Aire Garbiak ez du ontzat jotzen Foru Aldundiko arduradun berriek errauste plantaren proiektua berriro mahai gainean jarri nahi izatea. Azaroaren 21ean manifestazioa egingo dute herrian.
Lasarte-Oriako herritar talde batek Aire Garbia plataforma osatu du. Bere aurkezpenean Zubietako errauste plantaren proiektua berriro martxan jartzearen asmoak gure herrian sortzen duen ezinegona agertu zuen eta hurrengo asteetan egingo den sentsibilizazio kanpainako ekintzak azaldu zituzten plataformako kideek.
Zubietako erraustegiaren aurkako Aire Garbia plataforma aurkeztu zen atzo arratsaldean Manuel Lekuona kultur etxean.
Hainbat herritarrek osatutako plataforma da Aire Garbia. Herritar talde honek ez du ontzat jotzen Foru Aldundiko arduradun berriek errauste plantaren proiektua berriro mahai gainean jarri nahi izatea eta honen aurka lan egingo du.
Herritarren ezinegona azpimarratu zuten plataformako kideek aurkezpen agerraldian, “beste herri batzuetan nahi ez dutena ere ez dugu nahi hemen”.
Diego Egizabal eta Maider Izagirreren ahotsean herritar batek idatzitako eskutitza irakurri zen agerraldian. Honetan, proiektuak sortzen dituen beldurrak azalarazi zituen plataformak.
Batez ere, proiektuaren bideragarritasuna bermatzeko “legezko” zer egingo ote duten galdetzen dute. ”Legezkoak izango da kutsadura indizea...Legezkoak izango dira, beraz, kutsadura horrek sortuko dituen gaixotasunak eta horien inzidentziak ere... eta tragedia gertatzen denean, legeak agintzen ziena bete dela esango dute, Aldundiak eta Aldundian proeiktuaren alde egin duten gizon-emakume horiek beraiek ez dutela erantzukizunik, dena legearen barruan egin zela, ezinezkoa zela natura kontrolatzea, ezin zela aurreikusi, tragedia saihestezina zela... inpunitatea ere legezkoa egingo dute”.
Hau dela eta, bi aukeraren artean hautatu behar delakoan da sortu berri den plataforma: aire zikinari aurre egiteko mozorroa eta Lore-errota. Taldeak argi utzi zuen bere hautua prentsaurrekoan, “argi bezain garbia da, eman Lore-errota! Zubietako erraustegirik ez!”
Sentsibilizazio kanpaina
Plataformako kideek herritarrek haiekin bat egin dezaten sentsibilizazio kanpaina bat iragarri dute hurrengo asteetarako. “Batu zure ahotsa gurekin Aire Garbia ekimenean. Ozen esan dezagun kezkaktuta gaudela eta ez dugula legezko egin nahi herritarrontzat arrisku egoera bat”, adierazi zuten.
Azaroaren 21ean manifestazioa egingo dute
Oraingoz bi ekintza eman dituzte jakitera. Batetik, Lasarte-Oriak Udalean mozio bat aurkeztuko dute, non errauste plantaren proiektua bertan behera uztea eskatzen zaion Foru Aldundi, Mankomunitate eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari.
Bestetik, azaroaren 21ean manifestazioa egingo dute herrian.
Oharra: Albiste hau lizentzia libreeri esker ekarri dugu hona, originala Txintxarri.eus-en webgunean.
Erraustegia elikatzen segi ez eta birziklatzeko eginiko eskakizuna nabarmendu dute, igande honetan, irailaren 14an Donostiako Kontxan eginiko giza katean.
Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.
Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.
Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]
Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]
Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.
Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.
Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]
Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]