Zortzi eguneko erregulazio espedientea Landabenen

  • Europak arau berria zabaldu du autoentzako motorren emisioa eta kontsumoa zorrotzago neurtzeko. Landabenekora ez dira heldu homologazio berrira egokitutako motorrak. Horregatik dago lan gutxiago.


2018ko abuztuaren 21an - 11:33
Landabenen lanean (Argazkia:Eitb.eus)

CCOOko Nafarroako Volkswageneko buru Eugenio Duquek dio “urgentziaz” deitu dituztela gainontzeko sindikatuak, horiei jakinarazteko zortzi eguneko erregulazio espedientea irekiko dutela, irailaren 3tik 9ra.

Landabeneko sindikatu denak asteazkenean elkartuko dira erabakitzeko zein izango diren enpresarekin negoziatuko duten ordezkariak. Bilera hau eta gero berriro elkartuko dira, asteazken edo ostegunean, gertatutakoaren informazioaren berri emateko.

Duquek dio sindikatuen ordezkariak “oso harrituta” daudela. Gaineratu du egoerak ez diela beraiei soilik eragingo, Europako automozioaren enpresa handietan ere izango du ondoriorik, asko baitira motor berrien zain besoak gurutzaturik daudenak.

LABeko ordezkari Raul Portilloren hitzetan, bestalde, “egoera hau saihestu zitekeen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Volkswagen
Iruñean 400 lanpostu murriztuko ditu Volskwagenek datozen bi urteetan

Auto elektrikorako bidean egokitu beharra duela iragarri du multinazional alemanaren Nafarroako lantegiak, eta horren ondorioz, datozen bi urteetan 400 lanpostu murriztuko dituela jakinarazi die langileei.


Poloa ez da Iruñean egingo, auto salmenta behera doa eta langile kopurua ere bai

Iruñean 40 urtez Polo autoa egiten aritu ondoren, 2024an Volkswagenek autoa ekoizteari utziko dio. 2026an ekingo dio auto elektrikoa egiteari Nafarroako hiriburuan, baina trantsizio tarte horretan auto produkzioa asko jaitsiko da Landabeneko plantan, eta horrek lanpostu... [+]


Volkswagenen mehatxuek dardara eragin dute Nafarroako auto elektrikoan

Multinazionalak iragarria zuen Valentzian (Herrialde Katalanak) bateria elektrikoak egiteko lantegi berri bat egin behar zuela, baina orain zalantzan jarri du proiektua, eta kirioak dantzan jarri dira, bestek beste Nafarroan, non 4.600 pertsonak egiten duen lan Iruñeko... [+]


14.000 auto gutxiago ekoiztuko ditu Nafarroako Volkswagenek 2020. urtean

Produkzioaren beherakada horren ondorioz, 200 behin-behineko langile kaleratuko dituzte urtarrilean


2019-11-04 | ARGIA
Nafarroako barne produktu gordinaren %40 atzerriko multinazionalen esku

Espainiar Estatuan Madril baino ez dago (%44,9) Nafarroaren aurretik. Nafarroako enpleguaren %17,5 sortzen dute erkidegoan dauden multinazionalen 154 enpresa filialek.


Eguneraketa berriak daude