"Radio Pays", Parisen Herri Irratia


1986ko apirilaren 13an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Bertan Bizi Diren Euskaldunak Informatu Asmoz
"Radio Pays", Parisen Herri Irratia
Irratigintzari dagokionez, eta komunikabideei orohar, gauzarik atipiko eta estrainoetarikoa egiten da Parisen. Bere izena "Radio Pays" da. Parisen "Herri Irratiak". Hegoaldekoak turisma egitera eta Iparraldekoak lanera hurbildu ohi gara Parisera normulean. Horrek, bai batera bai bestera beti dakar aldentze bat, deserrotzea kasurik larrienean. Arrisku herri aurre egiteko euskaldun talde bat beste nazio zapalduetako jendearekin ari da lanean "Radio Pays" izena duen irrati-projektuan. Larunbat gauean, beraz, Parisen zaudela, irratia piztu eta dialan gora eta behera ibili ondoren, 83.4 Mhz.-etan, ez zaitez harritu euskarazko hitz batzu aditzen badituzu, euskal kantariren baten boza ezagutzen baduzu...
ARGIA.- Nola sortu zen Parisen nazio zapaldu desberdinetako jendeek bultzatzen duten irrati hau sortzeko projektua?
"Radio Pays".- Duela bi urte baino gehiago egon zen irrati euskaldun bat egiteko projektua. Bizpahiru esperientzia egin ziren, alde batetik "Radio Tomate" izenekoa, eta bai eta ere "Piperrada irratia". Zailtasun ugari izan zuten beti beste erakunderen egoitzetan ari zirelako. Trabak denetarikoak ziren, bai araudiaren aldetik, bai nolabaiteko zensura ideolojiko bat zegoelako. Projektu horiek aidean gelditu ziren. Urtebete igaroz gero, korsikarrak, bretoiak, okzitanoak eta beste herrialdetakoek erabaki zuten bilkura bat egitea, eta hortik atera zen "Radio Pays" hau. Euskaldunak ere hor gabiltza hasieratik, nahiz eta gorabehera handiekin; hau da, jendeak utzi jende berria sartu, eta horrelako zerak
A.–Eta horrelako irrati batek ze helburu dauka, bai euskaldunei dagokionez, bai beste herrialdetakoei dagokienean?
R.P.–Beno, orokorrean esan behar da bere herritik kanpo daudenei beren herriko berriak eta bizitza eman eta ezagutaraztea duela helburu. Euskaldunoi dagokigunez kontrainformazioa ematea da helburua. Egunkari eta abarretan informazio oso gogorra ematen dute, eta intoxikazioa ere bai ugari. Hori alde batetik, bestaldetik Parisen, nahiz bizitza gogorra ala biguina izan, norberak galdu egiten ditu bere herriko erroak, deserrotzea gertatzen da. Irrati hau izango litzateke erro horiek lantentzeko asteroko medizina.
A.–Euskal Herriak ze leku dauka irrati horretan Bretoi, Kortso, Alsaziar, Okzitano, Katalandar eta Flandriakoen artean?
R.P.– Euskaldunoi, orduak banatu zireneko bileratan ez egoteagatik ordu eta egunik txarrenak egokitu zitzaizkigun: larunbata gauean, jendea kalera ateratzen den eguna. Hala ere, bertan segitzen dugu gaueko hamar t'erditatik ordubata arte. Emankizunean zehar berriak ematen ditugu, nazioartekoak eta batez ere Euskal Herrikoak, jokuak eta eskeinitako diskoak, dosier bat egiten dugu astero gai desberdin bati buruz, eta amaitzeko musika.
A.–Lege aldetik nola dago irrati hau?
R.P.–hasieran legez kanpo zegoen. Geroxeago araudiak aurkeztu genituen ministeritzan eta gaur egunean, nahiz eta lege barruan aritu, libreak gara. Hau da, nahi duguna esan dezakegu. Hala ere tramite ugari kunplitu behar dugu, adibidez urteoro gure entzulegoa justifikatu behar dugu ministeritzaren dirulaguntza jasotzeko.
A.–Eta zer nolako entzulegoa du irrati honek?
R.P.–Entzulegoa finkatzea zaila da, gutunak jasotzen ditugu, telefono deiak... Kalkula daiteke Parisen ehun mila euskaldun inguru dagoela, eta guk dugun inpresioa da gazte jendeak entzuten gaituela gehien bat, irrati librea delako, larunbat gauean egiten delako, maiztasun modulatuan ari gara eta gehienez larogei kilometrotako hedapena dugu, zailtasun handirekin. Zaila da jakitea zenbatekoa den entzulegoa, baina hor dagoela ziur.
A.–Hizkuntzarena da beste arazoa, ez? Frantsesez, euskaraz...
R.P.–Gure asmoa bitara egitea da, proportzio berdinean. Beste herrialdetako jendeak ere entzuten du, eta euskaldun askok ere, tamalez, ez daki euskaraz. Asmoa, beti da, euskarazko proportzioa handitzea, eta azken helburua, noski, guztia euskaraz egitea. Baina gaur egun, eta Parisen, kontuan hartuz ze entzulego moeta eduki dezakegun, ezinezkoa da.
A.– Azken gai bat informazioa nola jasotzen duzuen litzateke, eta ze hartueman duzuen beste irrati libreekin.
R.P.–Orain dela gutxi arte, gure iturriak, "Punto y Hora", ARGIA, "Egin", "Deia", "Enbata" eta horrelakoak izan dira. Orain, Iparraldeko "Gure Irratia"rekin dugu hartuemana, eta handik pasatzen dizkigute berriak, nahiz eta beste iturrietara ere jotzen dugun. Musika mailan geure diskoekin aritzen ginen, geroxeago eskaera batzu egin genituen eta igortzen dizkigute, bai "IZ" eta bai "Elkar"-ek. Harremanak baditugu ere "Xiberuko Boza" eta "Irulegiko Irratia"-rekin. Ez dugu harremanik oraindik ez ETBrekin ez "Eusko Irratia"rekin. Irrati libreen martxa segitzen dugu, baina ez dugu hartueman zuzenik.
A.–Bukatzeko...
R.P.–Beno, agian zozokeria irudituko zaio norbaiti Euskal Herriko komunikabideetan gutaz mintzatzea, han ez bait da entzuten irrati hau. Baina, euskaldunen bat Parisa badator gure irratia piztuko du. Gure helburua euskaldunak biltzea da, baina erralitate baten inguruan, Euskal Herriko errealitatearen inguruan.
M.A.
34, 35

GaiezKomunikabidIrratiaRadio Pays

Azkenak
Ez hil, faborez

HIL FABOREZ FEST
Lekua: Ibaola Harriak, Eskuernaga.
Taldeak: Lukiek, Las Sexpeares, Seggs Tape, GAL, Chuleria Joder!, Aposapo, Bayou la Batre, Borla, Türbot, Malakias MX3

Data: 2025eko ekainaren 14a.

--------------------------------------------------------

[+]


EAEko herritarren %58k mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu du 2024an

EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.


2025-06-25 | Hala Bedi
Gasteizko lorezainek grebarako eskubidea aldarrikatu dute hiriko hainbat iturri berdez tindatuz

ESK eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez, lorezainek greba egiteko duten zilegitasuna aldarrikatu nahi izan dute ekintza ikusgarri honen bitartez. PSE eta EAJren gobernu-taldea seinalatu dute erantzule nagusi gisa, "Green Capital markaren atzean hiriaren ikurra zaintzen... [+]


2025-06-25 | Rafael Poch | CTXT
Mendebaldea bere mundu-gerra eskalatzen ari da

Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]


2025-06-25 | Xiberoko Botza
Ikusgarrietako intermitenteek lana mentx düe

Frantziako gobernamentüak ekonomiak egin nahian, leküko kolektibitateer eta eskülder sos pübliko gütigo banatü dü. Horrek ondorioak badütü, ekonomia handiena kültüran egin beita. Intermitenteek nekeziak ezagütze... [+]


Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


EAJren hizkuntza eskakizunetarako proposamena “atzerapausoa” dela salatu dute ELAk eta LABek

Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]


Arabako Aldundiak indarkeria matxistaren biktimei arreta murriztu diela salatu du ESK-k

Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.


Zenbait lagun zauritu dira Hernaniko San Joan gaueko istiluetan, eta gutxienez pertsona bat atxilotu dute

Xabier Lertxundi alkateak adierazi du istiluak leku eta ordu ezberdinetan gertatu direla, eta haien artean ea loturarik dagoen ikertzen ari dira. Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari 03:30 aldera, eta haiek oldartzean hainbat lagun zauritu dituzte. Segurtasun Sailak... [+]


2025-06-24 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Chen Yun: txoria eta kaiolaren auziak hortxe jarraitzen du

Ekainaren 13an, ezohiko ekitaldi baten lekuko izan zen Pekineko Herriaren Areto Handia: Txinako Alderdi Komunistaren aginte goren osoak (baimenduta leudekeen absentziak salbu; nola jakin horietakoa ote zen He Weidong jeneralarena? Izan ere, ez zen ageri mahai nagusian,... [+]


Bilboko Bira Kulturak eskaintza gutxituko du laguntza publikoen murrizketagatik

Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.


Nola debekatu sare sozialak erabiltzea 16 urtez azpikoei? Australiako Gobernuak badu formula

Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]


Israeli boikota musika jaialdietan ere

El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]


NATOtik ukatu egin dute Sánchezek iragarritako gastu militarraren salbuespena

Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.


Trumpek Israel eta Iran arteko su-etena iragarri du eta ordu gutxira zalantzan dago jada

Iranek AEBen Qatarreko base militarrari eraso egin ostean eman du ustezko akordioaren berri Etxe Zuriko maizterrak, Truth Social sare sozialean. Ostean, Israelgo Gobernuak adierazi du Trumpen proposamena onartu duela, eta berdina egin du Irango Segurtasun Nazionaleko... [+]


Eguneraketa berriak daude