu lehengai garrantzitsuena. Orduko kalamua kalitate haundikoa zen, gaurkoak ezer gutxirako balio duelarik. Kalamuz oso larri ibili ginen bolada batean eta orduan sisalesko sokari, alegia, segamakinek lastoa estutzeko zerabillenari ekin behar izan genion. Beste lehengai batzu espartzu eta iutea dituzue. Beraz, kalamua gerrian duzularik eta gurpil baten laguntzaz, irun egin behar duzu eta behin irunez gero soka desberdinak egin. Kalamutik hiru maila desberdinetako hariak erdietsi daitezke: kanal, klarilo eta leba. Kanal izeneko lehen mailako haritik lizak sortzen dira, bigarren eta hirugarrengoarekin sokak egiten diren bitartean.
A.–Kalamua aipatu duzu.
J.M. Z.–Bai, landare bat da eta hemen artoaren antzera ateratzen da, kainabera eta guzti. Arrotza uztatzen den horietako lur baldintzak izan behar ditu kalamuak lehen mailakoa izan dadin. Horregatik onenak Valencia, Alicante eta lurralde horietatik datozenak dira. Lehen, erdi konponduta erosten genuen kalamua eta guk hemen kainabera kentzen genion. Gero espatatu egiten genuen hondakinak desagertu zitezen. Hurrengo pausoa orraziarena zen. Kalamua orraztu behar izaten genuen arrazteluz eta hemendik ateratzen dira lehen aipaturiko hiru mailetako kalamuak, hain zuzen ere. Sisalaren prozesuari bagagozkio, askoz errezagoa da guretzat ez bait dugu irunik behar, sokaburu batean datorkigularik. Hala ere, kalamuaz egin ditzakezun gauza finak ezin daitezke egin sisaleaz.
A.–Zer nolako sokak jaiotzen dira zure golkotik?
J.M. Z.–Denontzako deitura hau izanik ere, mota bakoitzak izen propioa hartzen du. Esatebaterako, kalamuaz milimetro tterdiko bastero liza izenekoa erdiesten da. Honetaz gain bestero-kordeta, bi sokaburuko zagiliz izenekoa, maindire-muturreko soka (larrainetan lastoa biltzeko erabiltzen ziren maindireak lotzekoa), zortzi milimetroko kutxa-soka...Bitxia egingo bazaizue ere, neri ez didate eskatzen hainbeste metrotako sokak egin diezazkiedan. Metroaren ordez bara erabiltzen dugu, barak 80 zentimetro dituelarik. Honi gehitu behar diozue sokak pisatu behar direla eta horretarako libraka eta ez kiloka pisatzen duen erromana darabilt. Libra bakoitzak 12 oniza ditu, ontzak 33 gramu dituen bitartean. Neurri estandarizatuetara pasatuaz, kiloak bi libra tterdi eta bi ontza ditu, 32 ontza zeren librak 12 ontza bait ditu. Dena den, lurralde bakoitzean libra desberdinak aurkitzen dira.
Sisalez erdietsi dezakezun sika finena 3 mm-takoa da eta sokaren loditasunaren arabera jarri behar dituzu hariak. Zortzi milimetroko soka egiteko anka bakoitzeko 3 hari joango dira, alegia, 12 denetara. Hamabi zentimetrotakoa egiteko pisuz material bikoitza erabiliko duzu, milimetrotan hori gertatu ez arren.
A.– Erakundeetatik inolako babesik lortu duzu?, edo kultur zentroetatik, alegia, ikastola, ikastetxe edo eskolatatik lan honekiko intere sik agertu al dute inoiz?
J.M. Z.– Bakar bakarrik hemengo ikastoletatik eta bera de Bidasoakoatik. Horiek ezik ez da inor interesatu honetaz. Pena ematen dit euskaraz hitz egiteko gauza ez izateak baina aitonak ezik inor ez zen euskaraz mintzatzen etxean eta...
Gero eta zerga altuagoak ezarri, B.E.Z. « madarikatu» hori, instituzioetako "zinismoa", azken batean hiltzear dagoen sokagintzari ez diote ezta so ere egiten, tradizioari jarraia ematearren ez dute inongo laguntzarik jasotzen gure sokalariek. Begibistakoa;
UREDERRA
24-25

GaiezGizarteaIharduerakLanbide tra
PertsonaiazUFIAURRE1
EgileezUREDERRA1Gizartea

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude