Dozenaka ekimen Euskal Herria osoan, 11/13 makroepaiketaren aurka eta auzipetuen alde

  • Deialdiak biderkatu dira: auzipetuen herrietako ekimenek mobilizazioak deitu dituzte asteburuan. Gehiengo sindikalak kontzentrazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan ostiral eguerdirako. Hilaren 12an Ernaik mobilizatzera deitu du, eta Etxeratek edo Sarek irailaren 14an Bilboko manifestazio nazionalarekin bat egin dute.


2019ko irailaren 06an - 11:47
Ostegunean "kultura elkartasunez blai!" egunak Gasteizko bost plazetan emanaldiak antolatu zituen aldi berean. Irudian, Foru plaza. Argazkia: @5akGasteizen.

Irailaren 16an hasiko da 47 euskal herritarren aurkako epaiketa Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen defentsan eta gatazkaren konponbidearen alde ari ziren lanean. Epaiketaren data ezagutu zenean, auzipetuen herri eta auzoetan makropeaiketaren aurkako eta auzipetuen aldeko babes taldeak sortu ziren. Hainbat ekimen burutu dituzte ordutik: herri bazkariak, diru bilketak, bizikleta martxak, hitzaldiak, ekitaldiak edo presoen aldeko mobilizazioak, besteak beste. Auzipetuek irailaren 14rako manifestazio nazionala iragarri zuten.

40 deialditik gora

Deialdi hori indartzeko, aurreko asteburuan askotariko mobilizazioak eta elkartasun keinuak antolatu dituzte tokiko ekimenek ostirala eta igandea artean. Adibidez, Arbizun areto futbol txapelketa, herri bazkaria eta giza katea antolatu dute; Oiartzunen musika taldeen elkartasun maratoia eta mosaiko erraldoia; Bilboko Indautxun kontzentrazioa eta ondoren dantza, bertso-rapa edo mural pintaketa; Gasteizen “2.800 ur litroko elkartasun olatu erraldoia” sortuko dute.

Gehiengo sindikalak ere antolatu ditu mobilizazioak. Ostiral eguerdian Hego Euskal Herriko hiriburuetan kontzentrazioak burutu dira. Ernaik irailaren 12rako deitu ditu mobilizazioak, hiriburuetan eta unibertsitateetan.

Irailaren 14ko manifestazioari atxikimenduak

Eragile eta ekimen horiek guztiek irailaren 14ean auzipetuek Bilbon deitu duten manifestazio nazionalera joateko deia luzatu dute. Horrez gain, azken egunetan kolektibo eta pertsona gehiagok ere egin dute bat deialdiarekin. Ostegunean Etxerat elkarteak prentsaurrekoa eman du Bilbora deitzeko. “47ei gure elkartasuna eta burutako lanarengatik esker ona adierazteko gaude gaur hemen. Oztopoak jarri arren gure senide presoei dagokien asistentzia juridikoa irmotasunez emateagatik. Eragozpenen gainetik, gure senide gaixoak espetxez kanpoko mediku asistentzia emateagatik, espetxeko asistentzia eza konpentsatzeko. Estalitako errealitatea erakusteagatik. Eskubide urraketak eta espetxe politikaren ondorio gordinak salatzeagatik. Gure egoera Europako Parlamentura, indar politikoengana eta Europako Giza Eskubideen elkarteengana eramateagatik. Alderdi politiko, sindikatu eta erakunde guztiengana jotzeagatik. Gure senide presoak sekula bakarrik ez uzteagatik, haien eta gure eskubideak aintzat hartzeagatik eta gure egoeraz arduratzeagatik. Hori izan da beraiek eginiko lana eta hori da, eskaera fiskal handiekin, Entzutegi Nazionalera eramango dituena”, adierazi dute elkartearen ordezkariek.

Sare sozialetan norbanakoen eta kolektiboen atxikimenduak ugariak dira: Sare, EH Bilduk Gasteizko legebiltzarrean duen taldea, Lehiotikan eta Josu Bergara musikariak, eta beste. Auziperatuek zabaldutako manifestua 12.000 herritar baino gehiagok sinatu dute honezkero.

Hauek dira asteburuan deitu diren mobilizazietako batzuen ordutegiak:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 11-13 sumarioa
Zulueta eta Enparantza otsailaren 11n aterako dira espetxetik, aurreikusitakoa baino lehen

Martxoaren 1ean ziren ateratzekoak, baina ia hiru aste lehenago geratuko dira aske. Arantza Zulueta Valentziako Picassent espetxean dago egun; Jon Enparantza, berriz, Estremerako kartzelan (Madril).


Zulueta eta Enparantzaren espetxeratzeak salatzeko mobilizazioak deitu dituzte asteazkenean

11/13 makroepaiketako Arantxa Zulueta eta Jon Enparantza auzipetuen espetxeratzeak salatuko dituzte asteazkenean Bilbon, Donostian eta Lekeition deitu dituen mobilizazioetan.


2019-10-01 | ARGIA
Zaballan aurkeztu dira Zulueta eta Enparantza, indarrean duten espetxe zigorra betetzeko

11/13 auzibidean epaileek jarritako zigorrari hasiera eman diote astelehenean. 47ak Herrian plataformak elkarretaratzeak deitu ditu asteazkenean.


2019-09-20 | Z. Oleaga
Ibon Meñika Orue-Etxebarria (11/13 makroepaiketako auzipetua):
"Auzitegi Nazionalak ez du inoiz euskal herritarron antolakuntzaren eta borrokaren zilegitasuna epaituko"

11/13 makroepaiketan, 47 auzipetuetako bat da Ibon Meñika bizkaitarra, eta hilabeteotan auzipetuen bozeramaileetako bat izan da. 2013an atxilotu zuten Herrira elkarteko beste zenbait kiderekin batera, eta sei urteren ostean eseri zen Espainiako Auzitegi Nazionaleko... [+]


2019-09-16 | Z. Oleaga
JARRAIPENA | Akordioa egin ostean, preso eta iheslarien gaia lehen lerroan jartzeko eskatu dute 11/13ko auzipetuek

Astelehen honetako 10:00etan hasi da 47 euskal herritarren aurkako ahozko auzia, baina berehala adierazi dute aldeen arteko akordioa zegoela eta epaiketa eten da.


Eguneraketa berriak daude