Pasa den ostegunean Espainiako Audientzia Nazionalak hamarnaka preso politiko ohiren kontu korronte eta ondasunen aurkako operazioa abiatu zuen. Dirua, autoak eta higiezinak bahitu zituen eta pertsona askoren bizitza izorratzeko urrats errepresibo handia eman zuen (operazio honen barnean daudenena eta etorkizunekoetan egongo direnena).
Sistema kapitalistaren barnean bizi garen heinean, jabetza pribatua eta oinarrizko eskubideak bat eta bera bihurtzen dira, edo beste modu batera esanda, jabetzan dituzun ondareen araberako eskubide kopurua daukazu, ezta bat gehiago ere ez. Hori horrela izanda, Estatu espainol faxistaren eskubide urraketa berri baten aurrean gaudela (jateko eta etxebizitzarako eskubideen urraketa) esan dezakegu zalantzarik gabe. Zerrenda luze bateko beste urraketa bat gehiago baino ez.
Azpimarratzekoa da preso ohien desjabetzen zerrendan Langraitz Bideko hainbat ere sartu izana, zapaltzaileek ezarritako jokoan parte hartzeak inolako bermerik ez dizula ematen erakutsiz. Kleenex baten antzera tratatuko zaituzte aukera emanez gero: erabili eta bota.
Baina denaren gainetik ezin dugu ahaztu eraso hau politikoa izan dela, salbuespen epaitegi horrek militante politikoen aurka egiten dituen guztiak bezala. Erantzukizun zibilaren ordainketa “birgizarteratzearen” kotoiaren froga da, froga definitiboa, kondena onartzen duzunarena, terrorista zarela konturatu zarela ziurtatzen duen zalantzarik gabeko seinalea. Ez da egia zure barnean hori onartzen duzunik baina ordaintzen baduzu Estatuak egiatzat salduko du hortik etekin politikoak lortzeko.
Erantzukizun zibilaren ordainketa “birgizarteratzearen” kotoiaren froga da, froga definitiboa, kondena onartzen duzunarena, terrorista zarela konturatu zarela ziurtatzen duen zalantzarik gabeko seinalea. Ez da egia zure barnean hori onartzen duzunik baina ordaintzen baduzu Estatuak egiatzat salduko du hortik etekin politikoak lortzeko
Eta galdera saihestezina da: zergatik orain erantzukizun zibila deritzana ordainarazteko operazioa? Erantzuna historiari begirada emateak emango digu, izan ere ohikoa izan baita gerra irabazten dutenek galtzaileen ondarea lapurtzea, erabateko umilazioa. Ez dute gutako bakoitza zigortu nahi, baizik eta proiektu politiko oso bat. Estatua sentitzen da irabazle eta gutako asko burumakur dago, borrokak eragin dizkigun ondorioak balantzan jarrita, hau guztia merezi izan duen jakin asmoz. Orduan, Francok gerra-botina eraman baldin bazuen, zergatik ez dute bere seme-alaba politikoek gauza berbera egingo beste gerra bat irabazi ostean?
Testuinguru honetan gainetik pasatu ezin dugun beste detaile bat da dagoeneko hainbat presok hasitako ibilbide juridikoa. Aterabide indibidualen aldeko apustuak batzuek zigorrean ezarri dieten erantzukizun zibila ordaintzen hastea ekarri du, eta ondorioz beste guztiontzako ere langaren altuera aldatzea. Erbia harrotu dute. Espetxearekin zerikusia duen ezertan ez dago aterabide indibidualik, erabakia bakar batek hartuta ere beste guztiei ere eragingo dielako.
Nik bigarren gradua eskatzen badut zuri lehenengoa ezarriko dizute. Nik kalera irteteko kontrol telematikoa onartzen badut osasuntsu egon arren, preso eriari are gehiago presionatuko diote neurri hori bera onar dezan. Nik erantzukizun zibila ordaintzen badut nire borondatez, zuri daukazuna kentzeaz mehatxu egingo dizute erantzukizun zibila ordain dezazun zure borondatearen kontra bada ere. Hori da logika, nik errepresio neurri bat onartzen dudan bakoitzean bere eraginkortasuna onartzen ari naizelako. Eta ez da posiblea batzuek egiten dutena egitea ere, alde batetik presoak erantzukizun zibila ordaintzera bultzatu eta bestetik Audientzia Nazionalaren operazio hau salatu, jarrera hori eskizofrenikoa delako.
Espainiako Barne Ministerioak esan zuen operazio honek “ezker abertzalearen baitan kontraesanak sortzea bilatzen” zuela, eta noski sortu dituela askoren artean. Gure buruak sozialistatzat ditugun arren jabetza pribatua ukitu digute, maisuki gainera, hipotekek jendea itotzen dutelako, eta alde horretatik kolpatu izan gaituzte aspaldi. Konturatu dira kartzelak “zuzentzen” ez duena isunek eta enbargoek zuzentzen dutela.
Izorratu gaituzte gure seme-alabei jabetza pribatuak utzi nahi dizkiegulako herentzian eta ez digutelako uzten, ahaztu dugulako utz diezaiekegun ondarerik onenak balore iraultzaileak eta gaurkoa baino etorkizun politiko oparoagoa direla. Izorratu gaituzte ez dakigulako aldarrikatzen dugun bezala bizitzen. Izorratu gaituzte kapitalismoaren arau etiko eta ideologikoen amaraunean kartzeletakoak baino barrote indartsuagoen artean gaudelako preso.
Izorratu gaituzte ez dakigulako aldarrikatzen dugun bezala bizitzen. Izorratu gaituzte kapitalismoaren arau etiko eta ideologikoen amaraunean kartzeletakoak baino barrote indartsuagoen artean gaudelako preso
Bada garaia gure bizimodu eredua zalantzan jartzen hasteko, kapitalismoak ezartzen digunaren araberakoa izaten jarraitzen duen bitartean ezinezkoa izango dugulako amesten dugun iraultza gauzatzea, eta bada garaia borrokan aritzeagatik ondorio ekonomikoak pairatzen dituztenen inguruan benetako sare solidarioak antolatzeko, “denok eman behar dugu zerbait gutxi batzuek dena eman behar ez dezaten” esaldia, polita izateaz gain, erreala izan dadin.
Hala ere, gauza txar guztien artean, errepresioak badu zerbait ona: gogorarazten digu gure ibilbidea zein izan den eta gure printzipioen oinarrietara itzultzen gaitu. Egin genuen apustuaren tamaina uzten du agerian eta elkartasunerako ateak irekitzen ditu. Kartzela militantziarako esparru bezala ulertu genuen guztiok borrokarako aukera bezala ikusi behar dugu operazio hau.
Bukatzeko eta lehen esan dudan bezala, garrantzitsuena eraso hau politikoa dela ez ahaztea da, eta ondorioz erantzuna nahita nahiez politikoa izan beharko duela. Ez dut inor epaituko eta ez diot inori esango zer egin behar duen, ulertzen dudalako eraso honek egoera larriak sortu dituela. Hala ere, gogorarazi nahi dut erantzuteko hartzen dugun jarrerak beste batzuen etorkizunean izango duela eragina. Horregatik argi daukat nik ez dudala ezarritako zigorraren euro bakar bat ere ordainduko nire borondatez. Egia da ezer gutxi daukadalako ezer gutxi kendu ahal didatela, baina ez dut inolaz ere onartuko faxismoari aurre egitea terrorismoa denik. Kasu honetan ere borroka da bidea.
Sendoa Jurado Garcia.
Preso ohien kontrako operazioak kaltetutakoa.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Demagun zure laneko giroa kaxkarra dela. Lan gehiegi dago, baina ez da kontratazio berririk egiten edo, egiten bada, eskasa. Lankideen arteko harremanak ez dira batere osasuntsuak, eta mobbing horizontala eta bertikala edozein momentuan hedatu daiteke. Oso estres maila handia... [+]
Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]
Behin batean, esku bakoitzean sei hatz zituen ume bat ikusi zuen Kelly doktoreak. Gurasoek ebakuntza egiteko erabaki irmoa hartua zuten, baina umeak ez zuen nahi. Mutikoak sei edo zazpi urte izango zituen, eta ederra zen.
– Ez! Nahi ditut denak. Nireak dira eta nahi... [+]
Egia esan, ez dakit nola hasi zen, hedabideetan, kirolarien elkarrizketetan, egia esan errepikatzeko ohitura. Pilotariak, txirrindulariak, futbolariak… Aipamen hori egin ezean, gezurra esango zuten? Ebanjelioetako Benetan diotsuet imitatu nahia?
Hedabideetan ere agertu... [+]