Zor ordain ezinen auditoria behar da Europan bertan ere

  • Maiatzaren 6tik 9ra bitartean 3.000 pertsonak parte hartu dute Atenasen Zorrari eta Austeritateari buruzko Biltzarrean. Mundu osotik etorritako militanteek gomendatu diete Europako periferiakoei –Grezia, Portugal eta Irlandakoei– ez onartzeko kanpo zor bidegabearen ordainketarik. Nork esan behar zigun europarroi...


2011ko maiatzaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Interneten aurkitu dugun marrazki honen esanahia –jabearen aztarnarik ez dugu lortu– bistakoa da: Greziako herritarra abiadura betean doan krisiak zanpatu duenean, zauriak artatzera datorkio Alemaniako lehen ministro Angela Merkel txofer darama Interneten aurkitu dugun marrazki honen esanahia –jabearen aztarnarik ez dugu lortu– bistakoa da: Greziako herritarra abiadura betean doan krisiak zanpatu duenean, zauriak artatzera datorkio Alemaniako lehen ministro Angela Merkel txofer daraman larrialdiko zilindroa, Nazioarteko Diru Funtsaren markakoa. Greziaren, Irlandaren, Portugalen... eta menturaz laster Espainiaren zorra auditatzea eskatu zen maiatz hasieran Atenasen. Han bilduak mintzatu ziren Europan gero eta gehiago aipatzen den Zorren Epaitegi baten beharraz ere, baina gauzak zuzentasunez egitekotan, hark baldintza batzuk bete beharko lituzkeela argitu zuten: neutral izatea, NDFren kontrolpetik askea; zorra osotasunean ikertzea, haren zilegitasuna barne; herritarrei zabalik egotea; eta ordainketen etena berehala erabakitzeko ahalmena edukitzea.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Argentinarekin alderatzea, Europan hango corralitoa edo kiebraren antzeko zerbait suertatu zitekeela iradokitzea alegia, iseka egitea zen, edo hitzontzikeria apokaliptikotan aritzea. Hori atzo arte zen. Orain edozein egunkari serioren ekonomiazko orrietan aditu burutsuenek Argentina, Uruguai edo Ekuador aipatzen dituzte Grezia, Irlanda edo Portugalentzako eredutzat. Ordaindu ote ditzakete metatutako zorrak? Erreskatea zabaltzea komeni da? Ez ote da pentsatzen hasi behar horien zorrak berregituratzea, esan nahi baita hein batean barkatzea?

Atenasen Conference on Debt and Austerity delakoak bildu dituen 3.000 entzule eta 400 militanteek ere ahotan izan dituzte Argentina, Uruguai, Ekuador... baita Zimbabwe bera ere, baina ez bakarrik eredu teoriko gisan. Ondoko urteetan Europako herrialde periferikoetako jendeek nozitu lezaketen hondamendia ekiditeko ispilu bezala aztertu dituzte haien ereduak.

Britainia Handiko Red Pepper aldizkarian Nick Deardenek idatzi duenez, “Brasil, Peru, Filipinak, Maroko, Argentina eta bestetako ekintzaileek greziarrei esan diete gogor eusteko, bestela 30 urteko atzeraldi suntsigarria datorkiela eta Nazioarteko Diru Funtsa bezalako erakundeekiko morrontza”.

Munduan 1980ko hamarkadatik aurrera ikusita dago zein diren orain Grezia, Irlanda eta Portugali beren zorrak ordaintzeko ezartzen zaizkien politiken benetako ondorioak. Zambia batean zorra bi halakotu egin zen, eta ekonomia hondoratu. Argentinan NDFaren botikak ez zuen lortu egoera okertzea besterik; azkenean 2001ean kiebran sartu behar izan zuen Buenos Airesko gobernuak.

Europako herrialde batzuek zorrak sekula pagatu ezingo dituztela sinesteko ez dago altermundialista izan beharrik. Georgios Papandreu lehen ministro greziarrak aitortu du kasik horretara helduak direla. Irlandakoari dagokionez, Morgan Kelly ekonomialariak aspaldi abisatua die bere erkideei. Baina Atenasen bilduak haratago zihoazen analisian.

Atenasen onartutako manifestua honela hasten da: “Gu, mundu osotik etorritako ekintzaileak eta mugimenduen ordezkariak, Atenasen bildu gara aztertzera lehen gertatutako krisi ekonomikoak, legez kontrako zorrari aurre egin eta hori baliogabetu dadin mobilizatzera, eskaintzera gure solidaritatea Europako jendeari NDFak eta Europar Batasunak inposatu dituzten austeritate programa bidegabeen kontra daraman borrokan, eta baita ere prestatzera plan ekonomiko bat herritarren beharrei erantzungo diena, elite sozial txiki bati mesede egiteko partez”.

Atenasko biltzarra mugiarazi dutenen artean mundu mailako erakundeak daude, hala nola CADTM Hirugarren Munduaren Zorra Baliogabetzeko Batzordea –gehien bat ATTAC siglengatik ezagunagoa–, eta zenbait talde lokalago. Espainiatik Observatorio de la Deuda en la Globalización erakundea aritu da.

Bertaratutako pertsonaien artean arreta berezia egin zitzaien Sofia Sakorafaren hitzei. Greziako parlamentari honek agintean dagoen PASOK alderdia utzi zuen gobernuak erreskatea onartu zuenean. Bileraren mamia honela laburbildu zuen: “Tiraniari, zanpaketari, bortizkeriari eta gehiegikeriari erantzuteko bidea informazioa da”.

Zorraren erresuma

Atenasen salatu zenez, Europako periferian krisian diren herrialdeak itotzerainoko zorretan sarrarazteko NDFk, Europar Batasunak eta munduko korporazio handiek erabili dituzte aurretik, 1970eko hamarkadatik, herrialde txiroetan usatutako antzeko formulak: ustelkeriaz erosi politikoak onartu zitzaten azpiegitura erraldoiak, finantzen arauak arindu etxegintzarena eta zorpetzearena bezalako burbuilak eraginez, armetan inbertsio handiak –Greziaren kasuan, eskandalagarria– eta abar.

Orain, 1929az geroztiko krisirik handiena lehertu denean, Europar Batasuneko buruzagiak politika ekonomiko osoa antolatu dute kapitalaren mesederako. Atenasko agirian diotenez, Egonkortasun Itunak eurogune osoan langileak estutzen ditu, Europako Banku Zentralak banku handien interesak babesten dituen bitartean. Europar Batasunean bereizi egin dituzte erdigune sendoa eta periferia ahula. Periferiak zorrak handitu ditu ez bakarrik erdigunearekiko daukan etenagatik, baizik eta baita ere lekuko aberatsen eta gainerako herritarren arteko eten gero eta sakonagoagatik. Orain zorrak ordaindu behar dituzte langileek eta langabeek, nekazari txikiek, enpresa txiki eta ertainek, hain zuzen zorrei etekinik atera ez dietenek.

“Austeritate eta pribatizazio neurriek –dio agiriak– gizarteko pobreenak estutuko dituzte gogorrenik, eta bitartean krisia sortu duten haiek erreskatatuko dituzte. Euroaren aldeko Itunak langileen gaineko presioa larriagotuko du. Aberatsek eta enpresa handiek jarraituko dute saihesten zergak, gizarte justuago bat eraikitzeko behar liratekeenak. Ez badiegu neurri horiei aurre egiten, Europan sekulako eragina izango dute, urte luzetarako okertuko dute indarren balantza kapitalaren mesederako eta langileen kalterako”.

Salaketaz eta mobilizazioaz gain, hiru mailako erantzuna proposatu da Atenasen, Europan indarrean diren politiken kontra. Batetik, herrialdeen zorren auditoriak egitea, erabakitzeko zor publiko horretatik zenbat den legearen kontrakoa, bidegabea, gorrotagarria edo, besterik gabe, ezin pagatuzkoa.

Bigarrenik, krisiari erantzutea burujabetzatik eta demokraziatik, ez kontrolik gabe agintzen duten Europar Batasunetik edo NDFetik. Herrialde batek eskubidea dauka ordainketen moratoria ezartzeko, Nazio Batuen Erakundeak berak legezkotzat jotzen du derrigortua dagoenarentzako.

Hirugarren, ekonomiaren berregituraketa. Neoliberalismoaren aurrean, trantsizio programak: bankuen kontrola eta behar izanez gero jabetza; industria politika berria inbertsio publikoan eta sektore estrategikoen kontrol publikoan oinarritua; zergen berrantolaketa kapitalak eta aberatsenek gehiago pagatu dezaten, berriz indartzea jarduera soziala osasungintzan, hezkuntzan, garraioan, pentsioetan...

Aurreko puntuotan euskaldunari deigarriena gerta dakioke zor publikoaren auditoria eskaria. Hau herrialde txiroagoetan proposatu izan da –2007ko urtarrilean eskaini zitzaion Net Hurbil bat–... baina Europan? Atenasen azaldu zen sindikatu, mugimendu sozial eta militanteen artean nola jarri dezaketen martxan horrelako auditoria bat. Bada eskuliburu bat horretarako.

Atenasen aurkeztu Debtocracy dokumentala YouTuben ere ba dago. Balizko espainoloi komeni zaigu ikustea: zenbait adituk udazkenerako iragarri du gure erreskatea.

 

Aste honetakoak:

- Red Pepper hilabetekarian Nick Dearden-en "Zor auditoriak eta ikuspegi ekonomiko berria"

- Atenasen Zorraren eta Austeritatearen inguruko Biltzarrean erabakitako agiria

- Gaia Jubilee Debt Campaign erakundearen gunean

- Morgan Kellyren analisi oso gogorra Irlanda sartuta dagoen putzuaz

- The Guardian egunkarian Costas Lapavitsas-ek eta Andy Storeyk plazaratutako "Europa askatu ote daiteke zorraren atzaparretatik? Bai, ikusi nola" artikulua

- Atenasko biltzarraz ATTACeko Eric Toussaint-ek plazaratutako artikulua gaztelaniaz


Azkenak
Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Sader-Profersaren Zorrotzako lantegien jarduera etetea eskatu dute auzokideek osasuna kaltetzen duelako

Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
 


Landaguneen despopulazioa
Perotx oinetxea birgaitu, Nafarroako Urraul Goiti biziberritzeko

Nafarroako landa gune asko daude despopulazio arrisku larrian eta horietako bat da Urraul Goiti Pirinioaurreko bailara. Hango Adoain herrian biztanle bakarra bizi da iraunkorki eta 93 urte ditu. Han da ere Perotx oinetxe zaharra eta berau birgaitzeko herri ekimena abiarazi dute.


Tunisiatik Gazara abiaturiko ‘Al Soumoud’ auto-karabana geldiarazi dute Libiako Sirte hirian

Asteartean pasa zuten Tunisia eta Libiaren arteko muga, ondotik Egiptora sartu eta bertatik Gazara heltzeko asmoz. Berez, Libiako autoritateen babesa jasota du ekimenak, eta jarrera horri segika bidea berriz irekitzea galdetu diete poliziei antolatzaileek.


Israelen erasoaren aurrean, Iranek mendekua iragarri du eta 100 bat dronerekin erantzun du

Israelek Iranen aurka orain arte egindako aire eraso gogorrena egin du ostiral goizaldean, Leon operazioa-rekin. Erasoan, Israelgo Armadako 200 bat gerra hegazkinek hartu dute parte eta kalte handiak eragin dituzte Iraneko nuklear programa garatzeko eta misil balistikoak... [+]


Bilboko San Frantziskon ertzainek egindako eraso bat ikertzen ari da Segurtasun Saila

Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.


Agus Gorbea, Gazako martxatik deportatua
“Martxak ezin badu aurrera egin, beste alternatiba batzuk jarriko dituzte martxan; zerbait egingo dute ziur”

Gazarako Martxara bidean, Kairoko aireportuan atxilotu zituzten euskal herritarren artean dago Agus Gorbea, eta momentuz deportatu duten bakarra izan da. Euskal Herrira bidean dagoela erantzun ditu ARGIAren galderak.


2025-06-13 | Irutxuloko Hitza
Palestinaren aldeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian

Palestinako herria pairatzen ari den genozidioa salatzeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian asteburu honetan, larunbatean eta igandean. Garibai kaleko 19. zenbakian egingo dute elkartasun ekintza.


Israel gosea arma gisa erabiltzen ari dela salatu du Nazio Batuen Batzar Orokorrak

Espainiako Estatuak eta Palestinak bultzatuta, 146 herrialdek alde bozkatu dute, 12k kontra eta 19 abstenitu dira. Ebazpenak Gazako sarraskia eta Israelen hedapena Zisjordanian salatu ditu eta nazioarteko ebazpen judizialak betetzea eskatu.


Zer egin Lemoizko zentral nuklearragaz?

1984an, Lemoizko zentral nuklearrak bere ateak betirako itxi zituen, konpondu gabeko urteetako gatazka eta zauriak atzean utzita; zentralaren azpiegitura ia berdin mantendu da, eta gertatutakoa, isilpean iraun du. Orain, tokikoek hainbat proiektu proposatu dituzte Basorda kalako... [+]


2025-06-13 | Ahotsa.info
Euskararen Defentsarako Sarea
“Bidegabea da euskara lanpostu publikoetan ez baloratzea”

Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]


Melisa Pérez, Kairon atxilotua
“Debekatu egin omen dute Gazara martxa, baina guk aurrera jarraituko dugu”

Egiptoko Gobernuak Israelen presioei men egin eta ehunka pertsona atxilotu ditu, Gazara egitekoa den martxa gelditu nahian. Hala ere, milaka lagunek martxari hasiera emateko prest jarraitzen dute, Israelen blokeoa apurtu eta genozidioa gelditzeko presioa egin asmoz. Melisa... [+]


Eguneraketa berriak daude