Imanol: "Kantariak beti gauza berrien bila joan behar du"


1986ko ekainaren 08an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Imanol abeslariari elkarrizketa
Imanol: "Kantariak beti gauza berrien bila joan behar du"
Gipuzkoaho Diputazioak antolatutako zirkuitoaren bidez euskal musika ikastetxe desberdinetara iritsi ahal izan da, oso ekintza interesgarria burutuz.
Zirkuito horren barruan, Bergarara heldu zen halako batetan Imanol eta berarekin elkarrizketa bat edukitzea bururatu zitzaigun. Hauexek izan ziren gure test galderei kantariak emandako erantzuna:
A.–Nolabait hasi behar eta hauxe da gure galdera: zergatik exiliatu zinen?
I.– Beno, beste pertsona batzuk bezala, arazo politikoengatik; ez ba zinen joaten atxilotzen zintuzten, eta nik gartzela probatua neukan eta benetan ez zitzaidan gustatu. Gero amnistiarekin bueltatu nintzen 1976 urtean.
A.– Zer egiten zenuen Paris-ko exilioan?
I.– Abestu egiten nuen Frantzian, Alemanian... Tunez-era ere joan nintzen!
A.– Noiz eta nola ezagutu zenuen Gwendal taldea?
I.– Festa batetan, orain dela 10-12 urte. Beraien ,"bajoa''ezagutu nuen.
A.–Zergatik jarri zinen CBS-kin harremanetan?
I.–Ez, ez. Ni ez nintzen harremanetan jarri. Beraiek izan ziren harremanetan jarri zirenak. Ni eta Oskorri batera sartu ginen. Madrileko estudiotan izan zen grabazioa. CBS utzi egin genuen konturatu ginelako beraien arazoa Miguel Bosé eta horrelakoak zirela.
A.– Zerk baltzatu zintuen diska piratak egitera?
I.–Beno, ba.... zentsurak. Hogei kantetatik beharbada bakarrik bi onartzen zituzten. Orain etortzen zait burura Elisa Serna-ren kasua: 30 kanta presentatu zituen eta bi bakarrik onartu zizkioten. Azkenean kanta bakoitza 10 aldiz kantatu zuen jaialdi batetan. Lehen diska pirata antiguoko elizaren bajoetan egin genuen. Gero "bestaldera" bidali genuen eta han egin zizkiguten kopiak. Gero hona bueltatu eta saldu egin genituen muga pasatzeko arriskuarekin. Diskak harrapatuz gero akabo! Baina ez zizkiguten harrapatu.
A.– Krabelin-Komik-ekin egin zenuen lana komenta ezazu:
I.– Ba begira, Jimenez anaiek Oskorri utzi zuten eta horrela zeudelarik guri deitu ziguten ea gurekin jo zezaketen galdetuz. Guk baietz eta horrela egin genituen bi diskak. Taldeak ez zuen izenik eta orduantxe ipini genion izena, azkenengo momentuan.
A.– Izan al duzu noizbait salmentetan "bajoiren" bat?
I.–Puff... Ez, ez dut bajoirik izan. Nire salmenta maila nahiko mugatua da, 8.000 edo 9.000 aletakoa. Berez, ni ez naiz inongo "star" bat, eta horregatik ez dut gehiago saltzen. "Elkar"-en diotenez, errentablea naiz!
A.– Beste lurraldeetako musikarekin konparatuaz, zer desberdintasun daude gobernuek ematen dituzten laguntzekin?
I.–Beno, ezin dut galdera hau erantzun, ez bait dakit beste lurraldeetako egoera zein den. Baina ba dakit hemen gauzak ondo joateko gobernuak infrestruktura on bat jarri beharko zuela: adibidez, emanaldiak frontoletatik ateraz eta teatroak eta zineak egokituz gure beharretara, hau da, kamerinoak, eszenarioak...
A.– Zergatik azaltzen duzu diska bakoitzean estilo desberdin bat?
I.– Kantariak beti gauza berri baten bila joan behar du. Nik, beti, behar nuena erabili nahi izan dut abesti edo diska batetan. Krabelin-Komik-ekin instrumentu guztiak sartu behar nituen beti, abesti guztietan, eta poema bakoitzari tratamendu desberdin bat nahi nion ipini, poemak berez eskatzen zuen antolaketa. Orduan ba erosoago ibiltzeko edo forma libreago batetarantz abiatu nintzen.
A.– Extranjerora joaten al zara abestera?
I.– Bai, bai, joaten naiz. Frantziara, Alemaniara, Tunez-era... Hemendik hilabete batzutara Cuba-ra noa, emanaldi batzuk ematera.
A.–Zein da zare ustez euskal musikaren etorkizuna?
I.–Ba nahiko "urdina" da, batez ere orain indartua dagoela; bai, nahiko ona da.
A.–Zein da zure etorkizuna?
I.–Beno, orain beste diska bat hasi behar naiz grabatzen, eta "27 ordu" filmari ere musika jarri behar diot, eta Cubako emanaldiak...
A.–Bueno, Imanol, mila esker eta hurrengo arte.
I.–Mila esker zuei.
Ibon GANTXEGI.Xabier MUJIKA.Mikel ITURBE
41

GaiezKulturaMusikaMusika modeKontzertuak
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakIMANOL1
PertsonaiazIMANOL1
EgileezGANTXEGI1Kultura
EgileezITURBE4Kultura
EgileezMUJIKA5Kultura

Azkenak
Araba eta Nafarroa zeharkatzen zuten Forestaliaren bi autopista elektriko bertan behera geratu dira

Araba eta Nafarroa zeharkatu behar zituzten goi-tentsioko bi linea elektrikoren proiektuak ez dira gauzatuko. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aragoiko Tueste herrian Forestaliak egin behar zituen lau poligono eolikoen proiektuak artxibatu ditu.


2025-08-29 | Euskal Irratiak
Maiten Chohobigarat
“Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako”

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


2025-08-29 | UEU
Ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute UEUk eta BadaLab-ek

UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]


Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Eguneraketa berriak daude