Hankamotz gertatu den ikerketa


1985eko ekainaren 16an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Ana Maria Guaschek euskal arteari buruz liburua argitaratu du
Hankamotz gertatu den ikerketa
Bilboko «Gran Via» perpendikularki zeharkatzen du «Marqués del Puerto» kalea. Bertan dago «Windsor» arte galeria edo, gaur egungo izenaz esateko, «Kulturgintza». Marko horretan liburu berri baten aurkezpena izango da, Ana Maria Guasch, jaiotzez kataluniarraren «Arte e ideologia en el Pais Vasco: 1940-1980».
Liburu mardula dugu, ia laurehun orrialdetara iristen dena, argazkiz hornitua, zoritxarrez argazkiok zuri-beltzean badira ere. Zertarako ote kolorerik gabeko argazkiak batez ere pinturari buruz hitz egiten agertzean digun liburu batetan, kontuan hartzen bada bi mila eta berrehun pezeta ordaindu behar dituzula liburuaren truke? Ordua jarri didate egilearekin hitz egiteko eta heltzen den artean gainbegirada luze bat ematen diot liburuari, oharpenak hartu eta hainbat gogoeta buruan gurutzatzen. Kontrasolapako argazkiari begiradatxo bat noiz behinka ea ezagutu egiten dudan. Ezagutu dudanean, ez argazkiari esker ondo igarri duzunez, mahai baten inguruan jezarri eta berbetan hasten gara, lehen puntu legez ARGIA bera hartuta. Nire interlokutoreak ez du aldizkari hau ezagutzen. Ale bat erakusten diot, azkena erakutsi ere. Aleari dagokion zenbakia irakurtzen duenean txarto irakurri duela eman eta galdetu egiten dit. Baietz esaten diot, zenbaki hori aleari dagokiola diotsot: azaldu egiten diot, gaingiroki, aldizkariaren nolakotasun, historia e. a. Beraren begiradak zera diola dirudi, ea nola arraio ote den posible berak ez ezagutzea halako aldizkari bat. Nik, neure aldetik, behin Azurmendiri irakurri niona, hots, herri honen historia idazten ari direnak euskaldunok euskaraz diogunaz ez direla hurrundik ere jakituan eta askori, gainera, bost axola diola (ez diot honekin emakume honen kasuan hala denik, ez baidakit ezer berari buruz)
ARGIA.–Harritu egin nau nolabait, Althusser aipatzen duzula abiapuntu metodologitzat zure liburu honetan, zeren baidirudi gaur egun metodologia marxista ospea galduta dabilena sektore «proge» batzutan. Egidazu berba honetaz.
Ana Maria Guasch. Begira, ni beti arduratu izan nau metodologiak eta liburua nola sortu zen azalduz, agian, konturatu egingo zara, beharbada. Bilbora heltzen (ikusten duzunez ez naiz bérton jaioa, diost parentesis bat eginez) kritikaren arazoa planteatzen diot neure buruari, karrera amaitu berria bait dut, Geografia eta Historia Fakultatean (Bartzelonan) Artearen Historian lizentziatua naiz; bi aukera ditut; edo irakaskuntzara jo edo estilografiara eman. 1976.ean berton, Bilban, Gaceta del Norte delakoan hasten naiz lanean, baina zentsuratu egiten da idatzitakoa; zenbait izen aipatze soila ere debekatuta dago (Ibarrola. Txillida, Oteiza eta baita Miro eta abar). Egin jaiotzen denean enroilatu egiten naiz abentura berrian, Bizkaian arte orrialdeak eramateko eta horrezgain erdiko orrialdeetan ere astero idazten dut. Aldi berean herri irratian kolaboratzen dut. Bi urtetan nabil datuak pilatzen; Madriletik aldizkariek Euskal Herriari buruzko ale bereziak agindu zizkidatelarik, elkarrizketak eta inkextak egin behar ditut eta guzti horrek artista sakonkiago ezagutzera narama; ``trabajo de campo" deritzona egiten dut artxibategiko lan hotza barik. Euskal artistarekin kontakto zuzenean. Kontatu, euspen eta laguntzarik barik ez zatekeen liburura sortu. Bilbo utzi behar dudalarik, karpeta haundi batekin noa besapean, dena datuz eta materialez beteta haina batez ere oroitzapenez beteta, lehen momentutik kongeniatu bait nuen euskal artistekin, beren idiosinkrasiarekin, pentsakerarekin, jokaerarekin, estetikarekin, artearekin, barne elkarrizketa antzeko bat gertatu zen. Sevillan nagoela bi hautapen ditut, dokumentazio hau aprobetsatzea. Jakina, ez du artistei buruzko liburu bat egin ezta obren liburu bat egin ere, ikusten duzunez hor ez dio liburuak «artistak edo arte vasco»; ez dut ezta liburuan datu pilaketa hotza egin, ezta entsaio periodistikorik eta ez Sevillan Unibertsidadean sartzen naizenez «Arte Teoria» arloko irakasle, metodologiaren lan zientifikoa burutu nahi dut. Euskal Artearekin ongien datorren metodologia «soziologikoa» dena ohartzen naiz, ez Hauser-en soziologismoa, oso azalekoa dena bera, metodologia marxistagoa baino. Hortixek sortzen da dokumentazioa eta metodologia bien ezarpenaren arteko bat egitea.
Eskoletan nire ikasleei metodologia ezberdinetaz mintzatzen nintzaien, baina nik esperimentatu egin gura nuen horietako metodoren bat, beraz, liburu honetan metodo «soziologiko-marxista» ezartzen saiatu naiz. Liburuaren izena ere hortik dator, ez kanpoko formak edo itxurak, azalekoak aztertu, zergatiak bilatuz joatea baino, baldintzapenak eta erresorteak bilatu nahi izan ditut eta ideologiaren arazoak eta artearen era bereiztezinez batera gauzatzen zena artista hauengan konturatu nintzen.
Althusser-ek zera dio, «testu bat irakurtzeak, lehenengo eta behin beraren problematika identifikatzea signifikatzen du»; perpausa horrek guztiaren giltzarriaz jabetu arazi zidan, orduantxe ulertu bait nuen euskal artea ulertzea ez dela formalismoa ulertzea, atzean dagoen ideologia baino: euskal artea sorrarazi duen ideologia arakatzeak arduratu nau.
A.–Zer eragin izan dute euskal artistek sustraiak eta arte herritarra lortzeko egin dituzten ahaleginek?
A.M.G.–Euskal artearen historia bere sustraiak bilatu dituen artearena da. Ez da beste zera izan, artista «unibertsala», ez espaziorik ez denborarik ez duena. Geografiak, klimatologiak, ezaugarri etniko eta anbientalek oso tajutu dute euskal gizabanakoaren nortasuna. Nire tesisean kontrajarri egiten diot estetika latinoari Iparretarren estetika, arte baskoak zer ikusirik ere ez daukala Mediterraneoko estetikarekin, deskubritzen duenean, orduantxe, iparraldeko estetikarekin zerikusi handiagoa duela konturatzen denean, orduan hasten da espezifikoki baskoa den arte bat, abstraktuagoa–zentzu zabalean–espiritualagoa; konturatu egiten da, halaber, apurtu egin behar duena nazionalismo folklorikoarekiko lotura (Zubiaurre, Arrue, e.a.), herri jaiak, itsasadarra, baserria e.a. baztertu behar dituela.
66. urterarte euskal artistatzat aipatu gaiak lantzen zituena jotzen zen; ikonografiak determinatzen zuen baskotasuna. Urte hartatik aurrera artistak retxazatu egiten du figurazioa eta hizkera abstrakto bat besarkatzen du, abstrazioa bait da euskal artistak bilatzen duen sustrai horiei hobekien egokitzen zaiena. Astrazioa konstruktibista da, geometrikoa, espazioa bilatzen duena –espazioaren gaia oso garrantzitsua da, Txillida eta Oteizaren obren protagonista nagusia da bera–: garrantzizko beste zerbait ere badago hemen, hots, azkenean Oteizaren ideiak asimilatuak direla, zeren euskal artearen ezaugarria maisu eza izan bait da. Mende hasieran behar bezalako tradizio ezagatik, artistek begirada Madrilera zein Parisera zuzentzen zutelarik –lehiaketa «nazionalak», medailak, e.a.– inpresionismoa, favismoa, Iturrino, Regoyos; edo lehen nazionalismoarekin bat ditugu, Arrue, Zubiaurre, euskal artea egin nahirik, Sabino Aranak arteaz zituen ideia neofastoekin bat.
Nazionalismoaren ideologiari kontrajarrita, mendeko lehen heren honetan ideologia sozialistaz hitzegin behar dugu. Arteta izan zitekeen maisu hori, baina hil egin zen 1940. urtean. Errepresioak gogorki jo zuen gerraostean; pintore domingero urdinek jabetu ziren, medikoak, abokatuak... figurazioa egiten dutenak, oso regionalistak, teknika inpresionistaz, bangoardistena zelakoan edo.
Oteiza datorrenean aldatzen da panorama. Gaur egunerarte bera dugu maisua. Proposatzen duena erabat berria da, hots, historiaurreko artegintzan bilatu behar ditugula euskal artearen iturriak.
A.–Historiaurrera jotzea, beste inon ere gertatu izan da?
A.M.G.–Ez, ez dut halakorik beste inon gertatu denik uste.
A.–Euskal artistek sustraiak bilatzen ahaleginak egin dituzte. Arteak berak, hots, obrek, ze eragin izan dute gizartean?
A.M.G.–Ibarrola saiatu zen, bera batez ere, erakusketa, eskola eta obraren bidez artea herriratzen, artea kontzientziatzio tresnatzat erabiltzen, obra merkeagoak, konprometituagoak eta hurbilagoak eginez. Hala ere, artea ezin da ezein puntutan geldi geratu, bere hizkera du arteak eta hizkera horrek bilakatu beharra du. Gaurko artistek ez dabiltzala arazo horietaz hain kezkati. Dena dena, Euskal Herrian, ez da sekula ere «L'art pour l'art» delakorik egin, sekula ere ez. Berandu heldu bazen ere, heldu, heldu egin zen «avanguardia» bertora ere. Abangoardiak, euskal artearen arnasa, ezaugarria, berea egin du. Euskal arteak badu bere nortasuna, besteekiko bestelakoa egiten duen zerbait.
Elkarrizketa amaitutakoan liburuaren aurkezpena jendearentzat. Aretoan Arte ederren eskolako zenbait ikasle eta irakasle, pintore eta artista ezagunak... giro berezia. Elitista. Berriro ere galdera, berak liburuaren azalean dioen bezala askotan joana dela Nafarroara hango artistek baskotzat dutelako beren burua, baina halaz eta guziz ere Pais Vasco delako komunitate hiruprobintzialera zuzendu duela bere azterketa.
E. Jimenez
32-33


GaiezKulturaArteaArgitalpena
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakBesteak
PertsonaiazGUASCH1
EgileezJIMENEZ3Kultura

Azkenak
“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude