Zulueta eta Enparantza otsailaren 11n aterako dira espetxetik, aurreikusitakoa baino lehen

  • Martxoaren 1ean ziren ateratzekoak, baina ia hiru aste lehenago geratuko dira aske. Arantza Zulueta Valentziako Picassent espetxean dago egun; Jon Enparantza, berriz, Estremerako kartzelan (Madril).


2020ko urtarrilaren 7an - 16:50
Zulueta eta Enparantza
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Berriak jakitera eman duenez, Arantza Zulueta eta Jon Enparantza otsailaren 11n aske geratuko dira. Hedabidearen arabera, atxiloaldian pasatutako egunengatik, bere garaian pasaportea kendu zietelako eta behin-behinean libre egondakoan sinatzera joandako egunengatik erabaki du Espetxeetako Erakundeak hogei eguneko murrizketa (martxoaren 1ean ziren ateratzekoak).

11/13 sumarioan espetxe zigorrak jaso zituzten bi euskal presoek, eta biak ari dira bost hilabeteko zigorra betetzen. Zaballako espetxean (Araba) egin zituzten lehen hilabeteak, baina Zulueta azaroaren erdialdera Valentziako Picassent espetxera mugiarazi zuten; Enparantza, berriz, urri amaieran urrundu zuten Madrilera, Estremerako espetxera. Arantza Zuluetaren kasuan, senideek salatu zuten lau egunez euskal presoaren berririk gabe egon zirela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 11-13 sumarioa
2019ko irailaren 20
Ibon Meñika Orue-Etxebarria (11/13 makroepaiketako auzipetua):
"Auzitegi Nazionalak ez du inoiz euskal herritarron antolakuntzaren eta borrokaren zilegitasuna epaituko"

Eguneraketa berriak daude