Juan Mari Beltran: «Musika Herrikoiari Hurbiltzea Da Gure Asmoa »


2021eko uztailaren 23an
Txanbela Taldeak Bere Lehen Diskoa Kalean
Juan Mari Beltran: «Musika Herrikoiari Hurbiltzea Da Gure Asmoa »
Talde sortu berria dugu Txanbela. Musika Herrikoia aztertzea, lantzea eta plazaratzea da bere helburu nagusia. Hala diote «gure herriaren altxor kultural hori berreskuratzea eta zuzpertzea da bildu berri garenon asmoa eta erabakia».
Beren saioetan Euskal Herriko eskualde guzitako doinuak agertzen dira moeta ezberdinetako musikak eginaz: kantu tristeak, txantxetakoak, amodiozkoak, festa eta dantzarako doinuak etabar...
Euskal soinu tresna tradizionalak ezagutzeko eta entzuteko aukera eskaintzen digute. Bide ezberdinez jasotako doinu eta kantuak euskal soinu tresnen eta Euskal Herrian oso erabiliak izan diren beste soinu tresnen laguntzaz (bibolina, esku soinua, kitarra...) doinu eta kanta haiek aurkezten dizkigute beren «Txanbela» disko honetan.
Orkestra tradizional-berri honen erdian Juan Mari Beltran daukagu. Hogei urte luzez dabilena musikaren munduan. Txiki txikitatik musika tresna heltzen. Horrezaz aparte musika tresna herrikoiak ikasten eta doinuak biltzen Euskal Herria batetik bestera pasatakoa. Honekin batera Iñaki Peña akordeolari gaztea, esperientzia haundikoa ordea; Juantxo Villalba Etxabe (kitarra eta lauda) eta Pilartxo Otxoa de Eribe Royo (bibolina eta boza) goi mailako ikasketak egindakoa hau ere.
Juan Mari gustora agertu zaigu bere musikoak, edota taldea osatzen duten musikoak direla eta. Berarekin hizketan hasi eta beste belozidade batean sartzen zara. beste erritmo batean esango luke berak. Erritmo mantsoxoago batean gauzei hitzak atera nahiean bezala, historia zaharrak kontatzen diren bezala.
ARGIA.– Euskal Musika Herrikoia aipatzen duzue behin baino gehiagotan. Zer da hori zuentzat?
JUAN MARI BELTRAN.– Historian zehar, hizkuntza musikalak jocea politiko eta filosofikoekin loturik daude eta horren ondorio direla esan daiteke. Horrela egiten da musikaren historia. Une bakoitzean historia orokorrari dagokion musika joerez osatzen da historia hori.
Gertatzen duk gehienetan musika eskolatutik kanpo dagoen beste musika hau ez dela jasoa izaten historia ofizialetan. Beste ezaugarri batzurengatik sortua bait duk musika hau. Ezaugarri etnikoak, geografikoak, bestelakoak... azken finean ezaugarri horien bildumari deitzen zioagu Herrikoia.
A.– Horretan gehiegi sartu gabe, bueno zuen diskoa ere horren bilatze bat duk ezta?
J.M.B.– Gure asmoa disko hau egiterakoan zera izan duk. Musika Herrikoiarekiko hurbiltze bat lortzea berarekin harremanetan sarturik. Gure kasuan Euskal Musika Herrikoiarekikoa noski.
A. - «Txanbela» diskoa ederra atera zaizue. Musika mota hau gustoko duenarenizat entzungarria benetan.
J.M.B.– Instrumentazio aldetik eta ``Azala"rekin egindako diskoa baino sinpleagoa duk hau. Instrumento gutxiago erabili dizkiagu grabatzerakoan eta ez diagu tranparik egin nahi izan zuzenean jotzen dena eta diskoan entzuten denaren artean.
A.–Ze tranpa klase esan nahi duk?
J.M.B.– Hik diskoan nahi duan guztia sartzea daukak. Zuzenean ordea taldearen laguntza besterik ez daukak. Gu saiatu gaituk berdin berdin izatea diskoa eta zuzena. Bi tranpa txiki egin dizkiat ordea: diskoan posible duk nik neronek bi instrumentu sartzea une batean eta momentu berean. Zuzenean berriz esango didak nola!
A.– Euskal Musika Herrikoia esan duk lehen. Zer nolako kantak sartu dituzue ordea?
J.M.B.– Kalejirak, fandangoak, porrusalda... horiek bai. Horiek gabe ezinezkoa duk «euskal» musika izatea. Jendeak hori ezagutzen du herrikoi bezala. Horren aldamenean ordea pasodobleak, baltsak, ingurutxoak... eta gaur egun ia ezagutzen ez den beste erritmo bat: bolerak. Gaur ez ditugu entzun ere egiten, apenas. Baina oso herrikoiak izandakoak dira horiek ere. Euskal Herriak badu ba Mediterraneo parte bat. Azpiroztik behera Ebro aldera, parte horretan asko erabilitako erritmoa da bolerarena. Catalunya, Valencia eta Aragoen zer esanik ez. Han oraindik ere ba dute indar piskat.
A.–Horietaz aparte Txanbelan musika tresnaren presentazioa dakarkizue...
J.M.B.–Bueno. badago diskoan kanta bat. "Haur abandonatuaren khantoria" izenekoa. Lehen aipatu ditugun guzitatik bereizten dena. Kanta honetan dago Txanbela. Baina esan beharra zegok Txanbela instrumentua izateaz gain kantatzeko modu bat dela. Era bat. Estilo bat. Lehen esaten ziaten «Txanbela bezala ari da kantatzen».
A.–Galdutako estilo bat...
J.M.B.– Erabat diferentea gainera beste kantekin eta konparatuz gero. Kanta normalak erritmo metriko bat izaten dute, tonalak izaten dira, musika akademizistak ezartzen dituen arauetan sartzen dira gutxi gora behera... Txanbela aldiz bestelakoa duk. Erritmo ametrikoa, atonala, arauak errespetatzen ez duena, hobe, beste arau berezko batzuk dauzkana... estilo zahar eta bitxi bat da.
Gizon bat baino ez duk gelditzen Txanbela zer den dakienik, eta nola jotzen den dakienik: Pierre Caubet. Zuberotar hori da une honetan estilo zahar horren, duela 300-500 urte herrikoia zen estilo zahar horren lekuko bakarra. Kasualitatez gainera. Ez bere aitak, ez bere amak... bere aurreko belaunaldiak ez zekien Txanbela jotzen. Bere amonak erakutsita daki Pierre-k.
A.–Nola aurkitu huen lekuko hori?
J.M.B.– Orain dela hamazazpi urte esan zidan Jabier Lakuntzak, Iruñeako gaiteroen sortzaileak, Lakarrin ba zela gizon harrigarri bat tresna benetan interesgarri eta ezezatun bat jotzen zuena, Txanbela. Benetan ikusgarria huen. Lakarrin, bere herrian, inork ez zekien Txanbela jotzen zuenik. Etxe barruan bakarrik jotzen dik Pierre Caubet honek. Etxe barruan eta sutondoan. Bere emaztearentzat. Esaten dik jendeari ez zaiola gustatzen musika hori. Horregatik ez duela etxetik kanpo jotzen. Bere emazteari aldiz gustatzen omen zaiok, horregatik jotzen omen ziok berari.
A.–Kuriosoa benetan.
J.M.B.–Polita izan huen Lakuntzak Iruñeara ekarri zuenean grabazio bat egitera zuzenean. Eszenatokira atera huen. Hartu zian Txanbela eta jotzen hasi huen. Jendeak ez zian musika hori ezagutzen. Ez zekien ez noiz hasten zen, noiz zen arnasa hartzeko geldiunea, noiz amaitzen zen kanta... Isil isilik zegoen jendea. Hori ikusirik eszenatokitik alde egin zian Pierre Caubetek. Honela esan zion Lakuntzari: «Jendeari ez zaio musika hau atsegin. Atera daitezela hurrengoak. Talde horien musika gustatuko zaie eta ondo pasako dute». Jabier Lakuntzak hori ikusirik zer egingo eta jendeari esan. Bai, han aurrean jarri eta hola ta hola. Txaloka hasi zen jendea segituan eta han sartu zen Pierre bere Txanbelarekin jotzera. Isilizen bazen txalo jendeak. Orduan segi berak... Jaialdia bukatzeko izan hituen kontuak gero.
A.– Hark gordetako doinu bat jaso duzue beraz.
J.M.B.– Bai. Eta ahalik eta fidelenik gainera. Berari egin genion grabazio bat eta hor bezala Jotzen ahalegintzen nauk. Ba zekiat ezinezkoa dela, baina bera gelditzen dela, ni ere bai. Tono erdi bat gora edo behera, berdin.
A.–Instrumentua bera nolakoa duk?
J.M.B.–Gaitaren antzekoa. Pittin bat txikixeagoa. Hogeita piko zentimetro izango dizkik. Hori ere orain kontserbatua zegok nolabait esatearren. Lakuntzak eginak dizkik dozena erdi bat Txanbela Pierreren modeloa errespetatuz. Nik ere bazeukeat bat.
A.– Gaia aldatuz, eta bati baino gehiagori galdetu diogunez, nola ikusten duk hik kantaldien asuntoa. Batek baino gehiagok esan du gaur egun gero eta gutxiago antolatzen direla, horren zergatirik nagusiena taldeek kobratzen duten diru kopurua delarik.
J.M.B.Nik zera esan behar diat horri buruz, presupostu batekin joan beharra zegok. Presupostu hori gainera fijo mantendu dezakek antolatzailea instituzioren bat edo baldin bada. Ez dakit nongo festak eta udaletxeak hainbeste milioi ditu festetarako... kontxo hortik atera behar duk.
Horiek ordea ez dituk askotan izaten. Gehienetan herriko jendea duk kantaldiak eta antolatzen dituena. Arazoa da antolatzaileek hiri kartelak jarri hi kantatzera joan aurretik, kantaldia prestatu, lokala ordaindu, hiri afaria pronto jarri eta gero hik aldegin ondoren haiek dena jaso eta garbitu ondoren igual aurkitzen direla kantaldiarekin ez dakit zenbat mila pezeta galdu dituztela. Gaur egun 200 mila pezetatik gora joaten zaik edozein kantaldi antolatzea. Gero 25 lagun besterik ez bada joaten entzutera...
A.– Toki bakoitzean ikusi behar zer egin ezta?
J.M.B.– Bai. Hau ez duk Hollywood. Hemen jende asko zegok herri hau aurrera atera nahiean. Musikoak eta musikoak lan egin dezagun posible egiten duten guzi horiek. Profesionala izan beharra zegok kalidade mailan. Esijitu beharra zegok hori. Baina kantaldi bakoitzean ikusi beharko duk zer egin eta zer kobratu. Presupostu batetin joan, bai. Baina gero esan «Hi, konponduko gaituk». Depende ze diru ateratzen den. Azken finean denen onerako duk kantaldiak antolatzea. Gu....mesede handia egiten digute.
Ezin ordainduko ditek beraiek dena.
David ZUAZALDE

Juan Mari Beltran dugu Txanbela taldea sortu eta bildu duena lehen Azalarekin ibili ondoren.
34-35

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakTXANBELA
PertsonaiazBELTRAN1
EgileezUAZALDE1Kultura

Azkenak
Elikagaiak jasotzeko “diru-txartelak”, familia zaurgarrienentzat Nafarroan

Europako Funts Sozialen ataletik Elikagaien Bankuetara bideratzen zuten urtero dirua eurek bidera zezaten janaria behar gehien duten herritarren artean. Aldaketa iritsi da kudeaketara orain: adin txikikoak dituzten familiei diru-txartelak emanen dizkiete produktuak erosteko. 130... [+]


2024-10-15 | Sustatu
Jabetze Eskola Gasteizen, feminismoaren adibideen ildotik, euskalgintzarako

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak (IAK) eta UEUk elkarlanean Euskaldunentzako Jabetze Eskola martxan jarriko dute, euskaldunok ahaldundu, eta ondorioz, jendartea eraldatzeko asmoz. Aurkezpen hitzaldia urriaren 30ean egingo du Garikoitz Goikoetxeak. "Hizkuntzaren... [+]


2024-10-15 | Julen Orbea | Zuzeu
Bizitza oroit dezagun

1944an, Stauffenberg-en agindupean, Hitler bonba batekin hiltzen saiatu ziren, soldadu eta herritar alemaniar batzuen artean prestatutako ekintza baten. Hurrengo hilabeteetan naziek 90 pertsona exekutatu zituzten ekintza haren ondorioz.


Urruña eta Segurako udalek ofizialdu egin dituzte herritarrek sortutako zubiak

Herritarrengandik sortu eta hiru hamarkadaz eraikitako harremanaren ondotik, Hego Lapurdi eta Goierriko bi herri hauen arteko senidetze edo birazkatze ofiziala egin dute igandean Urruñako plazan. 30 urteko mugarri, egun «historikotzat» jo dute Filipe Aramendi... [+]


Mecaner Herriarentzat
“Fabrikaren erosketa publikoa behar dugu”

Stellantis multinazionalak Mecaner lantokia itxi eta 148 behargin kalean utzi ditu Urdulizen (Bizkaia); horren aurrean, "Mecaner Herriarentzat" alternatiba ekosoziala sortu dute hainbat eragilek. LAB sindikatuko Iraide Juaristik eta Jauzi Ekosozialeko Aitor Gallastegik... [+]


Galizieraren egoera larriaz ohartarazi dute, azken datuak ikusita

Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera Galiziako Estatistika Institutuak jakinarazitako azken datuetan. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez dakiela.


2024-10-14 | Julene Flamarique
Udalatx mendiko gurutzea eraitsi eta... idazki misteriotsu bat utzi dute

Arrasateko Udalak sare sozialetan jakinarazi duenez larunbat goizaldean kendu zuten ezezagunek gurutzea. Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mugan zegoen kokaturik, 1.120 metroko garaieran. 1971. urtean jarri zen eta 250 kiloko pisua eta 10 metroko luzera zituen. Oraingoz ez da gurutzea... [+]


Zer esan nahi dute ‘begiratu’, ‘ulertu’ eta ‘pertsona’ hitzek?

Ez da akaso harrotasun seinale nire aurrean dauden pertsonak pertsona izango ez balira bezala begiratzea? Bai, noski baietz. Baina nola espero dugu bestela besteak ulertzea? Ulertu, behatu, begiratu. Besteak ulertu nahi izateak, ez du jarrera harro hau eskatzen? Ni pertsona... [+]


Genozidioaren egunkariak

Urtebete igaro da, diotenez. Ez dut sekula ulertu mendebaldarrok daukagun ohitura harroputz hau: nahiz eta gatazkak ia mende bateko iraunaldia izan, datak nahierara moldatzen ditugu, garrantzia nolanahi oparituz. Azkeneko sasoia ezberdina izan al da beren lurraldean preso... [+]


2024-10-14 | Leire Ibar
Lekeitioko Euskal Zine Bilerak 47. edizioa du aste honetan

47 urte beteko ditu zine jaialdiak, eta urriaren 16tik 21era, solasaldi eta tailerren bidez euskal zinemagintzaren alor ugari landuko dituzte. “Beti berria den zinema” lelopean, aurtengo jaialdiak zine berria eta istorio berriak kontatu nahi dituzten gazteei keinu... [+]


2024-10-14 | Leire Ibar
Gasteizko euskalgintzak egun osoko egitaraua antolatuko du urriaren 19an

“Gasteiz euskararen hiria” ekimena ospatuko dute urtarrilaren 19an Arabako hiriburuan. Euskaraz egingo diren ekintza ezberdinek osatuko dute hamabi orduko egitaraua. "Euskara protagonista izatea" da ekimenaren helburua.


2024-10-14 | iametza
Educamadrid eta MAX: burujabetza teknologikoa Madrilgo hezkuntza sisteman

EducaMadrid software librean oinarritutako hezkuntza plataforma 2002an jarri zen martxan Madrilgo Erkidegoan eta egun milioi bat erabiltzaile inguru ditu. Bertako kide Daniel Estebanek plataformaren aurkezpen praktikoa egingo du urriaren 17an Donostiako San Telmo museoan egingo... [+]


2024-10-14 | ARGIA
40 estatuk “gogor gaitzetsi” dute Israelek NBE-n kasko urdinei eraso egin izana

Azken egunetan gutxienez Nazio Batuen Erakundeko bost kasko urdin zauritu ditu Israelgo armadak, UNIFIL Nazio Batuen Libanorako Indar Behin-Behinekoak duen egoitza nagusiaren kontrako erasoetan, Naqoura herrian. Netanyahuk esan du kasko urdinak “giza ezkutu” gisa... [+]


Eguneraketa berriak daude