Julian Retegi. "Laster erretiratzeko asmoa dut"


1987ko maiatzaren 31n
Julian Retegi pelotariari elkarrizketa.
Julian Retegi. "Laster erretiratzeko asmoa dut"
Julian Retegi, Retegi II, azken urteetako pilotaririk bikainena dugu. Oraindik nahiko gaztea izan arren, bere osaba eta Azkaratek sei txapelekin zuten 'record 'a gainditu du, jadanik zartzi txapela lortu dituelarik, joan zen igandean Joxean Tolosari 22-16 irabazi eta gero azken finalean. Erasunen jaiotako nafarra, aizkora lanetan ere ibilitakoa omen pilotan hasi aurretik. Bere izaera arras ezberdina da partidoa jokatzen ari denean edota lagunartean. Pilotazaleek ongi ezagutzen dute Julianek, partido bakoitzean, erakusten duen jenioa. Ez da inoiz relajatzen, eta ez du sekula tanto bat galdutzat ematen. Tantoa galduz gero, umore oso txarra agertzen du, inoiz publikoarekin ere sartu izan delarik. Elkarrizketa honetan, aldiz, pertsona oso atsegina iruditu zaigu, partidoa jokatu aurretik hitzak ondo neurtzen dakiten horietakoa. Pilotak aukeratzeko saioan aritu gara solasean.
GALDERA: Nondik datorkizu pilotarako zaletasuna? Zure familian osaba bezalako pilotazaleak edukitzeak zer ikusi handia izan al zuen, zu ere pilotan hasteko?
ERANTZUNA: Bai, asko. Ni txikia nintzela osaba pilotaria zen. Eta batez ere orduan pilotarako afizio handia zegoen gure herrian, kirol bakarra zen, futbola oraindik ez zen hain aurrean. Horrela hasi nintzen eskolatik ateratzean eta pilotaren asuntoarekin. Ni pilotari ateratzeko eragin handiena nere osabarena izan zen.
GALDERA:-Osabak lorturiko sei txapelak nonbait eragin handia izan zuten zuk ere ondorenean zazpi txapela irabazteko...
ERANTZUNA: Honetan hasi nintzenean nire asmoak hauek ziren: pilotan jokatu eta ahal banu segundan; ez da gutxi segundara ailegatzea, baina zorte handia izan nuen eta berehala hasi nintzen gora igotzen. Lehenengo mailara igo nintzen, eta gero kanpeonatoetara apuntatu eta manoamanokoak jokatzen segitu nuen kanpeonatoak atereaz, baina sekula ez nuen izandu txapelak ateratzeko metarik. Halere, zuk esan duzun bezala, bai osabak, bai Azkaratek sei txapela zituzten irabazita; nik ez nion nire buruari metarik ipini baina haiek jarrita zeuzkaten eta beno, beti izaten da hori erraztasun bat maila bat irabazteko; beste batek jartzen badizu zuk badakizu horra ailegatzeko egokiera izan dezakezun. Orduan, kasu honetan pilotari erretiratua beti ona izaten da, izan ere marka bat uzten dute, ez da izaten erraza hori haustea baina bidea markatzen dizue, nik zorte handia izan dut horretan.
Martin Ezkurra Botilero Jakitun
GALDERA: Hasi zinenetik Martin Ezkurrak lagundu zaitu botilero lanetan. Ze eragin izan du hainbeste esperientzia duen pertsona bat aholkulari bezala edukitzeak?
ERANTZUNA: Bai, gauza asko zuzendu, makina bat kontseilu eman dizkit gaztetatik. Ni nahiko burugogorra naiz, aurrena bai entzuten dut, baina ez diot kasu handiegirik egiten. Gero, hotzean lasaiago pentsatu ondoren, askotan konturatzen naiz berak duela arrazoia, sekula eman ez diodan arren, hon egia da. Izan ere oro har iruditzen zaigu norbera perfektoa dela, baina konturatzen naiz hori ezin daitekela izan eta Martinek emandako kontseiluak probatzen ditut eta asko tan ongi ateratzen zaizkit.
GALDERA: Pixkabat gaia aldatuz, pilotako esku banakako txapelketa honetan dagoen araudia zer iruditzen zaizu. Hau da, 'eskailera' deituriko sistema honekin aurreko urteko txapeldunak partido bakarra jokatzen du. Ez al da arriskutsuegia partido batetan txapelketa bat jokatzea?
ERANTZUNA: Orain arte semifinaletan sartu izandu naiz beti. Gertatzen dena da ez dagoela pilotaririk momentu honetan, eta horiek entrepresaren gauzak dira, ze adibidez laburrago balitz lehenago bezala eta suertatuko baginateke Alustiza eta biok semifinaletan, jendea joango litzateke frontoira baina ez legoke horrelako girorik. Beraz, hiru pelotari gaude eta ez dago borroka egiterik. Izan ere semifinala ona izan liteke, Tolosa eta ni, Galartza eta ni edota Tolosa eta Galartzaren artekoa bada, baina bestela sernifinala arrunta edo txikia geratzen da. Horregatik jarri zuten eskailera. Neronendako nahiago nuke bi partidu jokatu, zuzeneko azken partidua baino.
Finalerako Gorputza Fin-Fin
GALDERA: Prestatzen hasteko...
ERANTZUNA: Bai, badu akatsik semifinaletan eskutako mina edo sortzen bazaizu, baina esperientziz ezagutzen dut, konfiantza gehiago ematen du, lehenago orain baino konfiantza gehiagokin joaten nintzen finalera.
GALDERA: Eta ia pixkabat txapelketa bertan sartuz, nola aurkitzen zara?
ERANTZUNA: Nik esperantza badut, ongi preparaturik nago, orain esperantza egiztatu behar da, denak esaten duten bezala, gorputza pronto daukat, badakit aurkakoa gogorra izango dela, eta beno, ea zorte ona izaten dudan beste urte batez eta zortzigarren txapela eskuratzen dudan.
GALDERA: Belauneko zauria erabat ahaztuta al dago?
ERANTZUNA: Belaunetatik aspaldian nabilen ongiena oraintxe nabil, orain dela bospasei hilabete tendinitisa jasan nuen baina geroztik ez dut deusen minik, beraz ongi nago, urteak neri ere joaten ari zaizkit baina fisikoki oso ongi aurkitzen naiz eta igandean ikusiko dugu zer gertatzen den.
GALDERA: Finalean Tolosa suertatu da. Zer diozu Tolosaz?
ERANTZUNA: Tolosa oso pilotari handia egin dela esango nuke azkenengo hiru edo lau urteotan. Lehen asko jokatu dut haren aurka, beti irabazteko zortea izan dudalarik. Sofritzen asko ikasi du azkenaldi honetan, beno, denok sofritzen dugu, baita ere badaki kalkulatzen partidoa, tantoa uzten, ez du gutxi esanahi horrek, izan ere badakizu, igoal relajatzen zara lau edo bost tantotan eta partidoa joan daiteke hortik. Usten dut, honek partidua tantoz-tanto jokatzen duela hogeitabi arteraino.
GALDERA: Zein nahiago duzu momentu hauetan, Tolosa ala Galartza?
ERANTZUNA: Beno, nik orain esango nizuke Galartza, nola ez dagoen hor...! Baina tira, ez, biak pilotari oso handiak diren arren joko gehiagorekin dago Tolosa momentu honetan, horregatik iritsi da azkenera. Galartza ailegatu balitz ere partidoa oso gogorra izaten segituko zukeen; biak berdintsuak dira joku ezberdinak dituzten arren, baina hor daude emaitzak, nahiz tanto batez edo biez Tolosak besteari irabazten dio, momentu honetan ez nuke jakingo bietatik zein aukeratu.
GALDERA: Azken urteetan badirudi pilota, kirola bezala, beherantz joan dela. Zure osabaren garaian eta, beste giro bat somatzen zen. Bestetik, pilotarien kalitatea jaitsi egin dela diote...
ERANTZUNA: Pilotaria sortzen ez da batere erraza. Zuk kontuak ateratzen ba dituzu lehenagoko zaharretatik hasita, beti izan ohi dira dozena bat pilotari, koadro bat puntakoena, eta gainontzekoak montoiekoak izaten dira. Orduan momentu honetan ere bagara dozena bat aspaldi xamar ezkeroztik, baina gazteak gara, hopeitamar-hamabi tartean gaude. Gipuzkoarren artean ikusten ditut afizionatu oso onak, profesionalak ere hor daude, Arteaga, Alustiza eta abar. Ez da batere erraza ez, jendeak nahiko lukeen koadro bat osatzea, pilotari on bat izateko ez da nahikoa entrenatzea, ez da futbola edo beste kirol batzu bezala, berez ere ekarri egin behar da toke bat Pilotazaleen alorrean pilotaren afizioa oso gaizki dago, ea zortea izaten den eta ateratzen diren pilotariak. Guk ere behar ditugu aurkakoak.
Pilotari Afizionatuen Ahuleziak
GALDERA: Zuk aitatu dituzu Arteaga, Alustiza eta beste. Ez ote dira beste tankera edo estilo batetakoak, alegia, fisikoki hobeto preparaturik daudenak, hobeto eramaten dutenak, baina tantoa hausteko orduan hainbeste balio ez dutenak?
ERANTZUNA: Bai, Alustiza oso 'motxa' da, ez du joku luzea, hori akats handi bat da, fisikoki ongi dago eta aguantatu aguantatzen du baino; tipo horretakoa zen Bengoetxea IV-gna; III-gn. berriz, txapeldun ateratakoa, ez zen jotzaile handia... Esan nahi nuke ez dela erraza erabateko pilotaria aurkitzea. Tolosak asko jotzen du, defenditu ere ongi defenditzen da, ibili ere daukan gorputzarentzako, dena dauka; hamarkada bakoitzetik hiru edo lau irtetzen dira puntakoak, gainerantzekoak lana emateko aproposak dira, disgusto batzu ematen dituzte, hori da pilotaren giroa. Etxenagusia zaintzen bada pilotaririk hoberena izateko bidean da.
GALDERA: Azken bolada honetan zure osabak eratu duen entrepresak, 'Pilotaberri'-k nahiko polemika sortu du. Entrepresa honetaz ze iritzi daukazu, nola ikusten duzu aurrerantzean pilota entrepresa berri honen agerpenarekin?
ERANTZUNA: Pilota promozionatzeko Euskal Herriko herri eta auzo guztietan jokatu behar da. Eta hori oso zaila zen lehenago. Herri txikietan gu ikusi nahi geituzte, nik neuk ere ahal den leku guztietan jokatzea nahi nuen eta hori ez da erraza, pilotari gutxi garelako, eta nire kasuan are zailago. Osabak komentatu zidan, pilotari guztiekin hitzegin genuen, ze asmo zituzten jakiteko. Adibidez: Besterik ez balitz Irunen eta Hondarribian edo ahal izango genuela jokatu urtean behin edo bitan. Ongi iruditu zitzaidan.
Gero, entrepresen artean hitzegin zen asuntoa konpontzearren, alde batetik arrazoia bait zuten, koadroak hautsita geratzen ziren. Eta hemendik aurrera Nafarroan, Bizkaian, Gipuzkoan, Errioxan...leku guztietan jokatzerik izango dudala itxura du, nik hori nahi nuen. Begira, txapelduna izatea gauza bat da baina asko gustatuko litzaidake joaten naizen lekutan agerraldiak ongi geratzea, eta batez ere pilota promozionatzea. Eta promozionatzeko era egokiena hori da, herri guztietan jokatzea.
GALDERA: Galartzak ez du hartu Pilotaberri entrepresako bidea. Horrek zer esan nahi du, hemendik aurrera ezingo dela ikusi frontoietan Retegi-Galartzaren aurkako partidorik?
ERANTZUNA: Pena handia izango zen hori horrela balitz. Badirudi hiru entrepresek (Empresas Unidas, Eskulari eta Pilotaberri) beraien artean hitzegin dutela konponbide batetara iritsiz pilotariak kruzatzeko, eta zortea izan dugu. Elkar ulertu dira eta zorte handia izan dugu, bestela ez genuen sekula jokatuko, ez Tolosak ez eta nik Galartzaren aurka. Pena galanta izango litzateke hori, ze Galartza pilotari handia da eta orainaldian nahiko polemikoa da gainera.
..Pilota-Berri Entrepresarekin Aukerak Ugalduz
GALDERA: Orain artean, partido bakar batzu ezik, 'Empresas Unidas'eko pilotariak ez duzue 'Eskulari' entrepresako pilotariekin jokatzeko aukerarik izan. Orain Motaberri entrepresaren sorrerarekin, eta hiru entrepresen arteko akordioaren ondorioz, entrepresa ezberdineko pilotarien arteko partidoak ikusteko aukera izango al dugu?
ERANTZUNA: Bai, horixe esan nahi nuen. Orain arte Donostiako Aste Nagusian eta horrelakoetan bakarrik genuen elkarren aurka jokatzeko aukera. Herri bakoitzeko frontoia entrepresa baten esku zegoen, bertako pilotarien arteko partidoak bakarrik ikus zitekeelarik. Orain, hiru entrepresen arteko akordioaren ondoren, edozein pilotari ikusteko aukera izango da elkarren aurka: Galartza, Bergara, Tolosa, Maiz, Etxenagusia, Bengoetxea, Retegi, Martikorena, Alustiza, Ladutxe...
GALDERA: Zenbat urtetarako dugu Julian Retegi txapeldun?
ERANTZUNA: Beno, txapeldun...
GALDERA: Txapeldun edo hor ibilian behintzat.
ERANTZUNA: Hor ibiltzeko ez daukat asmo handirik, ez dakit zenbat denboran izango naizen txapeldun, aurtengoa behintzat..., erretiratzeko asmoa ere badaukat, eta ikusiko dugu, aurten edo hurrengo urtean edo, denbora gutxi gelditzen zait ja. Laster erretiratzeko asmoa dut.
TXUMAI ITURRIA. JON MIKEL ARANO
35-39

Gaiez\Kirola\Pilota\Pilotariak
Pertsonaiaz\RETEGI3
Egileez\ARANO1\Kirola
Egileez\ITURRIA2\Kirola

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude