Zaballan aurkeztu dira Zulueta eta Enparantza, indarrean duten espetxe zigorra betetzeko

  • 11/13 auzibidean epaileek jarritako zigorrari hasiera eman diote astelehenean. 47ak Herrian plataformak elkarretaratzeak deitu ditu asteazkenean.


2019ko urriaren 01an - 11:56
Auzipetuak Madrilera bidean, epaiketara (Argazkia: ARGIA)

Irailaren 16an alde guztiek akordioa adostu zuten, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta, bosna hilabeteko espetxe zigorra bete beharko dute Arantza Zulueta eta Jon Enparantzak. Gainontzeko 45 auzipetuek inhabilitazio zigorrei eta isunei aurre egin beharko diete.

Zulueta eta Enparantzak astelehenean aurkeztu dute beren burua Zaballako espetxean, eta otsailerarte egon beharko dute giltzaperaturik.  

Irailaren 30ean hasi dute espetxe zigorra, auzibideko lehen atxiloketen seigarren urteurrenean: 2013ko irailaren 30ean burutu zituzten auzibideko lehen atxiloketak izango zirenak.

47ak Herrian plataformak maitasuna eta elkartasuna helarazi die Zulueta eta Enparantzari, eta aldarrikatu presoen “eskubideak errespetatu eta etxeratzeko bidea hasteko garaia dela”.

Asteazkenean elkarretaratzeak deitu dituzte: Bilbon Arriaga antzokiaren aurrealdean, Donostian Antigua auzoko Gaskuina plazan eta Lekeition eskoletan, 19:00etan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 11-13 sumarioa
Zulueta eta Enparantza otsailaren 11n aterako dira espetxetik, aurreikusitakoa baino lehen

Martxoaren 1ean ziren ateratzekoak, baina ia hiru aste lehenago geratuko dira aske. Arantza Zulueta Valentziako Picassent espetxean dago egun; Jon Enparantza, berriz, Estremerako kartzelan (Madril).


Zulueta eta Enparantzaren espetxeratzeak salatzeko mobilizazioak deitu dituzte asteazkenean

11/13 makroepaiketako Arantxa Zulueta eta Jon Enparantza auzipetuen espetxeratzeak salatuko dituzte asteazkenean Bilbon, Donostian eta Lekeition deitu dituen mobilizazioetan.


2019-09-20 | Z. Oleaga
Ibon Meñika Orue-Etxebarria (11/13 makroepaiketako auzipetua):
"Auzitegi Nazionalak ez du inoiz euskal herritarron antolakuntzaren eta borrokaren zilegitasuna epaituko"

11/13 makroepaiketan, 47 auzipetuetako bat da Ibon Meñika bizkaitarra, eta hilabeteotan auzipetuen bozeramaileetako bat izan da. 2013an atxilotu zuten Herrira elkarteko beste zenbait kiderekin batera, eta sei urteren ostean eseri zen Espainiako Auzitegi Nazionaleko... [+]


2019-09-16 | Z. Oleaga
JARRAIPENA | Akordioa egin ostean, preso eta iheslarien gaia lehen lerroan jartzeko eskatu dute 11/13ko auzipetuek

Astelehen honetako 10:00etan hasi da 47 euskal herritarren aurkako ahozko auzia, baina berehala adierazi dute aldeen arteko akordioa zegoela eta epaiketa eten da.


2019-09-15 | Z. Oleaga
Madrilerantz abiatu dira igande goizean 11/13 makroepaiketako auzipetuak

Irten aurretik, larunbateko manifestazio jendetsuan jasotako babesa eskertu dute auzipetuek. Epaiketara soluzioen aldeko mezuarekin doazela adierazi dute, presoen alorrean zein “konponbidearekin lotutako afera ezberdinetan”. 601 espetxe urteko zigorra eskatzen diete... [+]


Eguneraketa berriak daude