Zubietako erraustegiaren lizitazioa geratzeko beste helegite bat bota dute atzera

  • Zubietako errauste plantaren lizitazioa geldiarazteko GuraSOS plataformak aurkeztutako beste helegite bat bota du atzera Donostiako Administrazioarekiko auzien Epaitegiak. Zehazki, erraustegiaren kontratazio txostena onartzeko Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) uztailean egindako bilkura bertan behera uzteko eskatua zuen plataformak, Berria-ko kazetari Maite Asensiok azaldu duen moduan.

     


2017ko urtarrilaren 10ean - 10:49
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatua / Gipuzkoa.eus
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aldundiak ohar bidez jakinarazi du "bereziki garrantzitsua" dela atzoko ebazpena, "berariaz erreparatzen baitio kontratazio txostenari". Ez zuen jarrera bera agertu iragan osteguneko ebazpenaren ondoren, Ingurumen Departamentuak orduan adierazi baitzuen ez zuela "aldaketarik ikusten egoeran".

2017a erraustegitik hurbilago ala urrunago?

Galdera horren inguruan aritu dira solasean astelehenean Info7 irratian GuraSOS elkarteko Joseba Belaustegi, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko Juanmi Galatas eta GHK-ko aurreko agintaldiko lehendakari Ainhoa Intxaurraundieta.

> Entzun irratsaioa osorik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Eguneraketa berriak daude