Zertan ematen dugu denbora Hego Euskal Herriko biztanleok?


2004ko uztailaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Jon Torner jontorner@argia.eus Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) eta Espainiako Estatistika Institutuak (INE) EAEko eta Espainiako estatuko herritarrek denbora zertan ematen duten eta euren ohiturak zeintzuk diren azaltzen duten inkesten datuak ezagutarazi dituzte oraintsu. Ikerketa horien arabera, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko herritarrek gero eta denbora gehiago eskaintzen diete txat bidezko harremanei eta gero eta gutxiago beste eratako harreman sozialei. Dena den, ordenadorea zertarako erabiltzen den kontuan hartuta, Espainian, EAEko biztanleak dira txateatzeko nahiz jolasteko gutxien darabiltenak. Bestalde, erkidegoen artean diferentzia handiegirik ez dagoen arren, nafarrak dira ikasketei denbora gutxien eskaintzen dietenak (egunean 36 minutu batez bestez) eta EAEko herritarrak kirol gehien egiten dutenak (egunean ordubete eta 14 minutuz). Internet, txat-ak, aisialdia eta gastronomia Eustatek Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen baitan aurkeztu zuen denboraren erabilpenari buruzko txostena. Jasotako datuen arabera, EAEko biztanle bakoitzak zazpi minutu eskaintzen dizkio batez beste ordenadorean aritu eta Interneten nabigatzeari. Duela bost urte, emaitza ia-ia zero zen. Bestalde, aisialdiari geroz eta denbora gutxiago eskaintzen diote, batez ere liburuak irakurri eta telebista ikusteari. Aitzitik, otorduetan, lanean edota leku batetik bestera mugitzen geroz eta denbora gehiago xahutzen dute. Otorduek betetzen dute, hain juxtu, denbora tarte handienetakoa. Hala, EAEko herritarrek egunean hiru ordu jatorduetan pasatzen ditugun bitartean, Europako beste leku batzuetan, Norvegian kasu, bi ordu besterik ez dituzte ematen. Zertarako erabiltzen dugu ordenadorea? Espainiako Estatistika Institutuak (INEk) 2002ko urritik 2003ko irailera bitartean eginiko 46.000 inkesta ingururen datuak jaso dituen txostenaren arabera, EAEko biztanleak dira ordenadorea txateatzeko (herritarren %28) nahiz jolasteko (%35) gutxien darabiltenak. Estatuko batez bestekoak %35ekoa eta %44koa dira. Dena den, testu-prozesadoreen erabilerari dagokionez, aurreneko postuan daude (%85). Nafarroa, ordea, azken postuan dago (%69). Bestalde, PDA ordenadoreei dagokienez euskaldunok azken postuetan gaude eta mahai gaineko ordenadoreei dagokienez, aurrenekoetan. Internetera nondik konektatzen garen ikusita, lanetik, etxetik eta eskolatik kanpo gutxien konektatzen garenak gara, baina egunean zenbat lagun konektatzen diren aztertuz gero, kopurua dezente altua dela jabetuko gara. Izan ere, internauten %58 konektatzen dira gutxienez egunean behin. Internet informazioa bilatzeko eta bankuarekin egin beharreko izapideak on-line egiteko erabiltzen dugu batez ere. Aitzitik, Administrazioarekin oso gutxitan jartzen gara harremanetan Internetez eta erosketak on-line egiteko orduan ere 'beldur' handia erakusten dugu. Azken hilabeteotan, EAEko biztanleen %5ek soilik egin dute erosketaren bat Internetez. INEk egindako inkestaren datuak INEk 2002 eta 2003an eginiko inkestaren emaitzak 760 orrialdeko txosten mardulean kaleratu ditu. Txosten osoa ondorengo helbide honetan eskura daiteke, pdf formatuan: www.ine.es/daco/daco42/empleo/general.pdf. Emaitza horien arteko esanguratsuenak bildu dituen laburpena ere Interneten dago irakurgai, beste helbide honetan: www.ine.es/prensa/np333.pdf. Hona hemen txostenak jaso dituen zenbait datu, labur-labur: - Batez beste, Espainiako estatuko emakumeek aisialdirako gizonezkoek baino ordubete gutxiago dute, lanean bi ordu gutxiago ematen duten arren, etxeko zereginei gizonek baino hiru ordu gehiago eskaintzen dizkietelako. - Etxeko zereginei dagokienez, emakumeek arropa txukuntzen ordu erdi eta erosketak egiten beste hainbeste ematen dute. Gizonek, minutu bat eta ordu laurden, hurrenez-hurren. Brikolaje lanetan ordea, gizonek denbora gehiago pasatzen dute. - Adinaren arabera ere bada desberdintasunik: 25 urte azpikoek hiru ordu pasatzen dituzte ikasketetan murgilduta eta ordubete eskas etxeko lanetan. 25 eta 44 artekoen kasuan lanak eta etxeko zereginek betetzen dute denbora gehien eta 45 eta 64 artekoek gainerakoek baino denbora gehiago ematen dute etxeko lanak egiten edota komunikabideak jarraitzen. 65 urtez gorakoak dira, bestalde, aisialdirako tarte handiena dutenak (batez beste sei ordu eta erdi). - Denboraren ordez sexu berekoen artean lan bat edo beste egiten duten lagun kopuruari so eginez, ehuneko batzuen arteko aldea benetan handia da. Sukalde lanetan adibidez, emakumeen %84 eta gizonezkoen %44 aritzen dira, etxea garbitzen emakumeen %63 eta gizonezkoen %16 inguru eta arropa garbitu, xikatu eta plantxatzen emakumeen %20 baino apur bat gehiago eta gizonezkoen %3. Bestalde, gizonen artean gehiago dira egunero prentsa irakurtzen dutenak emakumeen artean baino. Dena den, liburu gehiago emakumeek irakurtzen dute. EAE eta Nafarroako datu guztiak: 760 orriko txostenean Nafarroako datuak 649. orritik 676.era bitartean jaso dira eta EAEkoak 677.etik 704.era.

Azkenak
Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Sader-Profersaren Zorrotzako lantegien jarduera etetea eskatu dute auzokideek osasuna kaltetzen duelako

Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
 


Landaguneen despopulazioa
Perotx oinetxea birgaitu, Nafarroako Urraul Goiti biziberritzeko

Nafarroako landa gune asko daude despopulazio arrisku larrian eta horietako bat da Urraul Goiti Pirinioaurreko bailara. Hango Adoain herrian biztanle bakarra bizi da iraunkorki eta 93 urte ditu. Han da ere Perotx oinetxe zaharra eta berau birgaitzeko herri ekimena abiarazi dute.


Tunisiatik Gazara abiaturiko ‘Al Soumoud’ auto-karabana geldiarazi dute Libiako Sirte hirian

Asteartean pasa zuten Tunisia eta Libiaren arteko muga, ondotik Egiptora sartu eta bertatik Gazara heltzeko asmoz. Berez, Libiako autoritateen babesa jasota du ekimenak, eta jarrera horri segika bidea berriz irekitzea galdetu diete poliziei antolatzaileek.


Israelen erasoaren aurrean, Iranek mendekua iragarri du eta 100 bat dronerekin erantzun du

Israelek Iranen aurka orain arte egindako aire eraso gogorrena egin du ostiral goizaldean, Leon operazioa-rekin. Erasoan, Israelgo Armadako 200 bat gerra hegazkinek hartu dute parte eta kalte handiak eragin dituzte Iraneko nuklear programa garatzeko eta misil balistikoak... [+]


Bilboko San Frantziskon ertzainek egindako eraso bat ikertzen ari da Segurtasun Saila

Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.


Agus Gorbea, Gazako martxatik deportatua
“Martxak ezin badu aurrera egin, beste alternatiba batzuk jarriko dituzte martxan; zerbait egingo dute ziur”

Gazarako Martxara bidean, Kairoko aireportuan atxilotu zituzten euskal herritarren artean dago Agus Gorbea, eta momentuz deportatu duten bakarra izan da. Euskal Herrira bidean dagoela erantzun ditu ARGIAren galderak.


2025-06-13 | Irutxuloko Hitza
Palestinaren aldeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian

Palestinako herria pairatzen ari den genozidioa salatzeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian asteburu honetan, larunbatean eta igandean. Garibai kaleko 19. zenbakian egingo dute elkartasun ekintza.


Israel gosea arma gisa erabiltzen ari dela salatu du Nazio Batuen Batzar Orokorrak

Espainiako Estatuak eta Palestinak bultzatuta, 146 herrialdek alde bozkatu dute, 12k kontra eta 19 abstenitu dira. Ebazpenak Gazako sarraskia eta Israelen hedapena Zisjordanian salatu ditu eta nazioarteko ebazpen judizialak betetzea eskatu.


Zer egin Lemoizko zentral nuklearragaz?

1984an, Lemoizko zentral nuklearrak bere ateak betirako itxi zituen, konpondu gabeko urteetako gatazka eta zauriak atzean utzita; zentralaren azpiegitura ia berdin mantendu da, eta gertatutakoa, isilpean iraun du. Orain, tokikoek hainbat proiektu proposatu dituzte Basorda kalako... [+]


2025-06-13 | Ahotsa.info
Euskararen Defentsarako Sarea
“Bidegabea da euskara lanpostu publikoetan ez baloratzea”

Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]


Melisa Pérez, Kairon atxilotua
“Debekatu egin omen dute Gazara martxa, baina guk aurrera jarraituko dugu”

Egiptoko Gobernuak Israelen presioei men egin eta ehunka pertsona atxilotu ditu, Gazara egitekoa den martxa gelditu nahian. Hala ere, milaka lagunek martxari hasiera emateko prest jarraitzen dute, Israelen blokeoa apurtu eta genozidioa gelditzeko presioa egin asmoz. Melisa... [+]


Eguneraketa berriak daude