Ziordiako komentu zaharra eta bere lurrak erostea lortu du Amaraunak

  • Armiarma Kooperatiba sortu dute eta honek Ziordiako komentu zaharra eta bere lurrak erosi ditu. "Ez dugu banku-hipotekarik behar izan, baina erosketaren ia bi heren interesik gabeko mailegu pertsonalei esker ordaindu dira, eta datozen hamar urteetan itzuliko ditugula hitzeman dugu" adierazi dute. Amarauna espazioari erabilera aldatu nahi diote legalki: egoitza erlijioso izatetik aterpetxe izatera pasa nahi dute eta horretarako izapideak hasi dituzte Ziordiako Udalarekin.


2020ko abenduaren 31n - 09:48
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Horrela adierazi du Amiarma Kooperatibak Ziordiako komentuaren erosketaren helburua: "Amarauna proiektua denboran mantentzea, hau da, herri mugimenduari eskaintzen zaion espazio bat mantentzea, bertan egiten diren ekintza guztiak babestuz: barne-bilerak, elkarguneak, topaketak eta abar". Horrez gain, bizikidetza kolektiboa garatu nahi dute: "Badugu lekua, baita gogoa ere, eta irekiak gaude zu ere nahi izanez gero, honen parte izateko!" haiekin harremanetan jartzera dei egin diete bertan bizitzera animatzen direnei.

Lorpen kolektiboa

Urteetako prozesua izan dela azaldu dute, eta eragile hauek izan dituzte bidelagun: Xabier Barinagaren aholkularitza, Eneko Garrido web gunearekin, HiritikAt arkitektoak, KoopFabrika, Sakanako Garapen Agentzia, herri mugimenduko kolektibo anitzak, proiektua babesten duten bazkideak, ekarpen ekonomikoak egin dituztenak, mailegu pertsonalak egin dituztenak "eta nola ez, armiarma sarea ehuntzen buru belarri dabiltzan armiarmatxoak".

Xabier Letonak sakon azaldua du Amarauna proiektua erreportaje honetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimendua
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!