"GURE TELEBISTA EZ DA URGENTZIA HISTORIKOZ ATERATAKOA; ONDO EGINDAKO GAUZA BAT NAHI ZEN"


1985eko irailaren 22an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
TV3 telebistako kazetaria den Pilar Raholari elkarrizketa.

TV3eko Pilar Rahola kazetaria eta idazlea, Euskal Herrian itzulika
"GURE TELEBISTA EZ DA URGENTZIA HISTORIKOZ ATERATAKOA; ONDO EGINDAKO GAUZA BAT NAHI ZEN"
Beren telebistarako erreportaje batzu egin ehar zituztela eta, gure herrira etorri ziren Catalunyako TV3eko lankide hauek. Hemengo kultur munduko jendea bilatzen zuten katalandar hauek, mintzatu ziren gurekin ere. Telebista kontuak eta beren herriko kulturari dagozkionak izan genituen gai besteen artean.
A.–Eta zuen erreportaje hori nondik nora doan esplikatzen hasiko bagina zer?
KATALANDARRAK.– Telebistarena beste gauza bat da, aurretik badago besterik: nik euskal literaturari buruz erreportajea egitea pentsatu nuen. Zinez kezkatzen ninduena, herriak bizi duen bake falta eta nahasketa giroa literaturan nola gorpuzten den ikustea zen, euskal literatura euskaraz egiten dena dela garbi nuenez, jakin egin nahi nuen hizkuntza alorrean ere hainbeste arazo duten Euskal Herriko idazleen berri, bertako intelektual konprometituak bilatu nahi nituen.
A.–Eta?
K.–Hara, harritu nauen gauza bat, literaturan arazo politikoek duten agerpen exkaxa izan da, Katalunyan alderantziz gertatzen baita. Tortura edo herri okupatu batean bizitzea bezain arazo larriak literaturan hain guti agertzeak txunditurik utzi nau, han gai hauek ugari azaltzen baitira literaturan. Dena dela honen atzekaldean, ETAko buru bat oso nobelista ona izatea gerta liteke, edota poeta batek bestea kartzelatik ateratzea, halakorik ez da Catalunyan gertatzen.
A.-Zer iruditu zaizu ikusitakoa?
K.-Nik askoz ere literatura antropologikoagoa espero nuen, zuen sustraien bila zebilen literatura nekazal giroarekin askoz ere lotuagoa, pizkundea 36.ean izan omen duzue ta. Hala eta guztiz ere, joera europeista handiko literatura aurkitu dut, ez bere inguruan ixten dena, eta uste baino literatur giro sakonagoa sumatu dut gainera. A, eta harritu nau ere belaunaldi diferenteen arteko kolpea hain ttikia izateak, Catalunyan egungo belaunaldiak aurrekoa kuestionatu egiten du; izan liteke nik uste heroizididade kontua, hemengoek posgerra giroan idatzi izana zuentzat nahikoa balitz bezala.
A.-Emango al zenigukete zifra batzu euskal irakurleak azaleko idea nagusi bat izan dezan, hots, aldizkariak, liburuak, asterokoak e.a. kultur katalanean nola dabiltzan jakitearren. Hizkuntzarekiko jokabidea nolakoa den eta.
K.-Hangoa eta hemengoa dudarik ez, diferentea da, Catalunyatik kanpora edo herbestera joan denak utzi egin dio bere hizkuntzari, baina bertan geratu direnen artean inork ez du bere hizkuntza alde batera utzi; gaur, eta baita duela 20 urte ere, katalan batek katalanez ez egitea txarki ikusita dago. Gure arazoa, hegoaldetik, hots, Andaluziatik heldutako jendea integratzea izan da, beren izakera hertsia xamurtzea. Hor, paper arras inportantea jokatu du telebistak, TV3ren arrakasta gaitza izan da, uharteetara iristen da, Valencian ere jarri dute antena, guk, TV3 kateak, inmigrazio kopuru galanta dugu ikuslegoan, eta zer esango dizut, gero ere, katalana ikastea euskara ikastea baino askozaz ere xamurragoa da, eta jende horrek Dallas edo futbola ikusten du, baina baita telealbisteak. Gauza jakina da telebistan aditzen dutena ez dutela beren hizkuntzatzat hartzen, baina telebistak dioena beren errealidadea da eta ezin diote horri ihes egin.
A.–Alfabetatze inguruan eta?
K.–Bada alfabetagabe kopuru handia bai, baina irakurtzen badakite; idazte alrloan ez, askok eta askok ez dakite idazten, katalanak gramatika zaila baitauka; bitxia da, baina alfabetatze kopuru handiena Bartzelonan daukagu, hain zuzen inmigrazioa 50ekoa den hirian, erdaldunik gehien duen tokiak alfabetatu kopuru handiena du, kontutan hartzekoa baita hango "ikastolak" direla 25 urte sortu zirela, eta gaur egun idazteko eta, katalanaz baliatzen direnak gero eta gehiago dira.
A.–Aldizkari mailan bestela?
K.–Aldizkari kontuan gauza oso desproportzionatua dago. Guk badugu katalanezko egunkari bat Avui izenekoa, "El pais" aldizkariaren kultur arloa ere katalanez etorri ohi da, Gironan badute "El punt diari" egunkaria ere, han jende askok erosten duena. "La Vanguardia" oso katalanista da, baina hutsa da katalanez ateratzen dutena. Aldizkariak asko dira, bada Montserraten ateratzen den bat, erlijiozkoa edo zena, oso aurrera asmoetakoa izan dena, eta ene belaunaldiko denek dugu berekin zerikusirik, katalanista eta aurrerazale izan den orok izan du leturik Montserrateko "Serra d'or" aldizkarian, 20.000 harpidedun dauzka eta zentzu honetan, mundu guztiak jasotzen duen aldizkaria dugu. Bada beste bat "El Mon" izenekoa, debate ideologikorako bilgune izateko asmotan sortu zen, gorabeherak izan zituen eta egun hor segitzen du, baina ideologiazko eztabaidetako bilgune izatea galdua du. Gaur egun beste aldizkaria dago, interes berezikoa, "El Temps" du izena, Valentzian sortua, astekaria eta 8.000 harpidedun dauzkana, eta ez da lan makala hori. Ideologia edo politika kontutan sarturik ez dagoen arren, normalizaziorantz interesgarria da, asko saltzen baita. Badira gero beste batzu, baina maila elitistan irteten direnak.
A.–Zer tirada izaten dute han liburuek?
K.–Ttikiena 3.000koa da, baina gerta liteke ere, tirada hori handiena izatea jakina. Poesiak 3.000 izaten ditu, eta nobelak berriz 5.000. Poesia gainera asko saltzen da, metro kuadratuko, munduan poeta gehien duen herrialdea garela uste dut, badira beste poetak asko saltzen dutenak, Marti Poll-ek 50.000 saldu zituen poesia liburu batekin, eta narratiban Pedrolok 250.000. Editorial asko dago, eta asko krisian daude.
Irrati mailan oso gaizki gaude, baditugu Generalitatearenak, beren funtzioa egiten dutenak, baina dena dela gaizki oso, irrati nazionalak aterako dizu piska bat katalanez, eta Radio Barcelonak ere; irrati arloan nabarmena da hizkuntzaren kalidaderik eza, asko ta askok gaizki hitz egiten dute, eta ez dira konturatzen, euskara adibidez deuseztapenez kentzen dizuete, baina katalana guri asimilazio bidez, hots, erdal hitza sartzen dute baina katalan itxuraz, eta jende askok ez daki hori, ez da ohartzen. Maila honetan telebistaren eragina eta garrantzia berebizikoa da.
A.–Kontaiguzue telebistaren gainean zerbait.
K.–Egun guztian zehar dihardua, Espanyako telebista bezala. Hasi zenean oso telebista europeoa egiteko asmoa hartu genuen, españolari kopiatu gabe, folklorismo gabe, Catalunyako gaietan soilik erori gabe. Gure alde ditugu ere, jende asko izatea, medio egitan onak edukitzea, diru asko izatea eta aldi berean periodista, grabadore eta tekniko diren lagun asko izatea, honek arintasuna ematen baitio prozesuari. Gure kultura taldeak ordu erdiko emanaldia du aste guztian eta hauexek gara: 7 erredakzioan, hiru produktore, hiru errealizadore...Hau da gauzak ongi egiteko era bakarra. TV3 ez da urgentzi historikoz atera, ongi egin beharreko gauza nahi zen. Zinetik etorri dira kamarak, erredaktoreak letretatik, eta asko ta asko flologiatik, ez pentsa denak periodistak garenik. Gauza jakina, 30 urtekoak gara gehienak, Estatu Batuetarako bekak izan ditugu ikasteko, eta alde horretatik, indarrean gatoz.
A.–Ba al duzue zerikusirik Espanyako telebistarekin?
K.–Ez, baterez, ezta telefonoz ere. Zeharo independienteak gara.
A.–Zenbaterainoko ikuslegoa duzue guti goiti beheiti?
K.–Datu erabat zehatzik eman ezin badizut ere, jende askok ikusten duen telebista garela begien bistan dago, muga gorenak, gorenak diot, bost milloietan dauzkagu.
Peru UNZUETA
20-21

GaiezKomunikabidTelebistaTV3
GaiezHizkuntzaKatalana
PertsonaiazRAHOLA1
EgileezUNZUETA2Komunikabid

Azkenak
“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude