Zonalde “ez-euskalduneko” gurasoak jantokirako eta garraiorako diru-laguntza eske

  • Artaxoa, Larraga eta Mendigorriako guraso talde batek eskolako jantokirako eta garraiorako diru-laguntza eskaera egin du Nafarroako Gobernuko Erregistroan. “Nafarrak gara, euskaraz bizitzeko eskubidea dugu”, aldarrikatu dute.


2015eko maiatzaren 27an - 10:40

Eunate Lopez eskaera egin duten gurasoetako batek Info7 Irratian izandako elkarrizketan azpimarratu duenez, eskakizun zehatza egin dute: “Ez dugu gauza berezirik eskatzen, beste herrietan dutena baizik”.

Herriok  zonalde “ez-euskaldunean” deitutakoan daudenez, haurrek ez dute euskaraz ikasteko aukerarik. Egun Mendigorria, Artaxoa eta Larragako umeak Gareseraino joan behar dute euskaraz ikasi ahal izateko. Mendigorriatik egunero 14 kilometro egiten dituzte, Artaxoa eta Larragatik berriz 28na kilometro egin behar dituzte: “Gure seme-alabak goizago esnatu behar dira eta horretaz gain, kotxea egunero hartu behar dugu. Behintzat zailtzasun hori apaltzeko laguntza eskatzen dugu”.

2008-2009 ikasturtean diru-laguntza murritzak kendu zizkietela salatu du Lopezek: “Egoera aldatuko denaren ilusioa dugu. Nafarroako gizarteak aldaketa handia izan du hauteskunde hauetan”.

Bakoitzak bere herrian euskaraz ikasteko eskubidea

Sortzen Elkarteak babes osoa eskaini die Nafarroako Gobernuko Erregistroan eskaera zuzena aurkeztu duten gurasoei: “Euren seme-alabek euskaraz ikasi dezaten, Gareseko edota Lizarrako eskolara egunero mugitu behar dira, horrek suposatzen duen gastu ekonomiko eta fisikoarekin”.

“Euskaraz ikasteko eskubidea, nafar guztien eskubidea da, bakoitza bere herrian, Artaxoan, Oibarren, Otsagin eta Iruñean. Vascuencearen Legea bertan behera uzteko garaia da, eta honekin batera, euskarak Nafarroan bere lekua berreskuratzea”, azpimarratu dute Sortzeneko kideek.

Egoera berean dauden herritarrei antzerako eskaera egiteko gonbita luzatu diete elkartetik.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Korrika larunbatean abiatu da Nafarroako Lokizaldean

Lokizaldeako Euskararen Egunaren barnean Korrika Txikiak zeharkatu ditu Iturriagako inguruneak. Urteak direla hasi ziren eguna ospatzen, eremu ez-euskaldunean kokatuta zegoen eskualdean Korrikaren kilometroak erosteko. Giro ederrean gozatu dute egun osoko egitaraua.


2024-02-29 | ARGIA
Euskalgintzaren Kontseiluak dio euskara "mespretxatzen eta gutxiesten" duela Nafarroako Kontseiluak

Eremu mistoko Osasunbideako zerbitzuetako lanpostuetan euskararen ezagutza meritu gisa baloratu ahal izatearen aurka agertu da Nafarroako Kontseilua azken irizpen batean. Otsailaren 21ean eman zuen argitara. Aldiz, ingelesa, frantsesa eta alemanaren ezagutzak puntuatzen du... [+]


Datorren ikasturtean ere Iruñeko haur eskola bakarrean egongo da murgiltze eredua

Iruñeko auzo guztietako haur eskoletan murgiltze eredua ezartzeko eskatu dio euskalgintzak udalari. Horrez gain, salatu du  duela 35 urteko egoera berean daudela.

 

 

 


Eguneraketa berriak daude