Babesa eskertu eta Bilbo betetzeko deia egin dute 11/13ko auzipetuek

  • Irailaren 16an hasiko da epaiketa Madrilen. Iraganeko estrategia errepresiboak atzean uztea eta preso eta iheslari politikoentzako “soluzio agenda bat” eskatu dute auzipetuek. Asteburuan mobilizazioak egin dira haien herrietan.


2019ko irailaren 9an - 13:45
Auzipetuen agerraldia. Argazkia: @47akHerrian.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

11/13 makroepaiketako auzipetuek prentsaurrekoa eman dute irailaren 14rako deitu duten mobilizaziorako astebete falta dela. Epaiketa “jendartearen nahiaren kontrako norabidean” doala, eta “iraganeko estrategia errepresiboen” jarraipena dela adierazi dute. Iragan horrekin apurtzeko, 11/13 prozedurarekin amaitu ez ezik, preso eta iheslari politikoen auziak “soluzio agenda bat” beharko luke. Konponbide hori jendartearen mobilizazioak ekarriko duela iritzita, larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin diete herritarrei.

Epaiketaren aurretik akordio bat egiteko aukeraz galdetuta, auzipetuek azaldu dute egun ez dagoela akordiorik mahai gainean, baina ez dutela aukera baztertzen: "Aukera guztietara irekiak gaude. Aztertu eta erabakiko genuke, erantzukizunez, baina epaiketara goaz Madrilera".

Elkartasun olatua

Epaiketaren data ezagutu zenetik herritarren aldetik elkartasun “olatua” jaso dutela nabarmendu dute auzipetuek,esker ona adieraziz: “Pozik gaude jasotako babesarekin”.

Asteburuan, hain zuzen ere, auzipetuen herrietan sortutako babes taldeek dozenaka ekimen antolatu dituzte, haien herrikideei elkartasuna adierazi eta Bilboko manifestaziora dei egiteko.

Behean, asteburuko mobilizazioetako batzuk:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


11-13 sumarioa kanalean gehiago
2019ko irailaren 20
Ibon Meñika Orue-Etxebarria (11/13 makroepaiketako auzipetua):
"Auzitegi Nazionalak ez du inoiz euskal herritarron antolakuntzaren eta borrokaren zilegitasuna epaituko"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...