"Zer nahi duzu, belarritik tiraka eramatea?"

  • Joan den astean, Donostiako Udalaren Hizkuntza Politikaren inguruko mahai-ingurua antolatu zuen Bagera elkarteak eta EAJ, EH Bildu, Ahal Dugu-Podemos, Partido Popular eta PSOE-PSEko ordezkariak izan ziren mahaian. Entzuleen galderen txanda iritsi zenean, Donostia Kulturak urtero antolatzen dituen ikastaroei buruz galdetu nion Udal Gobernuko Euskara Zinegotzia den Miren Azkarateri (EAJ). Paperean, ikastaro hauek euskaraz edo gaztelaniaz egiteko aukera eskaintzen badigute ere, praktikan, euskarazko talde gehienak ez dira sortzen, izen ematen dutenen kopuruak ez omen direlako nahikoak. Hori da behintzat azkeneko hiru urte hauetan Donostia Kulturako bulegoan eman izan zaidan arrazoia. “Aztertuko dugu” batekin bidali naute etxera urtero, egoera negargarri honen aurrean euskaldunok zer egin dezakegun planteatu diedan bakoitzean.


2019ko maiatzaren 22an - 12:34

Hori da Azkarate andreari galdetu niona, ea bere taldeak zer neurri proposatzen zituen arazo honi irtenbide bat emateko. “Insistitu egin behar da, insistitu!”, esan zuen. Galderari ez ziola erantzun kexatu nintzaionean, “Zer nahi duzu, belarritik tiraka eramatea?” erantzun zuen. Ez, Miren, ez da hori nahi duguna. Gure hizkuntz eskubideak errespetatzea da nahi duguna, praktikan, eta ez teorian bakarrik!

Ez dut ulertzen horrelako utzikeria, utzikeria baldin bada benetan esplikazioa. Zeren eta noren buruan sartzen da udal batek ikastaro mordo bat proposatzea, eta gehienak anulatuak gertatzen direnean, ez ezer egitea? Zer ekarri du honek? Euskaldunek ikasi egin dutela Donostian gustuko ikastaroa egin ahal izateko gaztelaniazko taldean matrikulatu behar dela (bestela, kalean geratzeko probabilitate handiak daudelako).

Hiru urte ote daramate arazoa aztertzen? Aldaketarik behintzat ez dugu ikusi. Ideiak falta dira nonbait…

Ez da hain zaila, bada, euskarazko taldeak bultzatzea. Kopuru minimoak berrikusi, hiriaren errealitatera benetan egokituz (euskaldunak %35 gara, ez %75); talde hauen aldeko publizitatea egin txartel eta kultur etxeetako langileen bitartez; euskarazko taldeetarako matrikula merkeago jarri; taldeok sortzen ez direnean, zintzilik geratu diren multzo txiki horiek leku batean bateratzen ahalegindu edo hau gauzatu ezin denean, gaztelaniazko taldeetara pasatzeko aukera bermatu… Azkeneko kasu honetan, taldea elebiduna bihurtzea proposatu nien Donostia Kulturakoei, euskaldunok euskaraz egiteko eskubidea ez zapuztua gertatzeko, baina esan zidatenez, hori ezinezkoa da, gaztelaniazko taldeetan matrikulatzen direnek “ez dutelako euskararik nahi”. Sinestezina!

Ez, Miren, ez dugu euskaldunak belarritik tiraka eramatea nahi, euskaldunak laguntzea nahi dugu, euskaldunon alde egitea, besterik ez!

Bidali zure artikuluak iritzia@argia.eus helbidera

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude