Arano
Urumeako mendietan Enigma Green Power enpresak egin nahi duen Ikatz Gane makroproiektuak 200 metrotik gorako bost aerosorgailu ezarri nahi ditu Hernaniko (Gipuzkoa) lurretan, baina Aranoko (Nafarroa) herrigunetik oso gertu. “Ezin dugu onartu Ikatz Gane proiektuak aurrera egitea, Aranoko herriaren gainbehera izango litzatekeelako”, adierazi dute herritarrek: aranoarren %96k eman du proiektuaren aurkako sinadura.
Hernani (Gipuzkoa) eta Arano (Nafarroa) artean Endesak egin asmo duen makro-elikoen proiektuari alegazioak jartzeko epea zabalik da. Urumea Bizirik elkartetik eta mugimendu ekologistatik egindako txostenen arabera, eragin "oso kaltegarria" izango luke hango mendietako landaredian eta faunan, eta "landa eremuaren pobretzea" ekarriko luke, besteak beste.
Lotsagabekeria hutsa da Endesak (Enigma Green Power bere morroiaren bidez) Ikatz Gane izenarekin Ereñotzuko lurretan eraiki nahi duen parke eolikoa.
Iñistorketan: Iratzearen kultura Urumea bailaran paisaia, ondarea eta memoria liburua aurkeztu berri dute Iñaki Sanz Azkue biologoak, Josu Narbarte arkeologoak, Maite Errarte etnografoak eta Suberri Matelo etnografoak Ereñotzun (Hernani). Badira gaur egun ere garo, iratze edo inistorrak miresmena sortzen dioten herritarrak, baina oso galdua dugu gure aurrekoek landu izan zuten inistorraren kultura: “Iraila” hitzak ez digu jada iratzea moztu behar dugunik gogora ekartzen. Iñistorketan liburuak ekarri digu izan zuen garrantziaren berri.
Martxoak 15 goizean elurrak zuritu zuen Arano. Bertako herritarrek eta ingurutik eta ez hain ingurutik bildutakoek bete zuten plaza eta elkartasunaren beroan gozatu zuten eguna: Urumeako mendietan ezarri nahi duten Euskal Herriko zentral eoliko handienaren kontrako protesta izan zen.
Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi taldeak antolatuta, "Makroeolikoak, zertarako?" hitzaldia emango dute Urumeako Mendiak Bizirik herri ekimenak eta Ezkeltzu Bizirik taldeak.
Denborarekin kultur sormena aktibatzen dute, kontzientziak pizteko erreminta gisa, gainera datorkien makina-tzarraren aurrean ez isiltzeko deliberamentuz, edo batek jakin zergatik. Egunpasa kultural biribila antolatu dute martxoaren 15ean Aranon: Vidas irrenovables dokumentala ikusi ostean aerosorgailuen kokalekura mendi buelta eginda musikaz gozatuko dute eta arratsaldean Aitor Mendiluze eta Julio Soto arituko dira bertsotan balkoitik balkoira. Aranoko Xabier Legarreta bertsolariaren Oraingo haizeak sorta ekarri dugu artikulu honetara.
“Urumeako mendiak bizirik” herri-ekimenak jende andana elkartu du Hernaniko plazan. Mendi horietan egin nahi dituzten bi makroproiektu eolikoen berri eman du, ekarriko lituzketen kalteak azaldu ditu eta Urumea bailarako eta inguruetako herritar guztiei dei egin diete makro-proiektu eoliko hauek "geldiarazteko eta gure mendiak defendatzeko" antolatuko diren ekintza eta mobilizazioetan parte hartzera: hasteko, hitzaldi informatiboak egingo dituzte otsaila hasieran Ereñotzun, Hernanin eta Donostian. Makroproiektuen aurka Euskal Herrian antolatu diren beste taldeekin elkarlanean jarraituko dutela berretsi dute eta Baztango Aroztegiako auzipetuei elkartasuna adierazi diete, eta auzi hori dela-eta otsailaren 1ean Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzera dei egin dute.
Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura handiena" litzateke honakoa, eta herritar, talde zein elkarteen artean gaia aztertzeko eta "alerta emateko" helburuz egina da txostena. Zertzelada batzuk laburtuko ditugu segidan.
Endesa eta Repsol
Alde... [+]
Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko handiari aurre egiteko sortu berri den Urumeako Mendiak Bizirik taldeko kide dira biak. Aranon gaia nola bizi duten azaldu digute, Kontzejupeko mahai baten bueltan jarrita.
Enigma Green Power enpresak "Ikatz Gane" deitu dion proiektu eolikoa egiteko "aldez aurreko administrazio-baimena" eskatu du. Bost haize errota jarri nahi ditu. Enigma Green Powerren jabe bakarra Arena Green Power da, eta honen kargudunen artean da Endesa.
Euskal Herriko zentral eoliko handienetako bat izan daitekeena egin nahi dute Goizueta, Arano eta Hernaniko lurretan. Sustrai Erakuntzak salatu du tramitazioa Madrilen ari direla egiten, “herritarrengandik urrun”. Kalteturiko udalek, aldiz, ez dute proiektuaren inguruko inongo informaziorik jaso.
Lurraren Askapen Fronteak hedabideetara bidali duen oharrean eman du apirilean egin duen ekintza zuzenaren berri. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan, Hernani eta Arano artean kokatutako landaketa industrialean 3.000 eukaliptotik gora eraitsi ditu, argudiatu duenez, "bertako basoaren alde egiteko". "Ekintza honekin, etekinei bakarrik begiratzen dionari galerekin erantzun zaio", gehitu du Lurraren Askapen Fronteak.
Nekazal lurraldetako zerbitzu publikoak gutxituz, Nafarroako Foru Gobernua despopulazioa eta zahartzea bizkortzen ari dela kritikatu dute. Aitzina, egoitzarik hurbilena Irurtzunen egongo da, bulego zaharretik autoz 22 minutura, eta Aranotik ordubetera.