Prekarietatea mahaigainera ekarriko du GPSk larunbat honetarako prestatu duen hitzaldian

  • Iragan abenduan aurkeztu zuten GPS, Gasteizko Gazte Prekarioen Sarea. Larunbatean, urtarrilak 18, aurkezpen publikoa egingo dute Zaramagako M3moria Gunean antolatu duten hitzaldian, Jule Goikoetxeak eta Eragin-ek hartuko dute parte bertan.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urtarrilaren 14an - 08:29
GPSk Gasteizko Hiribidean dagoen supermerkatuak jai egunetan irekitzearen aurka egindako ekimena (Argazkia: GPS)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gazteriak bizi duen prekarizazio prozesuari modu kolektiboan erantzuteko erronkari heldu dio iragan abenduan sortu zen Gasteizko Gazte Prekarioen Sareak. Arazo kolektiboek erantzun kolektiboa behar dutela iritzita prekarietatea "mahaigainera" atera eta honen aurka antolatzeko beharraz hausnartuko dute urtarrilaren 18rako antolatu duten hitzaldian.

GPSk antolatzen duen lehenengo ekimen publikoa izango da larunbatekoa, sarearen jardunean sakontzeaz gain prekarietatearen aurkako antolakuntza mota berriak izango dituzte mintzagai. Jule Goikoetxea EHUko irakaslea eta "Demokraziaren pribatizazioa"  liburuaren idazlea eta Eragin, Bilboko gazte prekarioen asanblada, gonbidatu dituzte mahaingurura. Zaramaga auzoko M3moria Gunean jarri dute hitzordua, eguerdiko 12:00etan.

Prekarietateari aurkako borrokan iparorratz

Problematika desberdinak identifikatu eta bakoitzak duen espezifikotasuna kontutan harturik gazteek lan-munduan pairatzen ditzuten "miseriei" aurre egiteko jaio da GPS. Mugimendu feministak, pentsionisten mugimenduak edota betse borroka sektorial batzuek egin bezala, "esplotazioaren aurkako borrokan" aletxoa jarri nahi dute Gasteizko gazteek, GPS sentsiblitate desberdinen topaleku bilakatuz eta irtenbide kolektiboak bilatuz.

Gazte enpleguetan jasotzen den prekarizazio prozesuaren hamaika adibide jarri dituzte mahai gainean: "behin-behinekotasuna, dualak, ordaindu gabeko praktikaldiak, etorkizunik gabeko bekak, genero-arrakala, behartutako aparteko orduak, ikasketak eta enpleguaren bateragarritasun eza, ordutegi 'malgutasuna', 24 orduko disponibilitatea, kontratu eza…". Esplotazio egoera hauek arazo indibidual bilakatzeak, lan eskubideen berri ez edukitzeak eta kontzientzia kolektiboaren faltak, guzti horri aurre egiteko tresnarik ez aurkitzea dakar. Hain zuzen horrekin apurtzera dator GPS.


Prekarietatea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...