Ezkeltzun ez dutela eolikorik jarriko jakinarazi dio enpresak Zizurkilgo Udalari

  • Green Capital enpresak ahoz jakinarazi dio Zizurkilgo Udalari Ezkeltzuko proiektua "behin betiko bertan behera uzteko erabakia". Udalak positibotzat jo du erabakia, "zalantza handiak sortzen baitzituen ingurumenari, paisaiari eta ondareari eragingo lizkiokeen kalteen inguruan".


2025eko otsailaren 3an - 11:39
Azken eguneraketa: 13:05
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ezkeltzuko makroproiektu eolikoa Usurbil eta Zizurkilgo lurretan egitea zuen aurreikusia Green Capitalek, baina ez zela egingo jakitera eman zuen Noaua komunikabideak iragan abenduan, Eusko Jaurlaritzak Usurbilgo Udalera bidalitako ebazpen batean oinarrituta. Albiste horretan ohartarazten zuten, ordea, enpresak bazuela oraindik errekurtsoa aurkezteko aukera eta administrazio-bidea ez zegoela amaituta.

Oraingoan Zizurkilgo Udaletik dator notizia: udalak publiko egin duen oharrean jakitera eman duenez, Green Capital enpresak ahoz jakinarazi dio Ezkeltzun 200 metrotik gorako lau haize-errota jartzea aurreikusten zuen proiektua behin betiko bertan behera uzteko erabakia.

Hegazkinek geldiarazi dituzte haize errotak

Udalaren oharrak dioenez, "Espainiako Aire Segurtasuneko Agentziaren (AESA) irizpen teknikoak erabakigarriak izan dira proiektuaren geldialdia erabakitzeko; izan ere, agentziaren arabera, Zizurkilgo egitasmoak aire-segurtasun arazoak sor zitzakeen. Ondorioz, ezinezkoa bihurtu da proiektua gauzatzea".

Proiektu honek aire segurtasunarekin zituen oztopoez informatu genuen iragan irailean.

 

 

 


Energia berriztagarriak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin