Oxfordeko unibertsitateko irkerlari talde batek puntako teknologiak erabili ditu zuhaitz zaharrek metatutako karbonoa kalkulatzeko eta orain argitaratu berri duten txostenean erakutsi dute, eraitsitako baso zahar hektarea bakoitzeko alferrik galtzen (eta atmosferara isurtzen) uste genuena baino askoz karbono gehiago, ia kopuru bikoitza. Zuhaitz zaharren mozketa eragozteko eta antzinatik iritsi zaizkigun basoak bizirik zaintzeko aldarria izan beharko luke ikerlan berriak.
Zuhaitz eta baso zaharrek –landatu berriek eta, batik bat, zutoin-soroak baizik ez diren espezie bakarreko basoek ez bezala– daukaten garrantzia asko aipatzen da aspalditik, izan biodibertsitatea bermatzen dutelako, uraren zikloan daukaten garrantziagatik edo, azken hamarkadotan nabarmentzen denez, klimaren zoratzearen erantzule nagusietakoa den CO2 karbono dioxidoa beren zurean pilatu dezaketelako. Orain ikerketa berri bat etorri da erakustera CO2a airetik kenduta metatzeko zuhaitz zaharrek daukaten garrantzia uste zena baino are handiagoa dela.
Oxfordeko (Erresuma Batua) unibertsitateak badu hiri inguruan, Wytham Woods deitu aspaldi ukitu gabeko oihan txiki bat, 1940tik erabili duela ekologiari buruzko ikerketan. Orain British Ecological Society aldizkariak plazaratu du Wythameko basoko 1.000 zuhaitz ingurutan egindako ikerketa berri baten emaitza: ”Laser scanning reveals potential underestimation of biomass carbon in temperate forest”.
Azterlan berriak erakutsi du zuhaitz zaharrek Lurreko bizi-baldintzen kontserbazioan jokatzen duten funtsezko papera, ikertzaile britainiarrak Wytham Foresten ohartu baitira karbonoa beren egurretan metatzeko ahalmenari dagokionez zuhaitzok orain arte uste zenaren bi halakoa dela. Pentsa liteke agiri berriak eskaintzen dituen emaitzek eragina beharko luketela zuhaitz zaharrak moztearen aurkako babesetan, ez bakarrik Erresuma Batuan, baita Europa osoan ere.
Ingalaterra, Flandria, Estonia eta Finlandiako 10 ikertzailek Wythameko 1.000 zuhaitz zaharrok kartografiatu dituzte laserrak eta 3D-an modelizatzeko sistema informatikoak erabiliz. Landareen zauririk txikiena ere egin barik zehaztasun handiz kalkulatu dute zuhaitz bakoitzaren bolumena, hortik ateratzeko enbor eta adarretan metatutako karbono kantitatea. BBC hedabide publikoari Londresko unibertsitateko irakasle Mathias Disneyk azaldu dionez, "zuraren dentsitatea ezagutzen duzunean, bolumena masa bihur dezakezu. Zuhaitzen masa horren erdia karbonoa da, beste erdia ura».
Metodo zehatzago horiekin kalkulu berriak burututa, emaitzak erakutsi du Wythameko zuhaitzek beren enbor eta adarretan jasota daukatela orain arte uste zenaren ia bi halako karbono kopurua, zehazki uste zena bider 1,77. Wythameko oihan txikia Erresuma Batuan dauden horrelako hostozabal-baso ugarien berdintsua denez, ikerlariek uste dute datu berrien argitan eguneratu beharra dagoela uharte hartako zuhaitz zaharrek metatuta daukaten karbonoaren kalkulua: "Ziur aski ez bakarrik Erresuma Batuko basoetan, baina baita Europa osoko oihan zaharrei dagokienez ere, gutxietsi egin da horiek metatutako karbono kopurua" esan du ikerlanaren zuzendarietakoa den Kim Calders irakasle flamandarrak.
Mathias Disney ikerlariak, bere aldetik, nabarmendu du Europa eta mundu osoan baso berriak landatzeko politikak ugaritzen diren garaiotan lehentasuna eduki behar duela lehengo baso zaharrak ez eraistea, horiek bizirik atxikitzea: “Zuhaitz handi eta zahar hauetan daukagun balioak ez du preziorik eta, beraz, alde batera utzita zenbat zuhaitz berri landatzeko asmoa daukazun, kosta ahala kosta lortu behar dugu zaharrak ez galtzea. Zuhaitz handi horiek oso garrantzitsuak dira“.
Berotegi gasen emisioak eta atmosferaren kutsadura murriztu egin diren arren, ingurumenaren egoera ez da ona Europan, kontuan harturik naturaren degradazioak, gehiegizko ustiapenak eta biodibertsitatearen galerak dakartzaten ondorioak, Europako Ingurumen Agentziak bost... [+]
Orain da unea eta ez dugu denbora askorik. Baina, zer egin? Nondik hasi? Nora jo? Badugu gaitasun teknikoa, bide-orri argi bat falta zaigu, adostasun zabal bat. Oinak lurrean eta lokatzari aurre egiteko prest, berandu baino lehen ekin beharreko bideaz aritu gara Marta... [+]
Azken urteotako uda bukaera guzietan bezala, Ipar hemisferioko suteen kalteak zenbatzen ari gara, eta zenbakiak ikusi arren, oraino zaila zaigu arazoaren munta eta horri loturiko arriskuaren ezaugarriak ulertzea. Halere premiazkoa da, horren arabera lurraldeak prestatu beharko... [+]
Garaipen historikotzat jo dute hainbatek: duela sei urte Ozeano Bareko estatu zaurgarrietako ikasle talde batek bultzaturiko ekimen baten ondorioz, Nazio Batuen auzitegi gorenak iritzia plazaratu du uztailaren 23an, zeinak munduko estatuek klima aldaketari begira dituzten... [+]
"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Paul Moal-Darrigade ozeanografoak "Itsas korronteak eta klima aldaketa" bere tesia aurkezten du Donapaleun Otsail Ostegunak hitzaldi zikloaren baitan, eta Kanaldudek jaso du solasaldia bideoz.
Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]
Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.
Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]
Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]
2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.
Bizi mugimendua, Nicolas Goñirekin. Bizi mugimendua 2009az geroztik ari da klima larrialdiaren aurka borrokan Ipar Euskal Herrian. Erradikal eta pragmatiko, herrikoi eta anbiziodun, garaiek eskatzen duten mugimendua izan nahi du Bizik. Nicolas Goñirekin aritu gara,... [+]
Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.