Pandemiak gazteen diru-sarrerak mugatu ditu, besteenak baino lau aldiz gehiago

  • Pandemiaren ondorio ekonomikoak aztertu dituzten hainbat ikerketen arabera, gazteak dira kalte ekonomiko handienak pairatzen ari direnak. Esaterako, pasa den apirilean, gazteen diru sarreren beherakada helduena baino lau aldiz handiagoa izan zen. 


2021eko maiatzaren 11n - 11:28

La Vanguardia hedabideak jasotako datuen arabera, pandemiak bereziki gazteen diru sarrerak mugatu ditu, beste adin tarteetan baino lau aldiz gehiago. Pandemiak ekarritako osasun krisiaren eskutik etorri da krisi ekonomikoa eta kolektibo zaurgarrienek pairatu dituzte ondorio larrienak. Horien artean kokatzen dira gazteak, lehendik ere lanpostu prekarioak, baliabide eza eta independizatzeko zailtasunak baitzituzten. Krisiak gazteen egoera ekonomikoaren hainbat arlotan inpaktua izan du.

Esaterako, CaixaBank Research-ek argitaratutako datuen arabera, pasa den apirilean, Espainiako Estatuko gazteen dirusarreren beherakada helduena baino lau aldiz handiago izan zen; gazteen diru-sarrerek %20 egin zuten behera eta helduen kasuan ordea, %5. Urtearen amaieran, bataz beste helduek sarreren %2 galdu zuten eta gazteek %8,2. Gazteek lan-prekarietate handiagoa izaten dute, eta lanean daudenek aldi baterako kontratu gehiago izaten dituzte. Ikerketan ondorioztatzen denez, aipaturiko jaitsieraren atzean hileko diru-sarreren jaitsiera dago, kontratuen iraupen laburragatik eta lanaldi partzialeko enplegua areagotzeagatik. 

Gaur egungo gazteek 80ko hamarkadakoek irabazten zutenaren erdia kobratzen dute

Samuel Benolilak egindako ikerketaren arabera, gaur egungo gazteek 80ko hamarkadakoek irabazten zutenaren erdia kobratzen dute: 2019an 18-20 urtekoen soldata 1980ko gazteen soldataren %50aren azpitik kokatzen da. UGTk duela gutxi argitatutako txosten batean gazteen egoera sozioekonomikoaren inguruko datuak mahaigaineratu ditu. Esaterako, iaz 2007ko krisi ekonomikoa hasi zenetik, gazteen emantzipazio-ehunekoa %20tik behera jaitsi zen, soilik %18,6ak lortu batizuen gurasoen etxetik alde egitea. Horrez gain, azken urtean gazteen langabezia-tasa %48,5 hazi da, 245.1000 gazte langabe izateraino. Horrek esan nahi du gazteen %22,7 langabezia egoeran dagoela. Bestetik, 2017ko datuek erakusten dutenez, hamar gaztetatik ia lau, daukaten prestakuntza-maila baino kalifikazio txikiagoa eskatzen duten lanpostuetan daude.  

Eskuragarri duzue pandemia garaian gazteek bizi duten egoera eta ondorioetan sakontzen duen erreportajea: Pandemiak etendako gaztaroa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazteen enplegua
2022-12-07 | Lide Iraola
25 eta 29 urte bitartean emantzipatzeko diru laguntzak ematea aurreikusten du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak Gazteen Emantzipazioa Laguntzeko 2030 Euskal Estrategia aurkeztu du asteazkenean, emantzipazio adina 28ra jaisteko eta soldatak 2010ko kopuruetara iristeko helburuz. Diru laguntzak ematea aurreikusten du, eta gazteei zuzendutako 13.500 lanpostu berri... [+]


2021-12-17 | Leire Artola Arin
Hego Euskal Herriko gazteen %15 baino gutxiago dago emantzipatuta, prekaritatea handitu delako

2021eko lehen seihilekoan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 16 eta 29 urte arteko %15,1 gazte zeuden emantzipatuta, eta Nafarroako %13,8; azken 23 urtetako tasarik baxuenak izan dira. Espainiako Gazteriaren Emantzipazio Behatokiak ateratako txostenaren arabera, bakarrik bizi den... [+]


2021-12-14 | ARGIA
Zuberoako gazteen beharrak ezagutzeko inkesta egin dute

Xiberotar gazteen beharrak ezagutu eta horiei erantzuna emanez gazteen parte-hartzea handitzeko helburuz, inkesta egin du Azia elkarteak. Garraioaz, kultur jarduerez, formakuntzaz eta etxebizitzaz aritu dira gazteak, besteak beste.


2021-02-21 | Reyes Ilintxeta
Mohammed Ounasser. Amazig etorkina
"Villavesan nire ondoko eserlekua beti hutsik egoten da"

16 urte zituela bere herria eta familia utzi eta patera batean sartu zen Europako ametsaren bila. Iruñera iritsi aurretik ere, argi zeukan bere adinkide askok baino gehiago ikasi eta lan egin beharko zuela. Hizkuntza eta lanbideaz gain, hemengo jendearen komunikazio kodea... [+]


Eguneraketa berriak daude