TERESA DEL VALLE, EUSKAL EMAKUMEAREN IKUSPEGI IDEALIZATUA HAUTSI NAHIAN


1985eko maiatzaren 26an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Beste bederatzi lagunekin batera, euskal emakumeari buruzko ikerketa burutu du
TERESA DEL VALLE, EUSKAL EMAKUMEAREN IKUSPEGI IDEALIZATUA HAUTSI NAHIAN
Zorroagako Fakultateko zenbait ikasle eta irakasle duela hiru urte t'erdi bildu egin ziren eta herri honetako emakumeari buruzko ikerketa antropologiko bati ekitea erabaki zuten. Hiru urte eta gero, berriki argitaratu den liburuari mamia ematen dion ikerlana burutu zuten. Bertan zerbait interesgarria dagoelakoan hurbildu ginen Teresa del Vallerengana.
ARGIA.–Baliteke beharbada ineteresantea izatea liburuaren izenburuarekin hastea, hots, berak sujeritzen duena: "Mujer vasca: imagen y realidad».
TERESA DEL VALLE.–Hasierako izenburua desberdina zen: «Estudio comparativo sobre la mujer vasca, en el medio rural, costero y urbano». Hau izan da azken urteotan gure lana mugatu duen izenburua. Gertatzen da gero liburua kaleratzeko ordua izenburuak laburra behar duela, eta liburuaren edukia hobekien laburtzen zuena atera den hau izan zen, orohar. Nolabait, euskal emakumea nola izan den ikusia eta tratatua alde batetatik, eta bere benetako egoera eta errealitatea bestetik, kontrajartze hori gure lanean zehar uneoro agertu zaigu.
A.– Nolaz sortu zen eta aurrera eraman, delako projektu hau?
T.V.–Zorroagako ikasle batzu eta ni neu juntatu ginen elkarrekin genituen kezka batzuk batuta. Kezka horiek emakumearen errealitatea zehaztearen inguruan mugitzen ziren, eta horien arabera projektu bat gauzatzeko gauza izan ginen. Diru-laguntza bat eskuratu genuen eta harrez gero hiru urtez horretan lanean ihardun gara.
A.– Zein izan zen azterketa hau martxan jartzeko izan zenuten asmoa?
T.V.–Hutsune haundi bat ikusten genuen emakumeei buruzko azterketei zegokienez. Alde batetatik, aipamen ugariak egon ohi dira baina beti beste azterketa orokorrago baten barruan eta ez espezifikoki emakumea gai bezala hartuz. Esate batera, mitologia aldetik askotan ikutua izan da, sorginen gaia ikusgarria da zein ugari eta zelako maiztasunez izan den aztertua. Badirudi sorginen alderiaz aparte emakumeak interes gutxi sortu duela antropologo eta soziologoen artean. Beraz, lehenengo helburua tematika aldetik hutsune hori betetzea zegoen.
A.–Euskal emakumeari buruz esan eta idatzi diren gauzen arabera sortu den emakumearen irudiak, beraz, ez dator bat errealitatearekin...
T.V.–Horixe da, guk lanean hasi aurretik nolabait intuitzen genuen nahiz eta baserriaren barruan emakumearen goraipatze formal bat egon, bere inportantzia goratuz, gero errealitatean konturatu ginen amatasuna gurtu egiten zela, baina beti gizarteak markatzen zion moduan, eta ez emakumeak berak nahi zuen moduan. Alde horretatik historiaren zenbait mementutan emakumeak esan nahi izan duenean amatasuna beste modu batez planteiatu nahi zuela, hori ez, hori ez zen errespetatzen. Beraz, baserri giroan emakumea eta amaren papera goraipatzen zen baina beti molde oso zehatz batzuren arabera. Behin eta birritan aipatzen diren mito batzuk, beraz, errealitatearekin korrespondentziarik ez zutela susmatzen genuen eta horrek bultzatu gintuen azterketari ekitera.
A.–Gero, liburuan zehar idatzi diren liburuak eta artikuluak zehazkiago aztertzen dituzue. Zein konklusio atera dituzue hortik?
T.V.–Lehenik, ikusgarria da nola egin diren antropologiazko lan guztiek erregularitate haundieneko jokabideak eta jarrerak baino ez diztutela hartzen aztergai bezala, gatazka guztiak eta arautik irteten direnak inondik agertzen ez direlarik. Gizarte guztiak orekatuak balira bezala agertzen dira, eta emakumeak inoiz kontraesanik izango ez balute bezala. Guztiz imajina idealizatua eskaini ohi dutela esan genezake. Miren Etxezarreta ekonomilaria izan daiteke horretatik apartatzen den egile bakarra.
Gero ere ikusi izan dugu baserrietan ematen omen den teoriazko "igualitarismo" hori ez dela sexuen berdintasun batetatik abiatzen, baserriaren estruktura ekonomikoek aurrera ateratzeko hala eskatzen dutelako baizik, hots, estruktura jerarkizatu batez baserriak ezingo lukeela iraun.
A.–Zein metodo erabili duzue aztertetarako?
T.V.– Denetarik. Parte hartzea, esate batera, komunitate baten barruan denboralditxo batez bizituz, edota argazkiena, edota inkestarena. Modu askotako inkestak egin ditugu, eta agian inkesta inportanteena izan dena kasik hirurehun informalariri egin diegu, baina hor agian komeni da esatea inkesta horren berrogeitamar galderak zehazteko hiru hilabete pasa genituela, eta hiru hilabete horiek baino lehenago, hainbat eta hainbat hilabete pasa genituela beste kanaletatik ere informazioa bilduz. Horrekin esan nahi dut gisa guztietako metodoak erabili ditugula, baina ahalik eta prezestasun haundienarekin.
A.–Zein izan da ikerketak honek antropologi aldetik egin duen aportazio interesgarriena?
T.V.–Lehena oso ikerketa aktuala dela. Gero, bere sakontasuna. Eta hirugarrenik, bere ezaugarri konparatiboa, hiru ingurune guztiz desberdinetako emakumeak hartuz elkarrekin alderatu bait ditugu ikerketa honetan. Metodologia bera ere niretzat interesgarria izan daiteke, teknika desberdinak elkarrekin nola konplementatu ditugun ikusita. Bukatzeko, beste aportazio oso zehatz bat aipatuko nuke: nazionalismoak emakumeari buruz eraiki duen imajina eta izan duen eragina aztertzea.
A .–Nazionalismoari eman diozuen pisua nabarmena da liburu guztian zehar.
T.V.–Bai, izan ere gure ustez nazionalismoak sistema global bat eraiki nahi duen mementutik emakumearen egoera eta imajinari buruz aportazio inportanteak egin izan ditu eta egiten ditu. Horrexegatik parte haundi bat horrixe dedikatu diogu, eragin eta erlazio hori aztertetzeari, nazionalismo historikoan nahiz nazionalismo erradikalean.
A.– Liburu honek zein aportazio egin diezaioke gaur egun emakumeek aurrera daramaten hainbat borrokari?
T.V.–Nik uste dut liburu honetan agertu diren hainbat kontraesanek abiapuntua eman diezaieketela beren askapenaren alde borrokan ari diren emakumeei erreibindikazio-puntu konkretuak aurki ditzaten. Esate batera, emakumeek gizarte honek bizi duen aldaketa-prozesuan parte hartu nahi izan arren, beti bigarren maila batetan geratzen dira, askotan haien borondatez (edota haiek aurrera jotzeak gizona atzean geratzea suposatzen badu). Adibide oso konkretu bat ipiniz, emakume guztiek ikusten dute lanpostu bat edukitzeak libertate haundia ematen duela eta beren nortasunaren desarroilo haundia erakartzen duela, baina gehienek pentsatzen dute lanpostu bakarra egonda hobe dela gizonak hartzea berak baino. Kontraesan horiek erreibindikazioetarako bidea eskaintzen dute.
E.JIMENEZ J.LANDA

Hiru urte luze pasa dituzte Teresa del Vallek eta bere lankideek azterketa hau burutzen.
26-27


GaiezGizarteaSektore bazEmakumeaBesteak
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaBesteak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakBesteak
PertsonaiazVALLE1
EgileezJIMENEZ2Gizartea



Azkenak
“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude