Mapucheen Herria, Chileko Gizartearen Oinarrian Oso gutxi ezagutzen daMapuche Herria. Inditarrak dira, eta milioi bat inguru badira ere ziu


1986ko apirilaren 27an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Jorge Limaza, ADMAPU erakundeko ordezkariari elkarrizketa

Jorge Limazak Bisitatu Gaitu Arestian
Mapucheen Herria, Chileko Gizartearen Oinarrian Oso gutxi ezagutzen da Mapuche Herria. Inditarrak dira, eta milioi bat inguru badira ere ziutateetan eta kanpamenduetan barreiaturik bizi dira. ADMAPU erakundeak Europan daukan ordezkaria, Jorge Limaza, Euskal Herrian izan berri da, "Latinoamerica Vive" izeneko ihardunaldietan parte hartzearren, eta berarekin hitz batzu trukatzeko aukera izan dugu.
ARGIA.– Zuen Herria guretzat aski ezezaguna denez, lehenik hauxe galdegin nahi genizuke. Zeintzu dira Mapuche Herriaren nondik norakoak? Aurkezpen gisako zerbait egin.
JORGE LIMAZA.– Gure Herriaren historia berria Amerikako deskubritzaileek egiten duten konkistarekin dago lotua. Ezaguna den lez, espainolak Amerikara heldu zirenean berton baziren zenbait herri, horien artean maputxeak zeudelarik. Gaur egun Chile deritzon herrialdean zeuden lehen ere maputxeak, Biogio ibaiaren hegoaldean.
Gure Herriaren historia begiratuz gero, gehien nabarmentzen den gauza betidanik herri libertarioa izan garela duzue. Amankomunean bizitzeko moduak bilatu izan ditugu beti, berdintasunezko formulak. Izpiritu libertario horri jarraituz, konkistari kontra egin zion lehen mementutik. Zuek ongi dakizuen bezala, espainolek Amerikan egin zuten lehenengo gauza jendea zapaltzea izan bait zen, urrea eta zilarra lortzearren meatzetan lan egin zezaten. Chilera iritsi zirenean, espainolek dagoeneko inperio inkaikoa hondatua zuten, eta beren urre-gose hartan Hegoaldera jo zutenean hamika herri eta kultura txikitenean hamaika herri eta kultura txikirekin egin zuten topo: guiyiseak, peguenseak, pikuiseak... eta gurea. Herri hauek, haien praktikan, naturari esker bizi ziren herriak ziren (ehiztariak, arrantzaleak, nekazariak), eta estruktura aldetik familia eta komunitatea ziren maila inportanteenak. Espainolak etorri zirenean, esan bezala., Mapuche Herriak aurre egiten die, militarki prestatzera behartua aurkitzen delarik.
.-Mapuche Herria burruka horretan aldez aurretik suntsitzera kondenatua egongo zen baina...
J.L.-Ez duzu horrelakorik pentsatu behar. Erresistentzia armatu hori hirurehun urtez luzatu zen.
Gure Herriko jendea espainolen artean infiltratu zen, teknika eta arma berrien erabiltzeaz jabetzeko, e.a. 300 urte horietako burruka pasata, espainolek gurekin bakea sinatzera behartuak aurkitu ziren. Paktuaren ondorioz, espainolek Hegoaldeko herrialdeetan geratu beharko zuten, mapucheen lurrak ikutu gabe. Maputxeek sinetsi egin zuten, eta beren alderdi milatarra baztertu egin zuten, defentsaz kezkatu barik, jatekoaz eta antzekoez soilik kezkatzera itzuliz. Espainolek, jakina, ez zuten akordioa errespetatu eta errepresioari ekin zioten. Piskanaka, Mapuche Herria esklabo bihurtu zen, espainolentzat urre-bilaketan lanegitera beharturik.
A.– Zifratan ikusi al genezake Mapuche Herriaren eboluzioa?
J.L.–Jakin badakigu espainolak heldu aurretik gaurregun Chile izenez ezagutzen den herrialde horretan milioi bat mapuche zirela. Bake-akordioa sinatu zenerako, 150.000 baino ez ziren, gurutzea eta ezpataren bitartez. Oso aipatzekoa da misiolariek bete duten papera, moral kristauaren bitartez herri txikien defentsa kulturalak deuseztu zituztelarik. Dagoeneko, mapucheen porrot militarra ebidentzia bat da, bakerako akordio hura sinatu genuenetik hona. Chile Estatu bezala eratu zenean, burokrazia bat antolatu zen eta kultura espainola nagusiagotzen jarraitu zen. Guzti horren aurrean, mapucheoi geratzen zaigun soluzio bakarra kulturaren bidez erresistitzea da, geure kultura aurrera ateratzen saiatzea da gure esperantza bakarra, gure amankomuneko bizimodua indartzea.
A..– Chileko Estatua sortu zenean, ez al zen egoera berririk sortu mapucheen herrirako?
J.L.– Neurri batetan bai, kontutan hartua krioloek espainolen kontra eta independentziaren alde eraman zuten gerra gogorrean mapucheak krioloekin batera borrokatu zirela. Mapucheek gerra horretan parte hartu bazuten, gerora beren eskubideak errespetatuak izango zirela aginduarekin izan zen, baina Chilek independentzia lortu zuenean agindu guztioriek ahantzi egin ziren, eta zapalketa mota berri bati ekin zion Chileko Estatuak: kolonoak ugari ipini zituen mapucheen lurretan, geroago sortuko zen mapucheen erresistentziari kolonoek berek kontra egin ziotelarik. Ordutik hona, eta etengabe, Mapuche Herriak errepresio historia haundia jasan behar izan du. Lurrak kendu zitzaizkigunez, mapucheak emigratu beharrean geratu ziren, gaurregungo egoerara heldu arte.
A.–Zein da egoera hori?
J.L.– Gaur egun, 600.000 mapuche daude komunitateetan barreiaturik, eta ziutate nagusienetan, beste 400.000en bat daude. Zifra horietan Amerikako beste hainbat herriri gertatutako gauza bera ikus daiteke: beren lurretatik ateratzera behartu ondoren, ziutateetara heltzen dira berton zer dagoen jakin barik. Horren ondorioz, ziutatean dauden mapucheek lanik miserableenak egitera beharturik daude. Pentsamolde kapitalistaren arabera, inditarra gizarteko sektorerik bajuena da, inditarrak mozkortiak eta delinkuenteak dira, eta pentsamolde hori Chilen ere egin zen.
A- Pentsa nagusi liteke, beraz, mapuche kultura batez ere komunitateetan mantenduko zela harrengo urteetan, ezta?
J.L.–Bai, komunitateetan bizimodu apala eraman ohi da, eta mapucheen historia eta kultura ahotik ahora zabaldu eta mantendu da.
A.– Chileko historia berri-berriak zein neurritan eragin dio maputxeen norabideari?
J.L.–1960. urtean, gutxi gorabehera Chileko gizarte osoa konbultsionatuz hasi zen, sistema kapitalistak Chileko gizartearen baitan sortzen zituen kontraesanak zirela eta, batez ere Estatu Batuekiko morrontza ekonomikoak sorturikoa. Sektore behartsuek presionatu,egiten dute egoera hori alda dadin, eta mementu horretan Mapuche Herriak gainerako jende xehearekiko elkarbidea topatu ahal izan zuen behingoz. Ziutateetan ere, mapucheek elkartasuna eta babesa aurkitu ahal izan zuten beste jendearengandik. Orduantxe erabaki zuten mapucheek ekintza zuzenari ekitea eta lurren okupazioak hasi ziren, kolonoek erabili gabeko lurrak berreskuratuz.
1970.an «Unidad Popular»eko gobernua etorri zen eta Mapuche Herriaren eskabide batzuri irtenbidea emateko asmotan zebilen. Mapuche Herriak gobernu hori apoiatu egin zuen, baina aldi berean ekintza zuzenari uko egin gabe (kontu egin gobernu horrek eskaintzen zuena ere motz geratzen zela). Urte haietan igerri zen Mapuche Herriaren burrukan unerik onenetarikoa, begibistakoa bait zen gure Herriak zuen ahalmen iraltzailea, geure Herriak argi eta garbi ikusi bait zuen Chileko beste herri eta sektore zapaldu eta pobreekiko zituen loturak eta amankomuneko puntuak.
Azkenik, diktadura etorri zen, eta berarekin batera berriz ere errepresioa, inoiz ezagutu dugun errepresiorik gogorrena.
A.–Eta gaur egun zein da daramazuen burruka?
J.L.– Geure gaur egungo burruka gure Herriaren eskubideak berreskuratzearen aldekoa da: lurrak, eta maputxe kultura. Horrekin batera, Chileko politikan esku hartzeko eskubidea defendatzen dugu, beste herrialdeetako inditarrekiko erlazioa ahantzi gabe.
Pello JAKA
33-34, 35

GaiezGizarteaSektore bazHerri indig
PertsonaiazLIMAZA1
EgileezJAKA2Gizartea

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
2025-10-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
A2/AD estrategia militarra: itsas gudua jolasa ez denean

Itsas guduen jolaseko zerbait dirudi eta, egiazki, badu zerikusia. Baina benetako guduekin. Duela hamarkada bat plazaratu zen barrunbe militarretatik, anglosferan jakina, akronimoa, berez nahiko kriptikoa zen “Anti-access/Area Denial” esamoldea laburtzeko... [+]


Israel Premier Tech: izena, nortasuna eta jabea atzean uztera behartua

Israel Premier Tech txirrindularitza taldeak datorren denboraldirako “egungo nortasun israeldarretik urruntzera” behartua ikusi du bere burua, Espainiako Vueltan hauspotu ziren protestengatik. Gainera, Sylvan Adams sionista ez da aurrerantzean proiektuaren buru... [+]


Ahalegin bat gehiago Macronek: azken aukera Lecornuri

Macronek onartu du Lecornu lehen ministroaren dimisioa, baina azken aukera eskatu dio, eta Lecornuk hitzeman du ahalegina egingo duela: asteazken gauera arte du beste gobernu bat osatzea posible den edo ez jakinarazteko. Agertoki posibleak aztertu ditugu artikuluan.


2025-10-07 | ARGIA
67.000 hildako, ia bi milioi desplazatu eta gosetea: genozidioaren bigarren urtemuga

2023ko urriaren 7an, Hamasen erasoaren ostean, palestinar herriaren kontrako genozidioari hasiera eman zion Israelgo Estatuak. Trumpen planaren negoziaketa betean, beldurgarriak dira bi urteotako sarraskiaren zifrak.


Etxean dira Gazaren blokeoa apurtzen saiatzera flotillan joandako lau euskal herritarrak

Gaueko 23:30 pasatxo heldu dira Loiura Israelek Gazari ezarria dion blokeoa apurtzen saiatu den flotillan joandako lau euskal herritarrak. Dozenaka lagun eta senide zain zituzten aireportuan eta harrera beroa egin diete. Gazan egunez egun pairatzen jarraitzen duten genozidioa... [+]


2025-10-06 | ARGIA
Dimititu egin du Frantziako Lecornu lehen ministroak, gobernua osatu eta 24 ordura

Sébastien Lecornu lehen ministroak dimisioa aurkeztu du, Asanblea Nazionaleko buru izendatu eta hilabetera. Emmanuel Macron estatuburuak onartu egin dio. Bi aukera ditu orain Macronek: beste norbait izendatzea lehen ministro, edo Asanblea Nazionala desegitea eta... [+]


Hamas eta Israel astelehenean bilduko dira Trumpek proposatutako plana eztabaidatzeko

Ordezkariak Egiptoko Sharm el-Sheikh hirian bilduko dira, Sinai penintsulan, Trumpen lehen fasearen "mekanismoak eta xehetasunak" aztertzeko. Bien bitartean, bonbardaketek hildakoen kopurua handitzen jarraitzen dute; azken 24 orduetan beste 65 palestinar hil ditu... [+]


Flotillako ehunka atxilotuek tratu txarrak eta torturak salatu dituzte

Global Sumud Flotillako ontzietan zihoazen lau aktibista euskaldunak Atenasera Euskal Herriko 15:30ean heldu dira eta handik Loiura zuzenean hartuko dute hegaldia, 23:15ean iristeko. Jada aske utzi dituzten ekintzaileek kolpeak, umiliazioak, loaren galaraztea edo janaria eta ura... [+]


2025-10-06 | Ahotsa.info
Palestinaren aldeko aldarria ozen entzun da Iruñean

Palestinaren Elkartasuna taldeak deitutako manifestazio jendetsua Antoniutitik abiatu da, Israelgo Estatua desagertzearen eta erresistentzia palestinarraren aldeko aldarriak eta gobernu aurrerakoien aurkako oihuak eginez.


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


ZUZENEAN | Bigarren flotilla bat Gazara bidean da, non doa?

Asteazken gauean Global Sumud Flotilla atzeman ostean, hurrengo flotilla jada Gazara bidean da. Mila Madleen izena du, Frantziako Estatuko ekintzaileek antolatu dute batez ere, Siziliatik atera zen eta jada Kreta pasa du. Mapa interaktibo honetan jarrai daiteke bere... [+]


Flotillaren bahiketak sumina piztu du Euskal Herrian eta munduan barrena

Milaka herritar atera dira kalera Euskal Herriko herri askotan Global Sumud Flotillako partaideen bahiketa salatzeko eta agintariei eta gobernuei Israelekin harreman guztiak apur ditzaten eskatzeko. Munduan barrena ere ehunka mila pertsona atera dira protestetara.


Municheko aireportuak hegaldiak bertan behera utzi behar izan ditu droneak ikusi ostean

Droneak bistaratu dituzte Municheko aireportu inguruan bart. Hamazazpi hegaldi bertan behera utzi eta 3.000 lagun inguruk gaua aireportuan pasa behar izan dute.

 


Eguneraketa berriak daude