ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Epai euskarafobo berria, euskaraz funtzionatu nahi duten instituzio publikoen aurka

  • Arlo publikoan aritzeko Eusko Jaurlaritzak abiatutako lehiaketa batean, aurkezten diren enpresei eskatu zaie langileek euskara maila egokia izatea, administrazioarekin euskaraz aritu ahal izateko. “Inposizioa” dela iritzita, bertan behera utzi du eskakizuna EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak.

Epaiak aurrekaria ezartzen du eta zaplaztekoa ematen die euskaraz aritu nahi duten erakunde publikoei. Argazkia: Zarateman/Wikipedia
ARGIA
@argia

2023ko martxoaren 29a - 10:29

Hezkuntza Sailak eskola garraioari lotutako kontratazioan jarritako baldintzekin ados ez eta auzitegietara jo du enpresa batek, tartean hizkuntza eskakizunagatik. Lehiaketan ageri diren baldintzen arabera, administrazioak kontratatuko duen enpresak –zeinak zerbitzu publikoa emango duen– bermatu behar du langileek euskara maila egokia dutela, administrazioarekin dituen harremanetan euskaraz aritu ahal izateko. Bada, enpresari arrazoia eman dio otsailean Administrazioarekiko Auzietako Salaren 1. Atalak.

Honela dio ebazpenak, Berriak jaso duenez: “Areto honek aurrez ere esan izan du ezin zaiela inposatu enpresa pribatu bateko langileei, hizkuntza irizpideei dagokienez, langile publikoen errekerimendurik”.

Euskaraz jarduten diren instituzio publikoei zaplaztekoa

Arlo publikoan aritzen diren enpresei eskakizun hori egitea ez da berria, eta auzitara eraman den lehen aldia ere ez da, baina inoiz ez da aurkako ebazpenik eman. Epai honek aurrekaria ezartzen du ordea, administrazioarekiko harremanean enpresek erabili behar duten hizkuntzaren inguruan, eta euskaraz aritu nahi duten udal, aldundi eta oro har erakunde publikoen aurka egiten du. Zer eta epai euskarafoboen bolada betean.

Aurrekaria ezartzen du, berritik ere baduelako ebazpenak, Berrian aztertu dutenez: orain arte, enpresek bezeroekin eta herritarrekin izan behar duten hizkuntza harremanaren inguruan eman dituzte euskara eskakizunaren kontrako epaiak –azkena, Uliazpi kasua–, baina oraingo honetan enpresek administrazioarekin izan behar duten hizkuntza harremanaren inguruan erabaki du Justiziak.

Eusko Jaurlaritza helegitea jarri ala ez aztertzen ari da, Berriak gehitu duenez.


Euskaldunen aurkako erasoak kanaletik interesatuko zaizu...
Navarra Sumak Euskararen Ordenantza urratu zuen Iruñean botiloiaren aurkako kanpainan

Administrazio Auzitegiak beste behin ere jarri du zalantzan Enrique Maiaren hizkuntza politika, EH Bilduk aurkezturiko helegite bati erantzunda.


Erriberako PSNk zortzi hizkuntzatan eskatzen du botoa, baina euskaraz ez

Honakoa da PSN Nafarroako Alderdi Sozialista Erriberan herritarren botoa eskatzeko erabiltzen ari den karteletako bat. Aste honetan Lodosan eta Vianan bederen ikusi dituzte gisa honetakoak.


Erandioko Udalak helegitea jarriko dio euskararen derrigortasuna ezabatu zuen epaiari

Aurreko barikuan, hainbat herritarrek bat egin zuten Berbots euskara elkarteak eta ELA eta LAB sindikatuek deitutako elkarretaratzeagaz. Halaber, Erandioko gobernu-taldeak iragarri du helegitea aurkeztuko duela Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak... [+]


Euskararen normalizazioaren aurkako "oldarraldi judizialaren" baitan kokatu du Kontseiluak Erandioko epaia

Maiatzaren 10ean agerraldia egingo du Euskalgintzaren Kontseiluak beste hainbat eragilerekn batera, azkenaldian udaletako lanpostuen hizkuntza-eskakizunetan izandako eskuhartze judizialei "desadostasuna agertzeko".


Euskal filologia desagerrarazi nahi du Espainiako Gobernuak unibertsitateetan, arlo espezifiko gisa

Unibertsitateen legea onartu du Espainiako Gobernuak eta prest duen errege-dekretua aurrera ateraz gero, hainbat ezagutza-arlo murriztu eta desagerraraziko ditu, tartean euskal filologia (eta katalana eta galiziarra): beste ezagutza-arlo zabalago batzuen menpe geratuko da... [+]


Eguneraketa berriak daude