14.000 auto gutxiago ekoiztuko ditu Nafarroako Volkswagenek 2020. urtean

  • Produkzioaren beherakada horren ondorioz, 200 behin-behineko langile kaleratuko dituzte urtarrilean

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko azaroaren 20an - 08:58
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Batetik, ziurgabetasun ekonomikoak merkatua hoztu du, eta auto gutxiago saltzen dira; bestetik, Landabengo lantegia hirugarren modelora egokitzen ari da, eta hori dela kausa produkzioan zenbait etenaldi izanen dira. Bi arrazoi horiek argudiatu ditu Alemaniako zuzendaritzak Volkswagen Nafarroari aurten baino 14.000 gutxiago asignatzeko aurten baino.

2020an Landabenen fabrikatuko dituzten 306.000 auto horietatik 180.000 T-Cross modelokoak izanen dira, eta gainontzekoak Polo-koak. Enpresak 145 milioi inbertituko ditu landabenen, hirugarren modeloa fabrikatu ahal izateko.


Eguneraketa berriak daude