Zuberoako lanbideen gidaliburua aurkeztuko du Azia elkarteak larunbatean

  • Azia elkarteak Zuberoako gazteek euren lurraldean lan eta bizi ahal izateko Xiberoko Lanbideen Gidalibürüa osatu du eta larunbatean, apirilak 7, aurkeztuko du Iribarneko jauregian, goizeko 9 orenetan egitekoa den ekitaldian. Diote antolatzaileek, batik bat gazteei lagundu nahi diete Zuberoan diren aberastasun eta eskaintzak ezagutarazten.


2018ko apirilaren 05an - 10:36

Egitasmoa ez da atzo herenegungoa, bada denbora bat zeregin horretan dabiltzala duela hogei urte sortutako elkartean. GALT Gazteendako Aurrezkirako Lekuko Taldearen sorrera izan da Aziaren ekimenetako bat, herritarren artean diru bilketa eginda lekuan enplegua sortu eta finkatu nahi duten gazteei mailegatzeko.

Geroago Aziak heldu dio enpleguaren gidaliburuaren egiteari, honela kontatu die Euskal Irratiei elkarteko kide Joana Hokik eta Maider Larrorik: “Duela urte zenbait ohartu ginen gazteak Xiberoatik joaten zirela, ez baitzuten ikasketak egin ondoren euren sailean bortxaz lanik atzematen; baina bestalde hemengo enpresek ez zutela zuberotarrik atzematen beren lantegietan lan egiteko. Pentsatu genuen bazela zerbait egiteko: gazteei erakutsi zer lan dagoen Zuberoan”.

 Aziak urteotan egin duena Topatu-n ere azaldu zuen Joana Hokik duela urte bete:

117 orrialdeko liburuxkan hain zuzen, lurralde horretako lanbideen panorama aurkeztu dute, iparrorratz moduko bat: “Bada lanbide franko Zuberoan eta posible da bertan bizitzea eta lan egitea”, ondorioztatu dute. Ikastetxeekin ere harremanetan dira orientazioa egiteko.

Xiberoko Lanbideen Gidalibürüa-ren aurkezpenean, ikerketatik eratorritako hainbat gai jorratuko dituzte bestalde bideo eta eztabaida bidez: “Adibide bat emateko industria sailean ekoizten da aeronautika, izan dadin jendearendako edo gerrendako hegazkinak, gasa, petroleoa, nuklearrak… Hori da gure lehentasuna? Ezin dugu beste ekoizpenik egin energia berriztagarrietan? Eztabaida hori sortu nahi dugu herritarren artean”.

Hauek dira puntuz-puntu hitz egingo direnak:

"Entrepresen transmisionea. Entrepresa bürüen %57ak 55 urtez goiti dü. Zer tresna balia genezake geroaren prestatzeko ?

Lanaren ikusteko manera berri bat? Lana ala inganioak, gazteek lehentarzün berriak dütüe. Jenteek ez düe haboro bizi orotan ber ofizioa begiatzen. Entrepreser dea kanbiamen horier lotzea?

Segürtarzünik gabeko enplegüak: Emazteen %28ak denbora ezosoko kontratüak badütü, gizonetan %9ko heina delarik. Lan eskazarengatik dea ala haütü bat da? Eraikuntzan langileen %95a gizonak dira, eta kontrarioa jenteentako zerbütxüetan : badieia gizonentako eta emazteentako lanak?

Lürraldearen beharretan bermatzen diren formakuntzak eta ikerka lanak eraiki. Asmagintza eta ikerka sailean, enplegüak %290az emendatü dira 10 urtez: Xiberoko ekonomiaren geroa hortik abiatzen dea?

Ekonomia berdea, biharko ekonomia? Xiberoan, energiaren parte handiena etxeetan gastatzen da (%37). Eraikintza sailak zer elkibide atzamaiten ahal dü ber zoinean ekolojia eta ekonomiaren joanarazteko?

Xiberotar indüstria janari bestelakatze, aeronautika eta energia ekoizpenetara (gasa, petrola, nüklearra) bideratü da. Zer bide merkatüer eta lürraldearen beharrer arrapostü emaiteko?"


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazteen enplegua
2022-12-07 | Lide Iraola
25 eta 29 urte bitartean emantzipatzeko diru laguntzak ematea aurreikusten du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak Gazteen Emantzipazioa Laguntzeko 2030 Euskal Estrategia aurkeztu du asteazkenean, emantzipazio adina 28ra jaisteko eta soldatak 2010ko kopuruetara iristeko helburuz. Diru laguntzak ematea aurreikusten du, eta gazteei zuzendutako 13.500 lanpostu berri... [+]


2021-12-17 | Leire Artola Arin
Hego Euskal Herriko gazteen %15 baino gutxiago dago emantzipatuta, prekaritatea handitu delako

2021eko lehen seihilekoan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 16 eta 29 urte arteko %15,1 gazte zeuden emantzipatuta, eta Nafarroako %13,8; azken 23 urtetako tasarik baxuenak izan dira. Espainiako Gazteriaren Emantzipazio Behatokiak ateratako txostenaren arabera, bakarrik bizi den... [+]


2021-12-14 | ARGIA
Zuberoako gazteen beharrak ezagutzeko inkesta egin dute

Xiberotar gazteen beharrak ezagutu eta horiei erantzuna emanez gazteen parte-hartzea handitzeko helburuz, inkesta egin du Azia elkarteak. Garraioaz, kultur jarduerez, formakuntzaz eta etxebizitzaz aritu dira gazteak, besteak beste.


Pandemiak gazteen diru-sarrerak mugatu ditu, besteenak baino lau aldiz gehiago

Pandemiaren ondorio ekonomikoak aztertu dituzten hainbat ikerketen arabera, gazteak dira kalte ekonomiko handienak pairatzen ari direnak. Esaterako, pasa den apirilean, gazteen diru sarreren beherakada helduena baino lau aldiz handiagoa izan zen. 


Eguneraketa berriak daude