Zubietako erraustegiak badauzka tximiniak (bi) eta dagoeneko ikusten zaizkio

  • Zubietako erraustegia tximiniarik gabekoa izango ote zen? Hala iradokitzen zuten GHKk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak obrak hasi aurretik zabaltzen zituzten ordenadore bidezko irudiek. Egunotan, ordea, labeak sudurren aurrean dauzkaten Usurbilgo herritarrek begi hutsez eta kaletik bertatik ikusi ahal izan dituzte bi tutu erraustegiaren sabaian: horra tximiniak.

Zero Zabor @zero_zabor
2019ko martxoaren 05a
Argazkia: JMI.

Usurbilgo herritar batek bidali digu gaur, martxoak 5, goizean erraustegiaren obrei hurbiletik ateratako argazki hau. Loratan dauden oteen artetik, Andatza mendiaren magaletik, hartutako irudian ageri da lanak oso aurreratuta dauzkan Zubietako erraustegia, argazkiaren ezker aldean nabarmen dauzkala bi tximiniak.

Argazkiaren goiko aldean, Usurbilgo herri gunea ikus daiteke labeetatik bi kilometro eskasera eta tartean Oria ibaia eta erriberak. Eskuinera, oso metro gutxira daude Landaberri ikastola eta Real Sociedaden futbol zelaiak eta urrunxeago Lasarte-Oria herria. Pixka bat harantzako, Gipuzkoako Ingurumen Gunea deitu erraustegitik 5 kilometro justura, Donostiako Añorgan zaborrak erretzen ari da Cementos Rezola porlan fabrika, Donostiako lehen erraustegia.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Gipuzkoako erraustegia  |  Errausketa

Gipuzkoako erraustegia kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude