Zer irakurketa egin azken asteetan bereziki Frantses estatuan gertatu laborari mugimenduaz?

  • Jende ainitz harritu da azken asteetan Frantziako Estatuan abiatu den laborarien matxinadaz. Gobernua, laborari sindikatuak, prentsa guzia aritu dira protesta horien analizatzen, iritziak ematen... Jendartearen sustengu handia ere ukan dute laborariek ; lanbide horren garrantzia azpimarratua izan da... iduri zuen berriz COVID denboran ginela, beharrezkoak diren ofizioak goraipatzen...


2024ko otsailaren 08an - 11:45
Azken eguneraketa: 18:03
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Jende ainitz harritu da Frantziako Barne ministroaren egin molde eta erranetaz : “Ez dut CRSrik lanean ari den jendearen kontra igorriko. Lanean ari diren jendeak ez daitezke gaizkileak bezala kontsideratu”. Mugimendu sozialen aurkako errepresio maila biziki bortitza baliatzen duen gobernu honek autopista eta bide nagusiak blokatzen utzi ditu. Ez du kasik deus erran Narbonneko MSA (laborantza gizarte segurantza) errea izan delarik edo Carcasonneko DREALaren (Ingurumen ministerioaren adarra) egoitza bat zapartatua. Ez du gauza handirik erran ezker eskuin hirietan bota izan diren simaur, purin, errota, plastika eta beste hondakinez...

Batzuentzat egurra eta besteentzat inpunitatea?

Prentsarentzat, horiek dira ekintza horien arrazoi nagusiak :

  • Laborariak kexu dira sobera norma ezartzen zaizkielako eta ondorioz ez daitezkeelako munduko (eta batzuetan Europar Batasuneko) beste laborariekin baldintza beretan lehiatzen ahal.
  • Kexu dira lehengaien prezioak altuegiak eta sal prezioak apalegiak dituztelako.
  • Kexu dira Mercosur bezalako itunaren ondorioz zailtasunak sortuko zaizkielako.
  • Kexu dira ere lan administratibo sobera egin behar dutelako, kontrolak etengabe jasaten dituztelako...
  • Kexu dira ez bai zaie beren ofizioa “lasai” egiten uzten (batzuen iritziz ez bai zaie nahi lituzketen transgeniko, pestizida eta abar erabiltzen uzten...).

Arrazoi horiek guztiek badute lotura bat lehiakortasunarekin. Oso barneratua dago “Frantziako laborantzaren” funtzioa munduaren elikatzea dela. Frantses estatua eta FNSEA [Fédération nationale des syndicats d'exploitants agricoles] betidanik mundu mailako komertzioan frantses produktuak saltzeaz biziki harro izan dira... Pentsamendu hori da erabat azken 70 urteetan FNSEA sindikatuak akitu gabe errepikatzen duena, eta buruetan sartua dena. Elikadura mundu mailako merkatuetan saltzea oinarrizkotzat jotzen da FNSEAn, Frantses gobernuan eta oro har Europar Batasunean. Merkatuak eta lehiakortasunak arazo guziak konponduko dituen sinestea oso errotua dago jendartean, bereziki arduradun ekonomiko eta politikoen baitan.

Mugimendu honek agerian uzten duen arazo nagusia laborarien irabazi maila apala da.

Orokorrean, laborarien hilabete sariak oso apalak dira, bereziki lan oren kopuruarekin alderatzen badira. Behi edo ardi hazkuntzan ari direnek maiz astean 60-70 orenez lan egiten dute, SMICa [salaire minimum de croissance; Hegoaldeko Lanbidearteko Soldata Minimoaren baliokidea] (hilabetean 1 400 € inguru, astean 35 oren) baina apalagoa den irabazi baten truk...

Bainan errealitateak oso desberdinak dira. Balio luke Arnaud Rousseau, FNSEAko lehendakariaren 700 hektareako zerealista etxaldeak zer hilabete sari utzi dion ikertzea...

FNSEA da Frantses estatuan indar gehien duen laborari sindikatua. Hitz laburretan definitzeko, oso korporatibista (bere ustez laborantza gaietan erabakitzeko laborariak bakarrik dira zilegi) den sindikatu honek laborantza eredu guziak elkarren ondoan bizitzen ahal direla dio. FNSEArendako laboraria enpresari bat da. Bere funtzioa lehengai estandarizatu bat lehiakorki ekoiztea da, ondotik industriak eraldatu eta merkatuetan salduko duena, izan dadin Europan edo munduan zehar. Lehiakortasunean irabazteko teknologia berri guziak (pestizidak, transgenikoak, automatizazioa, robotika eta beste) baliatu eta garatu behar dira. Logika honen ondorioak ezagunak dira : etxalde gutiago, ekoizpenaren intentsifikazioaren eraginez ura, lurra eta janariaren pozointzea, paisai eta bioaniztasunaren suntsitzea... Hau dena Europar batasuneko PACaren diru laguntzekin egiten da. Diru publiko horien partekatze sistemak (etxalde handiagoa = diru laguntza gehiago) oso eragin handi eta kaltegarriak ditu, hain zuzen ere etxalde ttipi eta ertainen desagertzea. Ez da egia eredu guziak elkarren ondoan bizi daitezkeela : laborantza intentsibo edo industrialak ekoizteko faktoreak bereganatuz (lurra, diru publikoa eta merkatuak) laborantza herrikoi eta iraunkorra desegiten du.

Arnaud Rousseau, FNSEAren buru izateaz gain, AVRIL olio eta proteina ekoizten duen multinazionalaren lehendakaria da. 2022an enpresa honen diru sartzeak Frantzia estatuan PACaren diru laguntza guzia (9 000 millio euro) bainan gehiagokoak izan dira... Zer ulertu behar da laborari sindikatu batek halako pertsona bat lehendakari izendatzen duenean?

Sindikatu honek azken 6-7 hamarkada luzeetan Frantses estatuko laborantzaren “kudeaketa” bere gain hartu du gobernuarekin (lehen ministro, laborantza ministro, prefetak eta abar), beti ere agro-industriaren lobbyaren laguntzarekin. Gobernua noren esku den ez da arazo bat FNSEArentzat ; beti gai izan da bere ikusmoldea inposatzeko. Ariketa erraza, ikusiz elikadurari buruz instituzio publikoetan ere ekonomia liberalak inposatu duen ikusmoldea... Eta ez da harritzekoa bide trabatze mugimenduaren gelditzea FNSEA eta Frantses gobernuak zuzenean negoziatu izana

Gaur laborariek bizi duten egoera hamarkada luze horietan eraman laborantza politikaren ondorio zuzena da : FNSEAk ditu orientabideak ematen eta gobernuak aplikatzen. Hola ulertu behar da gobernuak pestiziden erabilpena ttipitzeko politika bertan behera uztea. Pestiziden gaietan FNSEAk beste aliatu bat badu : Coordination rurale sindikata (1992an FNSEAtik atera talde batek sortua, PACaren erreforma negoziatzeko manerarekin kexu), maiz eskuin muturrarekin lotua agertzen dena.

Confédération paysanne (ELB Ipar Euskal Herrian) mugimenduan sartzearekin agertzen da laborarien irabazi eskasia arazo orokortu bat dela. ELBren lehen ekintzak (Baionako portuaren blokatzea) argiki adierazten zuen arazo nagusia ez dela araudi edo norma afera bat, baizik eta elikadura mundu mailako beste edozein merkantzia bat bezala kontsideratua izatea...

Azken finean, krisi hau laborantza eta elikadura sistema oso baten porrotaren adierazlea da. Bere laborariak duinki biziarazteko gai ez den sistema batek ez du irauten ahal, bereziki ez duelako belaunaldi berriak bereganatzeko gaitasunik.

Zer nahi dugu?

  • Laboraririk gabeko elikadura ekoizpen eta banaketa automatizatu, digitalizatu sistema industrial bat? Elikadura industrializatu eta aseptiko bat, ingurumeneko baliabideak suntsitzen segituko duena? Iduriz batzuek hautu hau egiten dute.
  • Lurraldeari lotua den laborantza eredu bat, etxalde ainitzekin, baserri eremu biziekin, kalitatezko janaria ekoitziz baliabide urriak, paisaia eta bioaniztasuna zaintzen dituena? Pentsatzen ahal da laborari eta jende gehienek honi buruz joan nahi dutela.

Erraiten da krisi denborak direla gauzak mahai gainean ezartzeko momentuak. Bada garaia elikadura eta laborantza sistema osoa berrikusteko, paradigmaz kanbiatzeko. Bada garaia indar politikoek, jendarteak, aktore ekonomikoek pragmatismoz laborantza herrikoi eta iraunkorraren bidea jorratzeko!

 

Iker Elosegi, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzailea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-22 | Estitxu Eizagirre
Frutazaintza ekologikoa ezagutzeko txangoa deitu du Biolurrek

Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-07 | Estitxu Eizagirre
Lurraldeko ogi ekologikoaren balio nutrizionalak aztertu dituzte HoBBea proiektuaren baitan

HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]


2025-07-07 | Garazi Zabaleta
Larrinbarri
Ahabi ekologikoak Anbotopetik

Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]


Lurramak “Bihar ere laborari” lelopean ospatuko du 20. urteurrena

Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.


2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe
Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin

Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]


2025-06-09 | Jakoba Errekondo
Gaitz terdi eta lotsa oneko nekazariak

Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.


2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Basotxoa
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]


Hontz zuriarekin bakeak egitea komeni zaigu, gure zaindaria da

Mandio eta kanpandorreetan hontz zuriaren ulu mikatza gero eta gutxiagotan entzuten dugu. Zer dela eta? Urbanismo basatiaren eta laborantza intentsiboaren ondorioz, bere habitata suntsitu dugu. Baina gaueko hegazti harrapari bitxia funtsezkoa zaigu, soroak osasuntsu mantentzen... [+]


2025-06-02 | Jakoba Errekondo
Iraultzak pobretzea dakar, motzarelo

Golde” hitza “kultura” hitzetik dator. Etimologialaria ez naizenez, ez naiz, badaezpada, bidezidor horretan barrenduko, edozein sastraka edo lahardiren (Rubus fruticosus) erdian itotzeko ere… Inor edo bestek argituko ote digu gakoa. 


2025-05-21 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuaren Udaberriko Festa
Antolaketa kolektiboa eta erreleboa aztergai

Maiatzaren 10ean Zestoako iraeta auzoan kokatuta dagoen amillubi proiektuan elkartu ziren elikadura burujabetzaren aldeko herritarrak eta laborariak. Udaberriko Festaren bigarren edizio honetan, goizean bi mahai-inguru antolatu zituzten eta entzulez bete zen amilibia baserri... [+]


Mallorca

Kapitalismoaren lekuan lekuko eta garaian garaiko egoerara moldatzeko gaitasuna harrigarria egiten zait batzuetan. Espero ez duzun tokian azaltzen dira antzekotasunak, eta hara non, bat-batean konturatzen zara munstroak Mallorcan hartzen duen itxura ez dagoela etxean bertan bizi... [+]


Marieneko auzipetuen kontrako zigorra 8.742 eurotara emendatu die Dei Auzitegiak

Ostia kolektiboko milintanteek 8.742 euro ordaindu beharko dizkiote Bouygues enpresari, eta beste 2.000 euro abokatuen gastuentzat. 2022ko abenduan buruturiko desobedientzia ekintzan promotore horren maketa bat zikindu izanagatik zigortu dituzte. 


Eguneraketa berriak daude