Zubietako erraustegira industria hondakinak bideratu nahi ditu GHK-k

  • Zaldibarko zabortegiaren krisiaren testuinguruan eta Mutiloako zabortegia bat-batean itxi eta gero egin du proposamena Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK). Orain arte hiri hondakinak soilik kudeatu ditu GHK-k.


2020ko otsailaren 19an - 17:40
Zubietako erraustegia, kea dariola. Argazkia: noaua.eus.

Asteazken goizean bilera egin dute Gipuzkoako mankomunitateetako ordezkariek Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatu eta GHK-ko presidentearekin. Bileraren ostean jakinarazi dute bertan adostu dutela “merkataritza edo industria” jatorrizko hondakinak ere kudeatzeko aukera aztertzea. Hiri hondakinak kudeatzen dituzte soilik mankomunitateek eta GHK-k. Zaldibarko krisiaren testuinguruan, Mutiloako zabortegia bat-batean itxi dute. Ordutik, industria hondakinak Gipuzkoan kudeatzeko aukera bakarra Epeleko konpostatze plantak ematen du. Beste aukerak lurralde kanpokoak dira. "Zubietako instalazioak laster martxan jartzearekin batera, Gipuzkoak badu azpiegitura sistema bat, arazoaren ondorioak murrizten lagun dezakeena", adierazi du Asensiok.

GHKren arabera, mankomunitateek industria hondakin zenbait ere kudeatzen dute, hiri hondakinen parekoak izanagatik zabortegi industrialetara eramanez. Besteak beste bilgarri komertzialak, nekazaritza edo abeltzaintza jatorriko hondakinak edo garbiguneetan utzitako zenbait. Asensioren esanetan, bileran adostu dute “ GHK-k hondakin mota horien fluxuak eta bolumenak aztertu, eta Gipuzkoako hiri hondakinak tratatzeko azpiegitura sarera bideratzeko aukerak aztertzea”. Zubietako erraustegiaz gain, Legazpiko ontziak sailkatzeko eta Epeleko konpostatze plantak aipatu ditu.

Salbuespena?

Mankomunitateek ez dute eskumenik industria hondakinak kudeatzeko. Asensiok adierazi du aztertu beharko litzatekeela, besteak beste, “zer baimen eskatu beharko litzatekeen ”hondakin mota horien kargu egiteko.

Iñaki Petxarroman kazetariak Berrian jaso duenez, Zubietako erraustegiaren ingurumen baimen bateratuak aukera hori jasotzne du, baina aldi baterako eta salbuespen egoeretan: «Salbuespen moduan, ingurumen erakundeak baimendu ahal izango ditu instalazioetan, aldi baterako, ingurumen baimen bateratuan onargarrien artean jaso ez diren beste hondakin ez arriskutsu batzuk, zeintzuk egoera juridiko, administratibo berezietan edo osasun zein ingurumen larrialdietan ezin diren aldez aurretik berrerabiltze eta birziklatze operazioetan tratatu».


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaldibarko zabortegiaren krisia
Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


Zaldibarko zabortegira hondakinak baimenik gabe isurtzeagatik Lapurdiko bi enpresa zigortu dituzte

Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa.


2023-10-03 | ARGIA
Zaldibarko zabortegiaren behin-behineko zigilatzea ere Jaurlaritzak ordainduko du

Enpresari eskatu dio lan horiek egiteko Arantxa Tapiaren sailak, baina Verter-ek ez du erantzun. Lanek “bospasei” urterako ziurtatuko dute zabortegiaren egonkortasuna, 750.000 euroko aurrekontuarekin.


Eguneraketa berriak daude