Nafarroako barne produktu gordinaren %40 atzerriko multinazionalen esku

  • Espainiar Estatuan Madril baino ez dago (%44,9) Nafarroaren aurretik. Nafarroako enpleguaren %17,5 sortzen dute erkidegoan dauden multinazionalen 154 enpresa filialek.


2019ko azaroaren 4an - 12:41
Volkswagenek Nafarroan, azken hamarraldian, batez beste fakturazioaren %30 osatu du.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

“Diario de noticias” hedabideak hainbat datu eskaini ditu azaroaren 4ko egunkarian. Atzerriko kapitalarekiko menpekotasunak gora egin du Nafarroan azken hamarkadan. Krisiak eragina izan du horretan. Madril da zerrendan aurrena. BPGren %44,9 osatzen dute atzerriko multinazionalek. Erkidego horretan, azken hamarkadan, kanpoko kapitalarekiko menpekotasuna 9,8 puntu igo da. Nafarroan berriz, dependentzia 13,2 igo da urte aldi berean.

Zergatik?

Bi dira eragile nagusiak Nafarroan. Batetik, Volkswagen auto ekoizleak pisu nabarmena du. Azken hamarkadan, batez beste, fakturazio osoaren %30 osatu du. Bestetik, eraikuntzak goitik behera egin du eta hain zuzen sektore horretako enpresa gehienak nafarrak edo espainiarrak ziren.

Beste bi operazio ere kontuan hartu behar dira. Eolikoen sektorean, eremu oso garrantzitsua Nafarroan, Siemens multinazionalak Gamesa erosi du eta erabakiguneak gehiago urrundu dira Nafarroatik. Antzeko gauza bat gertatu da bigarren operazioan. Nordex enpresa alemanak Acciona bertakoa bereganatu du. Eolikoen sektoreak 13.000 langiletik gora biltzen ditu eta Nafarroako sektore garrantzitsuenetakoa da. Automozioa da beste sektore oso nabarmena zeina atzerritarren esku dagoen. Hurrengo dator elikadura. Sektore hori oraindik kapital nafarrak kontrolatzen du.

Nafarroako Gobernuak, kapital pribatu eta publikoaren bidez, inbertsio fondoak sortzeko asmoa du, bertako enpresek inbertsio aukerak izan ditzaten eta ez dezaten Nafarroatik alde egin.


Ekonomia kanalean gehiago
2026ko urriaren 7
Bi euro

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.