Zubietan dioxinak eta beste pozoiak isurtzen dira, ToxicoWatchek eta GHKren informeek erakutsi dutenez

  • Zubietako erraustegia abian jarri zenetik hiru urte bete ez direnean, jada inguruko aire, lurzoru, ur eta landareak kutsatzen ari da dioxinaz eta bestelako gai toxikoz. Hala erakutsi dute alde batetik Herbehereetako ToxicoWatch fundazioak 2021eko laginekin egindako azterketak, eta bestetik GHK partzuergoak –erraustegiaren jabeak– urtero Eusko Jaurlaritzari aurkeztu beharreko Ingurumen Zaintzako Programaren barruan IDOM eta SGS konpainiek egindako bik. Errausketaren Aurkako Mugimenduak azaldu berri ditu datu kezkagarriok.


2022ko azaroaren 21ean - 13:14
Zubietako erraustegia inguruak kutsatzen ari dela frogatu dute. (Argazkia: Gorka Rubio / Foku)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bi iturri ezberdinetatik iritsi da Errausketaren Aurkako Mugimendua (EAM) konstatazio honetara: Zubietako erraustegia inguruak dioxina, PFAS, metal astun eta abarrez kutsatzen ari da eta kutsatze horren arrastoak jada hauteman daitezke erraustegi inguruetan analizatzeko hartutako arrautza, lur, ur, lohi eta goroldioetan.

Lehen informazio iturria ToxicoWatch fundazioak burututako ikerketa da. ARGIAk bere garaian azaldu zuenez, EAMek Zubietako erraustegiaren kutsaduren kontrol herritar eta independentea enkargatu zion 2019an ToxicoWatch fundazio holandarrari. Hala, ToxicoWatchek hiru azterketa burutu ditu orain artean, lehena erraustegia ofizialki martxan jarri aurrekoa egoeraren ‘zero agertokia’ ezartzeko, bigarrena 2020an bildutako laginekin eta hirugarrena 2021ekoekin. Azken honen emaitzak aurkezten hasi berria da EAM, lehenbiziko aurkezpena Hernanin egin du azaroaren 19an. ToxicoWatchen informea osorik sarean eskaintzen du ARGIAk lotura honetan.

Zubietan (‘Eus’ markatua) aurkitutako PFASak, Europako beste erraustegi batzuen ingurukoekin alderatuta.

ToxicoWatchek 2021eko datuen analisia eginda, honako ondorio nagusiak azpimarratu ditu: dioxina kopuru altuak aurkitu dira erraustegiaren ondoan bildutako bai goroldioetan eta bai oilategietako arrautzetan, aurkitutako dioxina motak (‘dioxina’ atalak molekula ezberdinak biltzen ditu) Europan zehar beste erraustegien inguruetan aurkitutakoak berak dira, kopuru garrantzizkoetan aurkitu dira beren arriskuagatik gero eta garrantzi handiagoa ematen zaien PFAS-ak ere (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl substances’) arrautza, lohi eta goroldioetan eta, azkenik, Arkaitzerrekako kutsadurak jarraipen zehatza eskatzen du.

ToxicoWatchen analisian nabarmentzekoen artean, EAMeko kideen aburuz, dago dioxinak, PFASak, metal astunak eta abarretan Europan lehenagotik lanean ari diren beste erraustegi batzuen datuekin egindako erkaketa. Izan ere, ToxicoWatch Zubietakoarekin batera egiten ari da Madrilgo, Lituaniako eta Txekiako hiru erraustegiren jarraipena, eta horietako laginekin alderatuta, Zubietan erraustegia abian jarrita berehala oso balio altuak ematen zituzten instalazioen inguruetako goroldio eta landareek, esaterako zaborrak erretzen urteak daramatzan Madril-Valdemingomezko erraustegiaren ondokoek baino altuagoak.

Zubietako erraustegiaren kutsadura salatzen duen bigarren iturria datza instalazioaren jabe den GHK partzuergoak eta kudeatzailea den Ekondakin enpresak Eusko Jaurlaritzari emandako informazioa: horrelako instalazioek urtero aurkeztu behar duten Ingurumen Zaintza Programako agiriak. Dokumentu pilan arakatuz aurkitutako bi agiri nabarmendu dituzte EAMeko kideek: SGS eta IDOMek erraustegiaren enkarguz egindakoak.

SGS aholkularitzaren dokumentua: erraustegiaren azpiko aldeko urek Herbeheretako legediak ezarritako estandarra ez du betetzen eta administrazio publikoari jakinarazi behar zaio.

IDOMen agirian irakur daitekeenez, erraustegi ondoko lurzoruan aurkitu dira TPH hidrokarburoak eta fenolak Espainiako legediak baimendutako mailen gainetik. IDOMek lurpeko uretan ere aurkitu zituen kutsagarriak, baina laginen azterketa prozesuan gertatutako gorabeheraren bati egotzi zion kutsatzea. Aldiz, SGS konpainiak bai aurkitu zuen dioxina eta furanozko kutsatzea erraustegiko lurpeko uretan, kopuru altuan gainera, bere hitzetan dioenez (gaztelaniaz) Holandako legediak ez onartzeaz gain “esku hartu beharreko larritasuna” deitu maila gaindituz. Herrialde gehienetan kutsagarri arriskutsu hauen mailak ongi zehaztuta ez daudenez, Herbehereetako gobernuak ezarritakoak hartzen dituzte ikerlariek balio estandartzat.

EAMeko kideen irakurketan, lotura nabarmena dago aurreko azterketetan burokraziaren paper artean ‘ahaztuta’ utzi diren lurpeko kutsadura-ohar horien eta 2020tik Arkaitzerrekan ikusten den hondamendiaren artean. Urte hartan hilda agertu ziren errekasto horretako arrain eta aingirak, eta geroztik pozoiketa ez eteteaz gain larriago eta ikusgarriago bilakatu da, 2021eko uztailetik inguru hark daukan ‘kuxidadeak’ erakusten dutenez.

Arkaitzerrekan 2022ko uztailean hartutako ur laginak espreski aztertu ditu ToxicoWatchek, 2021eko txostenari gehitzeko, eta horietan metal astun, kloro, amonio eta abar aurkitu ditu baimendutako mailen oso goitik.

“Arkaitzerrekako kutsaduraz –salatu du EAMek– GHKko arduradunek lehenbizi esan zuten ‘ez da gurea, ez du erraustegiak sortu’… baina ordurako bazeuzkaten IDOM eta SGSren txostenak. Gezurretan ari ziren. Gero, duela gutxi, Ura agentziari baimena eskatu diote Arkaitzerrekara ateratzen den erraustegiaren azpiko drain-tutuari aurrean biltegi bat eraiki eta horko urak saneamendu sarera punpatzeko, Loiolako araztegira bidaliz. Bestalde, iturri onetik jakin dugunez, beren barne bileretan GHKk aitortzen du zenbait arazo badauzkatela: bi sute gertatu zaizkiela hondakinak pilatzen dituzten biltegietan, filtrazioak dauzkatela orain biltegi horiek. Beraz, lurpeko uren kutsadura hor dago, ezin diote konponbiderik aurkitu eta horregatik nahi dute estali eta desagerrarazi, kutsadura urrutiago eramateko eta, bide batez, kutsaduraren informazioa ematen duen iturri bat estaltzeko”.

Bitartean, ToxicoWatch fundazioak jarraitzen du ikerlanarekin eta berrikitan EAMeko kide boluntarioek bilduak dituzte 2022ko kutsaduraren datuak emango dituzten laginak: inguruko oilategi pribatu txiki batzuetako arrautzak, goroldioa, ura, errekako lohiak, zenbait landareren orriak eta beste. Herbehereetatik zorrotz gainbegiratzen dute laginen bilketaren prozesu osoa, 2021eko azterketaren agirian ikus daitekeenez: laginak jasotzen diren uneak eta guneak ondo dokumentatzen dira, zehaztasunez hautatutako ontzietan bildu eta bidaltzen dira laborategietara, eta abar. Crowdfunding bidez herritarren artean bildutako diruz eta zenbait udalen laguntzaz finantzatzen dute erraustegiaren azterketa zientifiko independentea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


2024-09-05 | ARGIA
Igandeko errausketaren aurkako giza katean Donostiako Udalaren hondakinen kudeaketa salatuko dute

Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Arkaitzerreka: GuraSOSek salatu du kutsatuta agertu dela, eta GHK-k dio fenomeno naturala dela

Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.

 


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


Erraustegiak lehen pozoiak erakutsi baldin baditu... zer egin?

Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]


Zubietako erraustegia martxan jarri zenetik, toxikoak asko handitu dira inguruko herrietan

Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
“Itxi ezazue behingoz, alferrikako erraustegi zikin, arriskutsu eta garesti hau!”

Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Eguneraketa berriak daude