Euskal Herriko periferiak erdigunera ekartzeko asmoz, sei gazteri eman die ahotsa Topatuk Zizelkariak dokumentalean. Proiektua finantzatzeko crowdfundinga martxan dago eta Durangoko Azokarako egongo da prest.
Euskal Herriko periferietan, ertzetan, gazte mugimenduetako hainbat arlotan borrokan ari diren sei gazteri ahotsa emango die Zizelkariak dokumentalak: Arkaitz, Martta, Edurne, Maika, Jon eta Ibai dira protagonistak.
Dokumentalaren ekoizpenak sortutako gastuei aurre egiteko crowdfunding finantziazio kanpainia martxan jarri dugu itsulapikoa.eus plataforman. Norbanakoek zein kolektiboek egin dezakete ekarpena.
Bildutakoa dokumentala jasoko duen USB-liburuxka eta aurkezpen bira finantzatzeko erabiliko da, eta bueltan, hainbat opari jasotzeko aukera izango dute norbanako eta kolektiboek: dokumentala bera, oroigarriak, kamisetak, laminak, aurkezpenak egiteko aukera… Durangoko Azokarako egongo da prest dokumentala.