Euskal presoen oharra "aurrerapauso esanguratsua" da Urkulluren ustez

  • Agiria kaleratu du Euskal Preso Politikoen Kolektiboak, Euskal Herriko Foro Sozialaren gomendioei jarraiki. Sortuk, EAJk eta PSEk begi onez ikusi dute, PPk nabarmendu du presoei ez diela "deus zor". Urkullu lehendakariak adierazi du "aurrerapauso esanguratsua" dela, eta Rajoyrekin biltzeko asmoa duela.


2013ko abenduaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Urkulluk adierazi du "aldaketa garrantzitsua" dela kolektiboak egin duena, eta ondorio praktikoak ezagutzeko beharra adierazi du. Lehendakariak uste du presoak banaka hartuko dituztela erabakiak.

Bederatzi puntuz osatutako oharra plazaratu du EPPK, konpromisoak hartuz eta Estatuei pausoak eskatuz. Besteak beste, gatazkaren jatorri politikoa aitortzea; “normalizazio politikoa”; “konponbide integrala”; eta salbuespen legeak bertan behera uzteko galdegin die Frantzia eta Espainiari.

Era berean “eszenatoki berriarekiko konpromisoa” adierazi, eta kolektiboko kideen jarduera politikoak gatazkan izandako “erantzukizun osoa” onartu du. Hala, presoen etxeratzea lege-baliabideak erabiliz gauzatzea aintzat hartuko duela jakinarazi du kolektiboak. (Irakurri agiria osorik, pdf.)

Alderdien balorazioak

Sortuk uste du presoen balorazioak bat egiten duela "gatazkaren konponbiderako Euskal Herrian zein nazioartean egiten ari diren ahaleginekin". Konponbide prozesuan, “lehen mailako ekarpena" egiten duela azpimarratu dute.

EAJk "urrats gehiago" eskatu dizkio EPPKri, baina ontzat eman du dokumentuaren edukia. “Errealismo ariketa” dela esan du Egibarrek balorazio prentsaurrekoan.

PSEk "aurrerapauso garrantzitsua" dela esan du. Idoia Mendiak jakinarazi du alderdiaren balorazioa. Orain, arreta  "ekintzetan" paratu behar dela uste du Mendiak. "Adierazpena nola gauzatzen den eta presoek zein urrats jarraitzen dituzten" jakin arte itxarotea besterik ez dagoela deritzo.

PPren izenean, Iñaki Oiarzabalek hartu du hitza bart. Testuari balio gutxi eman eta presoei gizarteak ez diela "deus zor" azpimarratu du. Haren hitzetan, Gobernuaren “irmotasunak” eraman du ETA zuzenbide estatuaren aurrean “makurtzera”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EPPK
2023-04-17 | ARGIA
EPPK-k berretsi du "denen sufrimendua" amaitzeko urratsak emateko prest dagoela

Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko eguna dela eta, agiri bat kaleratu du kolektiboak, eta gogorarazi du urruntze eta sakabanaketa politika bukatu izana “luzaz itxarondako albistea” zela.


2020-07-03 | ARGIA
Marixol Iparragirreren askatasuna aldarrikatu dute bere aurkako epaiketaren aurrean

Uztailaren 8an eta 9an egingo da espainieratu zutenetik izango duen lehenbiziko epaiketa. Marixol Askatu ekimenak Iparragirreren askatasuna aldarrikatu du, egungo ziklo politikoan “epaiketa oro soberan” dagoela esanez.


2020-05-30 | ARGIA
EPPK: "Patxi Ruizen muturreko erabakiaren aurrean sektore jakin batek izan duen jokabidea oso larria da"

"Aipatu sektore horrek, EPPKko kide, EH Bildu, Etxerat, Sare eta Sorturi erasotzeko baliatu nahi izan du egoera hau guztia, Patxiren egoera konpontzeko ezer ez egitea egotziz eta, areago dena, egoera orokorraren errua ere leporatuz", dio Euskal Preso Politikoen... [+]


2019-07-08 | Hala Bedi
Jose Angel Ochoa de Eribe baldintzapean aske geratu da

Urkabustaizko bizilagunak gaixotasun larria du.


2019-04-17 | ARGIA
EPPK-k "beharrezkoak diren ekarpenak" egiten segituko duela berretsi du

EPPK-k  agiri berria plazaratu du Preso Politikoen Nazioarteko Egunean. Egoera “gordina” dela adierazi du, baina ez duela “atzera” eginen erran du ere.


Eguneraketa berriak daude