Donal O'Riagain: "Euskara Ez Da Hizkuntza Ofiziala Izango Europako Parlamentuan"


1987ko maiatzaren 31n
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Europako Parlamentuko Hizgabeko Lehendakaria Euskal Herrian
Donal O'Riagain: "Euskara Ez Da Hizkuntza Ofiziala Izango Europako Parlamentuan"
Donostiako Udaleko Euskara Batzardeak konbidaturik etorri da Donosfiara Donald O'Riagain irlandarra. Hiru egun eman ditu Euskal Herrian datorren udaberrian, HIZGABEk antolaturik, EEEko hizkuntza minorizatuek administrazioan duten egoerari buruzko konferentzia prestatzera. Donostiako Udaleko arduradunekin, EKBkoekin eta Eusko Jaurlaritzaloekin aritu da Donald konferentziaren prestakuntzan.
ARGIA.–Zer nolako hizkuntz politika bultzatu du orain arte Europako Parlamentuko HIZGABE bulegoak?
DONALD O'RIAGAIN.–Gaur egun hiruzpalau maila ezberdinetan ari gara lanean. Batetik, badugu egitura bat zeinetan Europako Ekonomi Elkarteko minoritate gehienek parte hartzen bait dute, Parlamentu europarrari eta EEEko Batzordeari presio egiteko, UNESCO bezalako egiturei bezala. Ez dugu ahaztu behar EEEan 40 milioi biztanle garela nork bere Estatuaren hizkuntza ofiziala ez den beste hizkuntzaren batean mintzo garenak. Elkartuta asko gara, eta bakoitza bere aldetik joanda edukiko ez genukeen indar bat eduki dezakegu.
Bigarrenik, minoritateen arteko informazioa erreztea nahi dugu. Horretarako badugu kazeta edo boletin bat italiano, frantses eta ingelesez argitaratua dena leku ezberdinetan egiten diren aurrerapenak publikatzeko. Horren inguruan bisitak ere programatzen ditugu: militante bakoitzak 750 ECU jasotzen ditu beste eskualderen bat bisitatu ahal izan dezan, han gertatzen dena ezagutzeko. Laster etorriko da horietako talde bat Euskal Herriko egoera ezagutzera.
Hirugarrenik, denon artean egitura finkoak sortzen saiatzen gara. Esate baterako, duela gutxi Eskozian izana naiz: hango ipar-mendebaldean Konferentzia bat egin berri dugu bertako hizkuntza dela eta; bertako Parlamentuak Idazkaritza bat antolatu du haurrek beren hizkuntza ikasteko posibilitateak errezteko, eta jadanik hasiak dira bertako hizkuntzan liburutxoak, kolore guztiz eginak, inprimitzen. Hori bezala, beste iniziatiba gehiago ere bultzatzen ditu diruz EEEko Batzordeak, eta urte honetan oker ez banago holako esperientzia bat babestuko da Galizian.
A.– Europako Parlamentuan zeintzuk dira hizkuntza ofizialak? Eman dezagun hemengo parlamentariren batek euskaraz egiten duela han, zer gertatuko litzateke?
D.O'R.– Europako Parlamentuan, eta baita EEEko instituzio guztietan ere, bederatzi dira lanerako hizkuntza ofizialak: ingelesa, frantsesa, alemana, neerlandarra, italiano, espainola, daniarra, grekoa eta portugesa. Parlamentuan hizkuntza hauetako bat behar da erabili; baina badira salbuespenak eta Presidenteak ametitu dezake hizkuntza minorizatu bat hitzegitea. Irlandesez hitzegiten entzuna dut Parlamentuan, eta esan behar dut irlandesak status berezi bat duela: ez da lan-hizkuntza bat baina hizkuntza ofizial bezala onartua da. Baina norbaitek okzitanieraz edo galesez mintzatu nahi badu, presidentearen esku dago. Parlamentari irlandes bat behin hasi zen irlandesez mintzatzen eta presidenteak gelditu erazi egin zion; berak, ingelesez ez egitearren, italianoz hitzegin zuen ondotik. Hori da egoera. Ezin izango duzue ofizialki euskara erabili.
Bestalde, esan behar dut asko direla dauden lan-hizkuntzak ere urritzea nahiko luketenak. Egiten diren hitzaldietatik erdiek itzulpen simultaneoa behar dute, eta hola mintzatzea oso zaila da. Europako Kontseiluan, esate baterako ez dago bi ian-hizkuntza baino: frantsesa eta ingelesa.
A.–Hizkuniza ofizialen planteamendu hori ez al dago Europaren ikuspegi bati lotua? Estatuen Europari eta ez Herrien Europari?
D.O'R.– Hasteko, EEE defenditzea ez da nere zeregina. Baina beste aldetik, esan behar dut EEEk baduela eskualdeei begira politika bat eta nere ustez politika hori oso inportantea dela. Nere eritzian, gaur EEEren oinarrian diren estatuak gero eta inportantzia guttiago izanen dute eta aldiz eskualdeek hartuko dute inportantzia handiagoa. Politika errejional bat bada gaur Europa osoan.
Hizkuntza batek badu ainitz funtzio, eta irlandesak dituenak baino gehiago bete beharko lituzte. Irlandesa da ene jatorrizko hizkuntza, nere herrian hitzegiten dudana, baina era berean kontentu mintzatzen naiz hizkuntza internazional batean ere, dela frantsesez edo ingelesez. Leku guztietan irlandesez eta irlandesez bakarrik mintzatzen ahaleginduko banintz, ezin komunikatu ahal izango nintzateke beste lekutako jendeekin. Monolinguismoa bukatzen ari da, eta laster bukatuko da.
A.–Nahiz eta honuntza etorri zaren lehen aldia izan, nola aurkitu duzu euskeraren egoera?
D.O'R.–lruditzen zait bere hizkuntzaren normalizazioaren alde benetan lanean ari dela Euskal Herria. Planifikazio linguistikoaren garrantziaz jabetu zaretela uste dut. Hizkuntza batek ezin dio buelta eman jasandako ordezkapen prozesoari, eta are gutxiago hizkuntza hori ahula denean, aurretik plangintza egoki bat egin gaberik.
Irlandarrok 1922an geure independentzia lortu genuenean, agintariek ideia oso injenuoz jokatu zuten: uste izan zuten gaelikoa eskoletan irakastearekin hizkuntza normalizatuko zutela. Baina bizitza ez da hain sinplea, eta han hori garbi gelditu da. Hemen aldiz iruditzen zait garrantzia handia ematen zaiola euskararen normalizaziorako euskara gizartearen alor guztietan erabiltzeari. Oso aberasgarri ikusten dut plangintza horretarako Gasteizko Gobernuaz aparte eskualdeetako administrazioek bezala udalek ere beren gabineteak sortu izana. Maila bakoitzean ari zarete hizkuntzaren alde.
Beste gauza inportante bat da, nere ustez, euskarazko telebista zerbitzu bat edukitzea. Horrela hizkuntza ez da gelditzen eskoletan haurrek ikasten duten hizkuntza baten moduan, hizkuntza hil baten edo hilzorian dagoen baten moduan. Esfortzu horretan populazioaren zati handi batek parte hartzea oso da inportantea, zeren eta hizkuntza norberak une oroz egiten duen hautua bait da. Garrantzia handia eman behar zaio euskararen aldeko propaganda ez bakarrik euskaldunei baizik eta baita inmigranteei ere zuzentzeari.
INAKI URIA

"Irlandarrok 1922an geure independentzia lortu genuenean, agintariek idela oso injenuoz jokatu zuten: uste izan zuten gaelikoa eskoletan irakastearekin hizkuntza normalizatuko zutela".
"Europako Parlamentuan, parlamentari irlandar bat behin hasi zen irlandesez mintzatzen eta presidenteak gelditu erazi egin zion; berak, ingelesez ez egitearren, italianoz hitzegin zuen ondotik».
"Ez dugu ahaztu behar EEEan 40 milioi biztanle garela nork bere Estatuaren hizkuntza ofiziala ez den beste hizkuntzaren batean mintzo garenak".

20-22

GaiezPolitikaNazioarteaErakudeakEuropako Ba
PertsonaiazO'RIAGAIN1
EgileezURIA3Politika

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude